Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Osteguna, 2013/06/20
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Jasota Bezala
Julen Lizaso agurgarria:
Jesus Maria Mugica Gerardo Munduate eta 17 sinadura gehiago (*Erredakzioan euskeratua)
2009/12/16 - Asteazkena

Utzi iezaiguzu joan den ostiralean El Diario Vascon argitaratu zen zure idatziari erantzuten. Bertan esaten zenuen, hondakin bilketaren egungo sistemarekin jarraituta eta bosgarren kontenedorea jarrita, bikoitza kostatuko zaigula atez ateko bilketa sistema baino. Ez dakigu zein izango den garestiagoa, baina ezagututa katalanek duten fama dirua dela eta, ziur sakon aztertu dutela kostuari dagokionean. Gu, berriz, besteentzat beti izan gara harroputz xamarrak diru kontuetan, botxoko bizilagunetaz esaten den bezala. Guk bakarrik dakigu, aipatutako Vilassar de Marren bertan bizi den eta jasan duen pertsona batek esanda, bertan gutxi iraun duela sistemak; eta baztertu badute, zerbaitengatik izango da. Irakurri dugunaren arabera, badirudi sistema demokratikoa den erreferendumaren aurka zaudela; izan ere, hernaniarrei ahal zaie eskubide hori oparitzea galarazi, zuk zure idatzian diozun bezala, orain arte izan diren bileretan, parte hartzea eskasa izan delako (kopla horiekin ez etorri gugana). Niri ere gustatuko litzaidake aipatu dituzun hernaniar horiek guztiek kontziente izanda bozka­tzea. Baina badakigu jende askok paso egiten duela halako gaietaz, eta halaxe dohakigu antzeko kontuetan ere, eta ziurrenik ez dute bozkatu ere egingo. Agian hobeto joango zaizue erreferemduma eginda, izan ere, oso kontzientziatuta edo interesatuta zaudetenak bakarrik joango zarete bozkatzera. Agur bat erreferenduma egingo balitz bozkatzera joango liratekeen batzuen partetik.