Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Ostirala, 2010/09/10
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



ARGAZKIAK

Eguneko argazkia
Momentu honetan inkestarik ez dago



Jasota Bezala
Disjunkzioa eta konjukzioa
Jesus Mari Intxauspe Arregi
2010/03/10 - Asteazkena

«Atez Atekoarekin edota 5.kon­tenedorearekin, zabortegian EDO inzineradoran eduki beharko duela bere tratamendua (hondakinak)». Horrela amaitzen zuen Amo­narraiz jaunak aurreko igandeko Kronikan argitaratu es­kutitza. Zabortegia EDO errauskailua. Ondo planteatua dago disjunkzio hori? Ez zait iruditzen. Atez atekoak, 5.kontenedoreak eta errauskailuak zabortegia beharko dute. Ez dago disjunkziorik, konjukzioa baino. Amonarraiz jaunak, egiazki ihardun nahi izan balu, zabortegia edo za­bortegia esan beharko zukeen edota errauskailua ETA zabortegia. Non dago aldea? Sistema bakoitzak azkenean uzten duen hondakinei begiratu beharko diegu. Atez atekoak biltzen duenaren %15 inguru soilik jaso beharko du. Errauskailuak, airera jaur­titzen duen keaz gain, pro­zesuaren ondoren sortzen duen eskoria jaso beharko du. 5.kontenedorearen sistemak, lortzen dituen emaitzen arabera, errauskailuaren sisteman amaituko duela aurrikus daiteke. Alternatiba, be­raz, Atez atekoak behar duen edo errauskailuak behar duen zabortegian datza. Kua­litatiboki eta kuantitatiboki neur daiteke arazoa. Errauskailuak sortuko duen eskoria hori toxikoa da, hau da, zabortegi berezi bat beharko du dagozkion segurtasun neurriekin. Era berean, bazka eman beharko zaionez, ez da hondakinen bereizketarik bultzatuko eta eskoria kan­titate handiagoa sortuko da. Ez dago disjunkziorik, erraus­kailuak zabortegia behar du eta zabortegi hori arriskutsua da.