Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Osteguna, 2013/06/20
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Kronika.net
Dobera Euskara Elkartea - Dobera Saria VI
Hernanin euskeraren erabilera indartzeko zer egingo zenuke?
Dobera Sariaren aurtengo edizioan euskeraren erabilera sustatzeko proiektuak aurkeztu behar dira. Epea, urriaren 17ra arte zabalik.
2012/06/10 - Igandea

Dobera Euskara Elkarteak ireki du Dobera Saria VI lehiaketan lanak entregatzeko epea. Elkartearen helburu nagusia da, Hernanin euskeraren erabilera indartzeko egitasmoak aurrera ateratzea. Bide horretatik, Dobera Sa­riaren edizio berri hau euskeraren erabilera sustatzeko proiektuen lehiaketan oinarrituko da.

16 urtetik gorako guztiei zuzendua
Beraz, zer egin liteke Her­na­nin euskeraren erabilera in­dar­tzeko? Helburu honi lotuta proposamen edo proiekturen bat duen 16 urtetik gorako edozeinek hartu dezake parte lehiaketan; bakarka edo taldeka, hernaniarra edota Hernanirekin lotura duena. Parte hartzeko eskaerak urriaren 17rako aurkeztu behar dira Doberako bulegoan (Larramendi 11). Saria 2.000 eurokoa izango da. Irabazleak urtebeteko epea izango du, gehienez, proiektua aurrera eramateko.

Informazio gehiago:

1.- Aurkeztu beharrekoa:
  n Proiektuaren laburpena (3 orrialde, gehienez): helburu zehatzak; egitasmoaren nondik-norakoak:
kronograma, baliabideak... eragin eremua: hartzaile mota, kopurua...
  n Kartazal itxian, kanpoaldean, aurkeztutako proiektuaren izenburua eta barruan, eskatzailearen datuak: Nortasun Agiriaren kopia, Curriculum Vitae, kontakturako telefonoa eta helbide elektronikoa.
2.- Saria 2.000 eurokoa izango da.
3.- Saria eman gabe utzi daiteke.
4.- Epaimahaia Doberak izendatuko du. Azaroaren 30a baino lehen emango da erabakiaren berri.
5.- Ordain saria bi zatitan banatuko da: %40 irabazleak oniritzia ematean eta %60 proiektua bukatutakoan. Ez bada proiektua aurrera ateratzen, sarituak bueltatu egin beharko du dirua.
6.- Doberak eskubidea izango du proiektua zabaltzeko.

Zabaldu!