Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Asteazkena, 2010/09/08
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



ARGAZKIAK

Eguneko argazkia
Momentu honetan inkestarik ez dago



Kronika.net
aniztasuna eta elkarkidetza aztergai
Kultura guztiak aberasgarri
Hernaniko biztanleak zein jatorritakoak garen, eta herritarren arteko elkarbizitza zein den aztertu du Anitzak Ekimenak, herritarren laguntzaz.
2010/03/10 - Asteazkena

hernaniko Udaleko In­mi­grazio arloak eskatuta, azterketa egin du Anitzak Ekimenak, Hernaniko biztanleen jatorriari buruz. Ja­torriari buruz, eta batzuen eta besteen arteko elkarbizi­tzari buruz. Azterketa egina dago, eta joan den astean herritarrekin eztabaidatu eta gero, laster ondorio nagusiak kaleratuko dituzte.


Jatorri askotako hernaniarrak
Hernani aztertu dute azterketa egin dutenek. Hernanin bizi garen pertsonak, nondik gatoz? Zein jatorritakoak gara? Zein kultura daukagu? Nola bizi gara? Zein baldin­tzatan? Hernanira, Espai­nia­tik jende asko etorri da, Fran­tziatik ere bai, eta Eu­ro­pa eta munduko beste he­rrie­tatik ere bai. Jatorri askotako jendea bizi da Her­na­nin, kultura askotakoa... eta elkarrekin berdintasunean bizi ahal izateko zubiak eraiki behar dira. Modu bat bilatu, aniztasun hori aberasgarria izan dadin, denontzat. Hori da, oso labur esanda, azter­keta honen helburua. Egoe­ra aztertzea, eta zer egin litekeen planteatzea, egoera hori ahalik eta ondoen gestionatu dezagun.


Kezka nagusia: eskubideak, eta zubiak nola eraiki
Ondorio nagusiak atera gabe daude, baina bi eztabaida eginak dira dagoeneko. Le­hen­dabizikoan asko hitz egin zen etorkinen eskubideei buruz. Bigarrenean, kulturen arteko zubiak nola eraiki izan zuten kezka nagusia.

Zabaldu!