Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Osteguna, 2013/05/23
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Kronika.net
EREŅOTZUKO I. MENDI LASTERKETA
Korrikalari asko izango da igandean, Ereņotzuko Mendi Lasterketan
Partehartzaile kopurua betetzen ari da, eta izena emateko epeak zabalik jarraitzen du. Lasterketa igandean, 10:00etan izango da.
2011/06/01 - Asteazkena
Astelehenean, dagoeneko, 120 korrikalari zeuden ize­na emanda, Ereņotzuko I. Men­di Lasterketan eta partehartzaile kopurua betetzen ari da. Izena emateko epeak zabalik jarraitzen du eta egunean ber­tan ere izena emateko auke­­ra izango da, ordurako ko­purua betetzen ez ba­da. Ibai Mendi kirol dendan edo www.herrikrossa.com helbidean eman behar da izena, 7 euroan. Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute, aste honetan zehar jaso behar direla kamisetak eta dortsalak, Ibai Mendin.
Ereņotzuko Mendi Las­ter­keta igandean izango da, 10:00etan. Oindi igo eta jai­tsi beharko dute partehartzaileek, hau da, 12,7 km.

Hernaniarrek afizioa,
eta maila

Ereņotzuko Mendi Lasterke­tan Hernaniko korrikalari askok hartuko dute parte, izan ere, afizio haundia dago. Ikusi besterik ez dago maiatzean zenbat hernaniarrek hartu du­ten parte Mendi Laster­ketetan. Eta afizioa bakarrik ez, maila haundia ere badago bertako korrikalarien artean. Esatera­ko, joan den igandeko Zegama Aizkorri Mendi Maratoian Zigor Iturrieta 15garren izan zen eta Patxi Artola 27garren, bere mailan. Trail Ezkaban, berriz, Unai Santamaria 2ga­rren izan zen eta Erlaitz-Aiako Ha­rriak Mendi Erdi Mara­toian, 5garren egin zuen.

MAIATZEKO EMAITZAK:
Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia:
15 Zigor
Iturrieta (MAS)
27 Patxi
Artola (VETMAS)
202 Aitor
Arluziaga (MAS)
266 Jokin
Etxabe (MAS)
Trail Ezkaba:
2 Unai Santamaria
Erlaitz-Aiako Harriak Mendi
Erdi Maratoia:
5 Unai Santamaria
66 Mikel Etxabe
183 Josema Gonzalez
Pagoeta Mendi Lasterketa:
39 Mikel Etxabe
72 Patxi Artola
173 Iker Persona
179 Fernando Etxezarreta
188 Luis Maria Sagarna
Sanjuandegiko
Mendi
Lasterketa:
17 Ion Sarasola

Zabaldu!