Patxi Apezetxea eta Txistua
Joxe Ramon Jauregi - Aizkoragilea
Jauregitarrak, hiru belaunaldi aizkorak egiten

Hernani Institutua
Hernani Institutua
Joxe Ramon aizkora artisaua da, eta Urnietan du bere tailerraren kokagunea.
12 urtetatik aitari laguntzen hasi zen aizkora artisautzan, berak dioen bezala. Txiki-txikitatik, bere aita errementaria zen, beraz berarekin hasi zen mundu guzti honetan, eta orain dakien guztia aitak eta aurretik, aitonak erakutsia da. 18 urterekin soldaduskara joan zen, eta bueltan, ikasketak amaitu ondoren, lanbidean hasi zen, bizitzeko modu bezela. Betidanik bizi izan da mundu honetan.
Tradizioa belaunaldiz belaunaldi pasa izan da: hiru belaunalditan, hain zuzen ere. Bere aitona, duela 80 urte baino lehenago hasi zen honetan. Amezketakoa zen eta oholak egitea zen bere lanbidea. Honekin batera aizkorak ere egiten zituen, beste hainbat gauzen artean.
Aita ere honetan aritzen zen, baita zaldi ferreketan ere, besteak beste... Aizkorak egiteaz gain, material honekin zerikusia zuten beste hainbat tramankulu egiten zituen. Baina azkenean, bere karrera aizkora bakarrik egitera zuzendu zuen.
Laguntzarik ez duela behar dio Ramon Jauregik, baina hala ere, tailerrean gizon bat aritzen da Jauregik ezin duena eginez, denborari dagokionez oso larri ibiltzen baita. Gainera berak dio oso lan berezia dela, baita soinuari dagokionean ere. Eta bertan lan egiteko gozatu egin behar dela, bestela alferrikako lana omen delako.
Joxe Ramonek erabiltzen dituen materialen artean badira altzairuaz kanpo beste burni mota batzuk ere. Material horien artean karbonoa da garrantzitsuenetariko bat.
Testu hau Joxe Ramon Jauregiren aitari eskainia dago, orain dela gutxi hila baita. Horregatik Hernani Institutuko Gizarte eta Kultur Animazioko ikasleok bere aitaren oroimenez, eta testu honen lerroak aprobetxatuz gure doluminik handiak Joxe Ramon Jauregi eta bere sendiari
Entrebista
Patxi Apezetxea, Hernani eta Txistua

Hernani Institutua
Hernani Institutua
Gaur egun Hernaniko Txistulari bandako zuzendari zara, ezta?
Bai. Zuzendari lanetan aritzen naiz baina zuzendari baino txistulari bezela gehiago aritzen naiz. Igandero jotzen dugu eta baita festa konkretutan ere. Udaletxeak berak ere deitu izan digu zenbait inauguraziotan parte hartzeko. Orain dela 25 urtetatik nago zuzendari lanetan, baina esan dudan bezala zuzendari bezela baino txistulari bezela aritzen naiz gehiago. Urtean 5 edo 6 kontzertu egiten ditugu txistulari bandak eta metalarekin eta abesbatzekin beste zenbait ere egiten ditugu.

Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bokala izan zara edo zara?
Euskal Herriko Txistulari Elkartea 2000 txistularik osatzen dugu gutxi gora behera. Bokalak probintzi bakoitzeko ordezkari izaten dira eta ni Gipuzkoako ordezkari bezela aritu naiz 10 urtez, Txistulari Elkarteko juntan. 3 hilabetero aldizkari bat ateratzen dugu txistuari buruz; aldizkari hau gerra aurretik hasi zen eta gaur egun ere jarraitzen du. Aldizkaria euskeraz eta gazteleraz da eta musikari buruz hitzegiteaz gain literatura, zenbait elkarrizketa... uztartzen dira.

‘Hernani eta txistua’ liburua idatzi duzu. Nondik nora egin duzu?
Udaletxeak lehiaketa bat atera zuen 1990ean, Hernaniko herriaren ezagutzaren hoberako. Liburuak bi zati ditu alde batetik ikerketa lana, datu zaharrak bilatu, artxibora jo… Bilatu dudan dokumenturik zaharrena 1531. urtekoa da. Hernaniko artxiboetaz gain beste zenbait herritan ere ibili naiz. Dokumentu zahar hauek itzultzeko teknikari baten laguntza izan dut. Liburuaren bigarren zatian prentsan eta aldizkarietan ateratako artikuluen bilduma egin nuen. Lehiaketa atera aurretik ari nintzen lan hau egiten nire gustoz, iada 3 urte baneramatzan eta 4 urte inguruan burutu nuen, nire seme Mikelen laguntzaz. Lehiaketa irabazi nuen eta liburua Kutxak argitaratu zuen.

