Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Osteguna, 2013/06/20
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Elkarrizketak
AEK Euskaltegiko zuzendaria
Oihana Romero:
«Euskera ikasteko autoikaskuntza sistema gora eta gora dijoa, izugarria da»
Oihana Romero: «Euskera ikasteko autoikaskuntza sistema gora eta gora dijoa, izugarria da»
2005/09/11 - Igandea

AEKrentzat nola dator aurtengo matrikula kanpaina?
Beno, ohiko eskaintzaren barruan dauzkagu egunero bi orduko saioak. Lau egunetan klase eta bosgarrena tutoretza; urte batzuk badaramatzagu hori lantzen. Maila guztiak ematen ditugu, hutsetik hasi eta laugarren hizkuntz eskakizuna arte.
Gero, autoikaskuntza sistema daukagu. Orain dela hiru urte hasi ginen eta gora eta gora dijoa, izugarria da. Ikasle talde txiki bat eta irakasle batekin hasi ginen eta 30 ikasle eta hiru irakasle dauzkagu orain. Iaz ekaina arteko itxaron zerrendak izan genituen. Autoikaskuntza sistemaren bidez ikasle bakoitzak bere helburuak jartzen ditu, bere interesen arabera, eta guk helburu hori betetzeko programazioa jartzen diogu. Eta jarraipen zehatza egin. Programazioak hiru oinarri nagusi ditu: ikasketa bideratzeko tutoretza, mintza saioak edo hizketa saioak, eta zalantzak argitzeko gunea. Hori dena multimedia gela baten laguntzaz: material didaktikoa, CDak, bideoak, ordenagailuak. Hala ere, ordenagailua ez da derrigorrezkoa prozesu horretan.

Zein da sistema horren arrakastaren sekretua?
Ordutegi librea du eta ez dago klasera egunero joan beharrik. Jendeak gero eta zeregin gehiago ditu eta geroz eta harrapatuago dago. Hori bai, sistema honek askatasun hori ematen du, baina, era berean disziplina ere eskatzen du. Eta sistemak funtzionatu egiten du, jendeak ikasi egiten du. Aurten gainera, Autoikaskuntzaren ordutegia zabaldu egin dugu, eta egun osoan etorri litezke ikasleak, 09:00etatik 21:00etara.

AEK-k ba al du eskaintza berezirik aurtengo?
Bai, berez aurtengo eskaintza berria da zilegi eskola deitu dugun programa. Euskeraz gai jakinak landuko ditugu, eta modu horretan euskera tresna bihurtu. Hiru hilabeteko programa izango da eta jendeak nahi dituenak aukeratuko ditu. Jendeari gai konkretuen gainean hitz egin arazteaz gain, zilegi eskolaren asmoa ere bada ikaslea askatzeko eta zalantzak argitzeko gunea izatea. Idazkuntza ikastaroa ere izango du on-line bidez.

Metodologian zeri ematen diozue lehentasuna?
Komunikazioari. Metodoaren oinarria komunikazioa da. Horretarako aurrena jaso egin behar da, baina, lehenengo urratsetatik hasten dira jaso eta ematen. Lehenengo egunetik dena euskeraz egiten da, eta euskeraz ezin dena mimikaz.
Gero, jende askok gauza praktikoak nahi ditu. Askok esaten dute «nik nahi dedana da nere umearekin parkean euskeraz hitz egin».

Etorkin talde bat ere izan zenuten. Nolako esperientzia izan da?
Bai, 25 laguneko taldea izan genuen, Berditasun Sailak diruz lagunduta, eta aurten batzuk ohiko taldeetan hasiko dira. Aurten urte osoko ikastaroa eskainiko dugu. Oso gai konplikatua eta delikatua da, batez ere beren egoera ere halakoa delako. Hala ere, ikusten da euskerarekiko sensibilitatea badutela. Metodologia eta material aldetik, berriz, ia dena egiteko dago eta ia dena irakaslearen gain gelditzen da. Orain arte gazteleraz dakien jendeari erakusten aritu gera, eta orain dena goitik behera aldatzen da. Euskaltegientzat etorkizuneko erronka nagusietako bat da.