Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Ostirala, 2010/09/03
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



ARGAZKIAK

Eguneko argazkia
Momentu honetan inkestarik ez dago



Kronika.net
SAN INAZIO
«Gustora aritzen gara, baina erreleboa beharrezkoa dugu»
Orain 30 urte, Juan Miguel Urulain ‘Larrabide’ eta Roxario Pi­ka­bea lehe­nengo aldiz elkarrekin aritu ziren aizkoran, Santa Bar­ba­ra­ko San Inaziotan, eta gaur, elkarren aurka bada ere, bertan izan­go dira biak. Hernaniko Kronika beraiekin bildu da.
2010/07/31 - Larunbata
Gaur, 30 urte, lehenengo
al­diz elkarrekin aritu zineten
aizkoran Santa Bar­baran. No­la gogoratzen du­zue egun hura?

Roxario Pikabea: Egia esan, ur­te asko dira eta ez dut oso on­do gogoratzen zeinen aur­ka aritu ginen, irabazi ote ge­nu­en...
‘Larrabide’: Izen-ederreko Ma­­­­ria­no eta Jabier Zugastiren aurka ari­ko ginen... nik ere ez dakit seguru. Hori bai, or­du­an sasoian ginen, hau (Pika­bea) gazte-gaztea zen, 17 bat urte izango zituen eta nik 28.
Eta ordutik zenbatetan hartu duzue parte Santa Barbaran?

L..: Urte batean atera gabe geratu nintzen minagatik, baina bestela urtero.
R. P.: Mordoxkatan atera naiz, izan ere, saltsa non, gu han. Dena dela, azken urteetan ez naiz atera, beste plan batzuk ere egin nahi izaten ditut-eta.
Lehenagotik ere arituak
zineten aizkoran?

L.: Ni 24-25 urterekin hasi nin­tzen Oialumen, eta auzoko festetan eta herriz herri ibiltzen nintzen.
R. P.: Ni ere ibilia nintzen aurre­tik. Ereńotzun egin nuen lehenego saioa.
Nolako giroa izaten da Santa Barbaran? Asko aldatu al da urte hauetan?
R. P.: Giroa herrikoia izaten da, bertako kirolariekin jar­tzen da saltsa. Baina urteren batean profesionalak ekarri zituzten eta giroa aldatu egin zen.
L.: Bai, hasiera-hasieratik herrikoia izan da beti giroa, baina pare bat urtetan profesionalak sartu zituzten. Gero be­rriz bertako jendearekin hasi zi­ren herri kirolak antolatzen, sor­tzen zen giroa hobea zela iku­si zelako.
Aurrera begira, jarraitzeko asmorik bai?
L.: Ahal dugun bitartean ja­rraituko dugu, baina... Hala esan zidaten gainera, 60 urte betetzean monumentua egin­go zidatela!
R. P.: Gustora aritzen gara, baina erreleboa beharrezkoa dugu. Badago jende gaztea hasiko litzatekeena eta ho­riei animatzeko esan nahi diet. He­rri kirolak beti izan dira eta aurrera begira jarraitu beharko lukete. Aizkora, esaterako, gure kirola, hain euskalduna dena, pena da galtzen uztea.
Gaurko saioari dagokionez, zein da egin beharreko lana?
L.: Batzuk haundiagoak eta bes­te batzuk txikiagoak izan­go dira, baina gutxi-gorabehera, kanaerdiko 6 enbor.
Asko entrenatu al zarete?
R. P.: Aurten ez hainbeste. Iaz Larrarekin egindako apusturako gehiago entrenatu nintzen. 3-4 saio egin ditugu Arbitza eta biok bikotean.
L.: Guk ere 4 saio egin ditugu.
Zeinek jantziko ditu txapelak?
L.: Hor gazteak ibiliko dira on­­do­en. Larra, Barre­netxea eta Pao­lla.
R. P.: Bai, ziurrenik Larrak eta Ba­rre­netxeak irabaziko dute.

Zabaldu!