Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Asteartea, 2013/06/18
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Jasota Bezala
Urtea hastearekin batera...
Itxialdian parte hartu duten herritarren izenean, Inhar Olano Iradi
2010/03/14 - Igandea

Urtea hastearekin batera Euskal Preso Politikoen Kolektiboak borrokaldi berri bat jarri du abian. Eskakizunak argiak dira, aski ezagunak dira: -Kondena betea dutenak ETXERA!!! -Gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoak ETXERA!!! -Dispertsioarekin amaitzea. -Estatus politikoa onartzea. Espetxe ezberdinetan dauden presoek hiru hilabeteko borrokaldiak egingo dituzte txandaka. Martxotik ekainera bitarte zazpi hernaniar daude borroka honetan: Ainhoa, Xaxi, Joanes eta Beinat estatu frantsesean eta Oihane, Gari eta Araitz estatu espainiarrean. Tamalez, Hernanin une honetan 28 preso izanik hiru borrokalditan egongo dira gure herritarrak. Dagoeneko, borrokaldia hasi besterik egin ez denean, erantzuna jasotzen hasi dira. Espainiar estatuko espetxeetara EPPak isolatzeko agindua iritxi da Madrildik; eta nola ez, funtzionarioek denborarik galdu gabe beren nagusien agindua harrotasunez bete dute. Beraz, eta egoeraren larritasuna ikusirik, senide, lagun, eta herritarrok borrokaldi honekin bat egiteko beharra ikusi dugu, eta hala egitea erabaki. Otsailaren 5 eta 6an burutu genuen lehen itxialdia udaletxean, eta orain (martxoaren 5 eta 6an) bigarrenean murgildurik gaude. Borrokaldia kaleratu eta egoera salatzeko ekimen eta moduak adostu ditugu, eta hilabete osoan zehar izango gara kalean. Apiri­laren 16 eta 17an berriro ere elkartuko gara. Honela, herritar oro gonbida­tzen dugu EPPK hasi duen borrokaldiarekin bat egitera. Kanpotik eta barrutik, denok lanean, lortuko dugulako!!!! JO TA KE!!!