Palestinaren aldeko astean parte hartu zenutenoi,
eskerrik asko!
Irantzu Jauregi
Hernaniko Kooperazio taldea
2009/05/27 - Asteazkena
Maiatzean palestinar herriarekiko elkartasuna erakutsi nahian, hainbat ekitaldi egon dira Palestinako errealitatearen inguruan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu ekitaldi desberdinetan parte hartu duzuenoi. Hernaniko bizilagunek badugu konpromezua herrialde zapalduekin eta hori agerian geratu da.
Palestinaren inguruko hitzaldien ostean, lanerako gogoa piztu zen bertaratutako batzuen artean. Israeldar estatuak daramatzan jazarpen politiken aurrean, alto esan eta Hernanitik ere zerbait egin daitekeenaren ideia sortu zen. Israeli oztopoak hemendik jartzea posible baita. Horretaz hitz egiteko eta dauden aukera posibleak jorratzeko, bilera bat egingo da ekainaren 3an, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan Biteri Kultur etxean. Denok gonbidatuta zaudete.