Bertsolariak, herri kirolak, erromeria... jai eguna festa giroan, bihar
Bazkarirako txartelak salgai daude Aralarren eta Kitton; 25 euro balio dute eta gaur da erosteko azken eguna.
2012/07/30 - Astelehena
mendi buelta egin, eta jai eguna festa giroan pasatzeko aukera eskaintzen dute uztailaren 31ro, Santa Barbaran. San Inazio eguna da bihar, eta egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte, guztientzat. Trikitilariek girotuko dituzte goizeko aurreneko orduak, bertso saioaren aurretik. 11:00etan, Aitor Mendiluze, Eņaut Martikorena, Oier Iurramendi eta Antton Garin ariko dira bertsotan. Gipuzkoako patroiaren omenezko meza, 12:00etan izango da, ermitan.
Herri kirolak, meza ostean Eguerdi partean, 13:00etan hasita, herri kirolek girotuko dute: aizkoran, txingetan, lokotxak biltzen... animoak beharko dituzte! Eguerdian bertan geratu nahi dutenek, izango dute aukera. Bazkaria antolatu dute: marmitakoa, txuleta... guztia 25 euroan. Txartelak erosteko azken eguna gaur da, eta Aralarren eta Kitton daude, salgai. Arratsaldean, lagunarteko toka txapelketa jokatuko da; eta ordu berean, 16:30etan, umeentzako jolasak eta txokolatada antolatu dituzte. Eta eguna, hasi bezala bukatuko dute, musikarekin; erromeria izango da arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.