Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Larunbata, 2013/05/25
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Kronika.net
Olinpiadak
Telebistako programa bat buruan, Olinpiadetako atzoko probatan
‘Humor Amarillo’ telebistako programa izan zuten antolatzaileek buruan. Igerileku irekiak izan ziren eszenatoki, sumoan, alfonbra gainean... ibiltzeko.
2012/06/10 - Igandea

Gutxi geratzen da Olinpiade­tako finalerako. Datorren larun­batean izango da hori, Ere­ñotzun. Atzo berriz, azken sailkapen probak jokatu ziren, Hernaniko igerileku irekietan.

Sumoan
Lehen proba sumoa izan zen. Jokalari batek bestea uretara bota behar zuen, igerileku erdian jarritako taulatik. Gero, alfonbra jarri zen uretan, eta metro gehien korri­ka egiten zituenak irabazten zuen puntu gehien. Segidan, gauza konpli­ka­tzeko, alfonbra gainean ko­rrika egin bitartean, beste talde bateko partaideek pelotak bota zizkieten korrika­lariei, uretara botatzeko. Hurrengo proba ginkana izan zen. Aletak jantzita es­kai­lerak jaitsi behar ziren.
Puntuak interneten emango dira
Azken proba sorpresa izan zen. Talde bakoitzetik parte har­tzaile batek egin zuen. Aukeran jarritako 3 alturetako bat au­keratu eta uretara plantxan bota behar zuen bere burua. Interneten jarriko dira bideo eta argazkiak, nahi duenak botoa emateko. Boto gehien lortzen duenak irabaziko du.

Zabaldu!