Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Ostirala, 2013/05/24
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Kronika.net
Bilketa puntuak eta Larrialdi puntuak
Noiz erabili litezke bilketa-puntuak?
Batzuk egunero erabili dezakete bilketa puntua, etxeko hondakinak eramateko: zintzilikariorik ez daukaten baserriek, adibidez. Larrialdi kasuetan, herritar guztiek erabili ditzakete. l Sarrailak aldatzen ari da Udala, eta lehendik giltza zeukatenek berria hartu behar dute Atez Ateko bulegoan.
2012/08/20 - Astelehena
Hernanin badira bost puntu, teilatuarekin tapatuak eta sarearekin itxitakoak, eta barruan kontainerrak dituztenak: bilketa-puntuak dira, edo larrialdi-puntuak (Jau­regi, Elizatxo, Osiņaga, Ere­ņotzu eta Martindegi). Her­naniko Udalak jakinarazi du, puntu horietan sartzeko sistema aldatzen ari dela, eta gil­tza daukanak aldatu egin behar duela Atez Ateko bulegora joanda (07:30-14:00 - Biterin).

Zeinek erabili ditzake pun­tu horiek? Eta zein kasutan? Ba­tzuk egunero erabiltzen di­tuz­te, eta giltza daukate. La­rrial­di kasuetan, herritar guztiek erabili ditzakete, Atez Ate­ko bulegoan giltza eskatuta.

400 herritarrek dute giltza

Batzuk egunero behar du bilketa puntua, eta horiek giltza daukate. 400 pertsona inguru dira Hernanin, giltza daukatenak. Adibidez, baserri asko diren au­zoetan, etxe batzuk ez dute zintzilikariorik, eta ho­rregatik, hondakin eramaten dituzte bilketa puntura.

Beste kasu batzutan, adinekoek ezin dute zaborra jaitsi eta beste norbaitek jaitsi behar izaten die, baina ordutegiarekin arazoak dituzte...

Larrialdiak ordea, herritar guztiek izan dituzte behin edo behin. Zerbaitegatik zaborra ateratzea ahaztu, edo oporretara zoazen egunean basura hori ateratzerik ez... Kasu horietan, giltza eskatu egin liteke, Atez Ateko bulegoan. Han giltza uzten da, eta gero desaktibatu.  

Sistema berria jarri dute bilketa-puntuetara sartzeko, eta giltza daukatenek aldatu egin behar dute. 

Zabaldu!