Hernaniko gazteek bide heziketako saioak jaso dituzte astean zehar
Hiru saio izan dira, adin tarte ezberdinetan banatuta eta ikasitakoarekin, marrazkiak egingo dituzte. Porrotx eta Marimotots ere bertan izan ziren.
2010/05/02 - Igandea
hernaniko bost ikatetxeetako neska-mutilek bide heziketako ikastaroa jaso dute astean zehar, udaltzaingoak hernaniko udalarekin elkarlanean antolatutakoa. ikastaroaren helburua da, besteak beste, umeek arriskua nola ikusten duten aldez aurretik jakinda, hori saihesten ikastea.
hiru saio ezberdin ikastaroa hiru saiotan izan da banatuta, adin tarte ezberdinak kontuan izanda: asteartean, asteazkenean eta ostegunean. asteazkenean esaterako, 6-7 urte bitarteko neska mutilek jaso zuten. lehenengo zebrabideak nola gurutzatu ikusi zuten, eta ondoren, trena hartu eta andoainera joan ziren. bertan, mapak eskuan zituztela, autobus geltokiraino joan ziren. ostegunean berriz, 5 eta 6garren mailakoak izan zuten ikastaroa. hasieran klaseak jaso zituzten, bizikletan nola ibili jakiteko, eta ondoren, ikasitakoa praktikan jarri zuten. praktika kiroldegiko pelotalekuan izan zen. porrotx eta marimots bideoklipa grabatzen porrotx eta marimots ere bide heziketako saioetan izan ziren. hiru saioetan hartu zuten parte, bideoklipa ari baitira grabatzen. bideoklipa udazkenean ikusi ahal izango da.