Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Ostirala, 2010/09/03
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



ARGAZKIAK

Eguneko argazkia
Momentu honetan inkestarik ez dago



Jasota Bezala
Mikel Jakarentzat
Andoni Amonarraiz Gómez EAJ-PNVko bozeramailea (*erredakzioan euskeratua)
2010/03/11 - Osteguna

Oso interesgarria zure eskuti­tza, eta irakurri dudanez, jarrera askotan bat gatoz, baina ńabardura ba­tzuekin. Orain dela zazpi urte PIGRUG babestu nuen (Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarako Plan osoa) eta bertan kontuan har­tzen dira derrigorrezko birziklapena, berrerapilpena eta konposta. Inzineradora azken kondarretarako, eta bakarrik horretarako, izatea aurreikusten da. Adibide bat jarriko dizut: laister iritsiko dira kotxe, moto eta autobus elektrikoak, baina gaur egun, petroleoarekin dabiltzanak erabili behar ditugu. Gauza bakoitza bere garaian. Bilketari dagokionez, he­rri­tarrei bizimodua erraztuko dien sistemak jartzearen alde­koa naiz, eta konbentzituta nago bosgarren kontenedorearekin lortu daitekeela. Egia da zigortzeko ahalmena gal­tzen dela eta kontzientziazio kanpaina gehiago egin beharko direla, baina konbentzituta nago sistema horrekin sentituko direla herritar gehienak identifikatuen eta babes sozial haundiagoa izango duela. Usurbilgo sistema ezagutzen dut eta jarraitzen dut pen­tsatzen, usurbildarrek, bosgarren kontenedorearekin eta erakutsi duten kontzien­tziazioarekin, emaitza hobeak lortuko zituztela, eta kontrako jarrera gutxiago izango zirela. Hernanin gauza bera pasako zela pentsatzen dut. Agur bero bat.