Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Ostirala, 2010/09/03
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



ARGAZKIAK

Eguneko argazkia
Momentu honetan inkestarik ez dago



Kronika.net
SAN INAZIO EGUNA
San Inazio ospatzeko, egun pasa ederra izango da gaur Santa Barbaran
Urtero bezala, bertsolariek, herri kirolek, bazkariak eta erromeriak ez dute hutsik egingo. Aurten, aizkora saio berezia izango da, 30 urte betetzen baitira ‘Larrabide’ eta Roxario Pikabea lehenengo aldiz elkarrekin aritu zirela Santa Barbaran, eta biak bertan izango dira gaur. Oraingoan, elkarren aurka ariko dira.
2010/07/31 - Larunbata
Uztailak 31, San Inazio Egu­na da gaur eta Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan bezala, jaieguna izango da Santa Barbaran. Egun pasa ederra egin nahi duenak aitzakiarik ez du faltako. Urteetan ohitura bihurtu den bezala, bertsolari, meza, herri kirol, herri bazkari eta erromeria izango dira, besteak beste. Bertsotan Antton Garin, Unai Agirre eta Xabier Legarreta ariko dira.

Hiru bikote aizkoran
Herri kirolen barruan, aizkolariak izango dira eta aurtengoa saio berezia izango da, 30 urte betetzen baitira Juan Miguel Uru­lain Larrabide eta Roxario Pikabea lehenengo aldiz elkarrekin aritu zirela Santa Bar­ba­ran. Eta biak bertan izango dira gaur, beste lau aizkolarirekin. Elkarren aurka ari­ko dira: Pi­ka­bea-Arbi­tza/La­rra-Barre­netxea/Larrabide-Paolla.

EGITARAUA:

Goizean Diana txistulariekin.
11:00 Bertsolariak: Antton Garin, Unai Agirre eta Xabier Legarreta.
12:00 Meza.
13:00 Herri kirolak: aizkolariak, txingak eta lokotxak.
14:00 Herri bazkaria.
Bazkalostean Bertsolariak.
17:00 Umeentzako
txokolatada eta jokoak.
18:00 Erromeria trikitilariekin.

Zabaldu!