Mikel Peruarenak eta Txus Aranburuk poesia musikatu saioa eskainiko dute, ostegunean
2007/02/19 - Astelehena
Korrika kulturalaren barruan, Mikel Peruarenak Edan Ase Arte liburuko poemak irakurriko ditu ostegunean. Txus Aranbururen akordeoi eta bandoneoia izango ditu lagun. Edan Ase Arte poema sortarekin 2006ko Irun Hiria Saria irabazi zuen Mikel Peruarenak. Saioa, gaueko 22:00etan izango da Bodega tabernan. Larunbatean Hernaniko ondare kulturala ezagutu ahal izango da Mikel Arrieta historialariaren laguntzarekin. Zita goizeko 10:00etan egin dute, arkupeetan.