Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Ostirala, 2010/09/03
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



ARGAZKIAK

Eguneko argazkia
Momentu honetan inkestarik ez dago



Kronika.net
PLENOA
Arau Subsidiarioen partehartze programa garatzea onartu da
Plenoan baita ere onartu ziren Hernani barruko garraio publikoaren kontratazioa eta isunak arautzen dituen ordenantza.
2010/07/31 - Larunbata
Plenoa izan zen ostegunean Udaletxean, eta bertan, onartu zen Arau Sub­si­dia­rioen partehartze programa garatzea, Hernani barruko garraio publikoaren kontratazioa, eta isunak arautzen dituen ordenantza.

Arau Subsidiarioen testu bateratua erakusgai irailean
Plenoak onartu zuen Arau Subsidiarioen testu bateratuaren parte hartze programa garatzea, Gobernu Tal­dearen eta Ezker Batuaren aldeko botuekin; gainerako alderdiek aurka bozkatu zuten. Bertan aurreikusten da irailean testuaren edukiera eta proposamenak jendaurrean ikusgai jar­tzea. Era­kusketa Biteri kultur etxean jarriko da, eta honek duen ordutegia izango du.
Baita ere, material berezi bat egingo dute testuaren inguru­an, herriko etxeetara eta elkarteetara bidaltzeko. Ho­rrez gain, hitzaldiak egingo di­tuz­­te Biteri kultur etxean, irailaren 9an eta 15ean, arra­tsaldeko 19:30­e­tan. Hitzal­dia­ren berri pren­tsa bidez emango dute. Eta azkenik, Arau Subsi­diarioen Testu Bate­ratu osoa Udalaren web orrian zintzilikatuko dute.

Isunak arautzen dituen
ordenantza onartu zen,
aho batez

Osteguneko Plenoan baita ere onartu zuten oinezkoen eta ibilgailuen isunak arau­tzen dituen Udal Orde­nantza. Ordenantza alderdi guztien aldeko botoarekin onartu zen. Orain erakusgai jarriko dute, 30 egunez, erreklamazioak jartzeko, eta erreklamaziorik egongo ez balitz, automatikoki onartu­tzat emango da.

Herri barruko garraio
publikoaren kontratazioa Ceraini egitea onartu zen

Azkenik, osteguneko Ple­noak, alderdi guztien botoekin  onartu zuen herri barruko garraio zerbitzu pu­bli­koaren kontratazioa. Era­baki zen kontratazioa Jose Ig­na­cio Cerain Lizeagari egitea.

Zabaldu!