Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Larunbata, 2013/05/25
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Jasota Bezala
Abenduak 18: Pertsona migratzaileen nazioarteko eguna
Maddi Garcia Inmigrazio Saila
2009/12/19 - Larunbata

Atzo izan zen, atzo, munduko nomaden eguna. Gizakiak berezkoa du joan etorrian ibiltzea. Leku zaharrak utzi eta berriak ezagu­tzea. Lekuak espazio hutsak baina gehiago dira ordea. Lekuetan bizi da jendea. Lekuetan elkartzen da jendartea. Euskaraz badugu hitz polit bat hori azaltzen duena. Bizilekua. Bizitza egiten dugun lekua da, egungoa, oraina ager­tzen duena. Eta hori da garrantzi­tsuena. Egunero-egunero gure ingurunea den tokikoak baikara. Jatorri anitza izanagatik, orain bertakoak gara denok. Pertsona bakoitzak historia desberdina uzten du atzean. Baina denak gara bat. Momentuko errealitatearen parte baikara guztiok. Horregatik egin behar dugu guztion elkartasunaren alde. Biografiak biografia, aukera paregabea baitugu elkar ezagutu eta elkarrekin hazteko. Atzoko egunez, munduko hainbat txokotan defendatu ziren errealitate desberdinetako jendearen eskubideak. Kasu ugaritan, mugak jartzen baitzaizkie iritsi berriei bertako jendartearen parte izateko. Horregatik, herritar guztiei dei egin nahi genieke, migra­tzaileei elkartasuna adieraztera, eta pertsona hauen eskubideak urratzen direnean hauek salatzera. Udala ere, bere aldetik, -osteguneko udalbatzan onartu zen adierazpenean jaso zenez- ildo horretan lan egitera, kultur aniztasuna lantzera eta elkarbizitza sustatuko duten ekintzak bultzatzera konprometitzen da.