Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Ostirala, 2010/09/10
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



ARGAZKIAK

Eguneko argazkia
Momentu honetan inkestarik ez dago



Kronika.net
Desafioa bota du Larrak, aizkoran eta korrika, datozen San Antonioetarako
Aizkoran, 60 ontzako eta kana erdiko hiruna enbor, eta korrika, 6 km. Hori da apustua. Erronkari eutsi nahi dionak, larunbatean Ur-Mia elkartera azaldu behar du, 22:00etatik 23:00etara.
2010/03/10 - Asteazkena

desafioa botea dago; nahi duenak badaki zer egin. Larunbatean Ur-Mia elkartera joan, 22:00etatik 23:00­e­ta­ra. Han izango da Jon La­rra­ņaga Larra, eta han zehaztuko dira apustuaren nondik no­rakoak. Joan den urtean ikusmin ederra piztu zuen Larra eta Roxario Pikabearen arteko desafioak; orduko har­tan Pikabeak irabazi zuen, eta Larrak erronka jo du berriz, aurtengo festetarako. Larrak Hernaniko Kro­ni­ka­ri adierazi dio, erronkari iazko irabazleak heltzen ba­dio ere, ez diola ajola; baina hori bai, lanak pittin bat aldatu egin direla. Egur-lan haundiagoa izango da aurten.

Egur-lana haundiagoa, bi enbor gehiago
Joan den urteko apustua Ro­xario Pikabeak irabazi zuen. Orduko hartan, kanaerdiko lau enbor moztu zituzten eta 6 km korrika egin. Larrak apustua aldatu egin du aurten pittin bat. Erronkari hel­tzen dionak egur-lan haundiagoa egiteko prest beharko du. Guztira sei enbor moztu beharko dituzte: 60 ontzako hiru, eta kanaerdiko beste hiru. Korrika, aurreko urtean bezala, 6 km (Ereņotzuko futbol zelaian). Ur-Mia elkartean izango da Larra, larunbatean, 22:00­etatik 23:00etara. Ea inor inguratzen zaion!

Zabaldu!