
Kaixo Wukrotik Hernaniar guztioi.
Hemen gabiltza hiru herrikide Etiopiako parajetan barrena gozatzen. Askotan entzun badugu ere hemengo giroaren deskribapena, ezin da bizitzen ari garenarekin inundik ere parekatu.
Bertako jendearen irrifarra, bizigogoa, alaitasuna eta esku zabaltasuna ezin dira hitzetan jarri, hau BIZI EGIN BEHAR DA.
Bolondresen taldea ere zabala da momentu honetan, eta indar berritu egiten ditu guztion lanerako gogoa eta nahia. Beharrak anitzak izan arren Afrikan, ikusi dugu Wukro, Hernani eta lagun askori esker, oparotasun uhartea bihurtu dugula.
Besterik gabe zorionak, horrela jarraitu eta mila esker guztiori. Guk ikusi eta bizi izan duguna zuek denok ere noizbait ikusteko aukera izango duzuelakoan agurtzen zaituztegu, benetan merezi baitu. Agur bero bat Wukrotik.