Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Asteazkena, 2010/09/08
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



ARGAZKIAK

Eguneko argazkia
Momentu honetan inkestarik ez dago



Jasota Bezala
Jakin behar da, non eta zeini galdetu
Andoni Amonarraiz
2010/02/09 - Asteartea

Arruti jauna, uste dut behar baino gorago ikusten nauzula, iruditzen bazaizu, nik, herri bateko zinegotzi xume batek, erantzun ditzakedala zuk egiten dituzun galdera guztiak. Gomendatuko ni­zu­ke, galdera horiek beste egunkari batean egitea, nazio mailako (Euskal Herria) tirada daukan egunkari batean. Hartara, erantzuna nere al­der­diko beste kargudun ba­tek emango lizuke, diputaturen batek edo noizbait kon­tseilari izan den batek. Espero dut, konturatzea, Hernaniko EAJ-PNVren ba­rruan gaudenok, kontsultak bultzatzen eta babesten ditugula, gure konpetentziako gaiak direnetan; eta pozten naiz, nik bezela, pentsatzen duzulako beharrezkoa dela erreferenduma egitea Atez Atekoa martxan jarri aurretik. Bestalde, esan nahi dizut, gauzak geure begiz ikusteko ahalmena guztiok daukagula, ikusi nahi dugunok behin­tzat. Izan abiadura haundiko trenaren zubiak, edo A15-arenak; azken hori gaur egun guztiok darabilkigu, eta garai batean madarikatua izan zen. Ikusi ditzakegu, baita ere, basura poltsak fatxadetan eta lurrean barrena sakabanatuta nola dauden, eta arratoiak inguruan nahaspilan nola dabiltzan (Usurbilgo beste errealitate bat da hori). Erreferendumaren gaian nere alde bazaude, ez dut ulertzen zergatik kritikatzen nauzun hainbeste. Agur eta eskerrik asko.

Andoni Amonarraiz
(*Erredakzioan euskeratua)