Nola hasi zen zure musikarako zaletasuna eta non ikasi zenuen?
60. hamarkadan euskal dantza talde bat sortu zen eta bertako dantzari nintzen. Txistularirik ez genuen eta ezin bilatu ibiltzen ginen. Taldean planteatu genuen norbaitek txistua ikasi behar zuela eta nik neuk ikasi nuen. Hasieran Hernanin solfeoa ikasi nuen parrokiko organista zen Jesus Zubimendirekin. Ondoren 3 hilabetez Jose Ansorenarekin aritu nintzen txistua ikasten eta ondoren Donostian ikasketa ofizialak egin nituen Jose Ignazio Ansorenarekin, 2 urtez.

Nola gertatu zen Ansorena anaien testiguarena?
Testiguarena oso gauza bitxia izan zen. Ansorena Ugalderen testiaguarena 60. hamarkada inguruan gertatu zen. Hernaniko kioskoan igandero musika bandak jotzen zuen eta tarteka txistulariek. Kanpoko jendea txistulariei txistuka eta harrika hasi zen txistuaren aurka. Herriko jendea hori defenditzera atera zen eta sekulako istiluak sortu ziren. Hernaniko txistulariak amore eman zuten eta Hernani txistu gabe gelditu zen. Bera eta Antonio Insausti (Txobito) ikasten ari ziren eta baita Joakin Apezetxea atabala jotzen ere. Igandetan jotzeari ekin zioten 66ko urteberri egunean.

Zer nolako etorkizuna ikusten duzu?
Etorkizun ona ikusten dut. Txistuak bere esparrua du eta ezin du lehiatu beste instrumentuekin. Gaur egun txistua zenbait instrumenturekin jotzeko ongi dago tonuak aldatu baitaitezke. Lehen txistua pieza bat zen eta orain aldatu daiteke, horrela beste esparru bat bilatu duelarik. Txistua berez da flauta bat hiru zulorekin. Txistua Euskal Herritik kanpo ere badago nahiz eta berdina ez izan. Gertatzen dena da Euskal Herrian beste herrialdetan baino gehiago zaindu dela eta asko hobetu dela. Musika Eskolan txistu ikasketakdaude eta urtero txistulari gazteak ateratzen dira nahiz eta gero askok utzi.

Zer nolako ideiak edo aholkuak emango zenizkioke etorkizuneko txistulari gazteei?
Txistua gustatu egin behar dela eta bestela alferrik dela. Barrutik afizioa eta gogoa baldin badu kostantzia eta pazientzia behar da. Beste aldetik txistua erabiltzeko esango nieke kalean, sagardotegietan... Askok ikasketak egiten dituzte eta ondoren etxean bakarrik jotzen dute. Txistua kaleko instrumentua da.
BITXIKERIAK
Pintxo lehiaketa
Gabonetan Hernaniko Institutuan pintxo lehiaketa bat egin zen. Gizarte eta Kultur Animaziokook parte hartu genuen eta irabazi.

Hona hemen pintxo irabazlea. Ardo on batekin pintxo oso gustagarria izan litekeena
Bitxikeriak
Tolosako txontxongilo jaialdia
Abenduaren 2an Tolosako txontxongilo jaialdira joan ginen. Bertan Indiako txontxongilo elkarte baten ikuskizuna ikusi genuen eta argazkian ikusi daitekeen bezala beraiekin egoteko aukera eduki genuen beraien txontxongilo teknikak aztertzen
LIBURU KRITIKA
‘Campos de Fresa’
XX. mendearen amaiera. Salas gizonak telefonoa hartzen du goizeko 06:00etan eta bere alaba Luci ospitalean dagoela esaten diote. Luci koman dago, modan dagoen drogak, estasiak, egoera honetara eraman du. Bere lagunak gertatutakoa pentsatzen eta aztertzen hasten dira; bere lagunik onena, Loreto, bulimika da. Lucik Loretori zin egin zion berak aterako zuela zulo beltzetik. Gertatutakoa gertatuta, bere bizitza ere arriskuan ikusten du laguna egoera horretan ikusirik. Lucirekin maitemindurik dagoen mutila, Eloi, pilula eman zion trapitxeroaren bila hasten da, honek lagunduko diolakoan. Beste aldetik polizia ere bere atzetik dabil eta kazetari bat gertakari honen amaieraren bila dabil. Ordu gutxiren buruan izugarrizko tentsioa dago. Denak Luciren aldeko borrokan dabiltza eta baita beste zerbaitegatik ere, beraiengatik. Koman dagoen bitartean bera pentsakor dago, tunel batean aurkitzen da, mina du, sufritzen dago.



``Campos de fresa`` gaur egungo egoeran oinarritutako nobela bat da, bertan drogei, diskotekei eta trapitxeroei buruzko gertakariak ageri dira
BITXIKERIAK
Xabier Agirresarobe
Mar Adentro filmeagatik berak orain dela gutxi argazkilari onenaren Goya saria irabazi du. Filme honek otsailaren 27an irabazi zuen atzerriko pelikula onenaren Oscar saria.

Xabier Agirresarobek 2004ko argazkilaritza saria irabazi du eta 5 Goya ditu bereganaturik jadanik, azkena Mar Adentro filmarekin. Hable con Ella filmean hartu du parte besteak beste. Baita ere: Soldados de Salamina, Secretos del Corazon eta Los Otros pelikuletan
Alea egin dutenak
Egileak