Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Larunbata, 2013/05/25
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Jasota Bezala
ETORKIZUNA ORAIN ERAIKITZEN DA
Mikel Jaka Sasieta (*Erredakzioan euskeratua)
2010/03/20 - Larunbata

Hasteko, esan nahi dut poztu egiten nauela ideiak modu honetan eztabaidatzeak, deskalifikaziorik gabe eta errespetuarekin. Animo. Gipuzkoako Hiri Honda­kinen Kudeaketarako Plan Osoari (PIGRUG) egiten diozu erreferentzia; nire iritzia azaltzeko pribilegiorik izan ez banuen ere, ezagutzen dut, eta gauza asko esaten ditu, baina ez birziklatzea derrigorrezkoa denik, eta helburu ezberdinak proposatzen dira, besteak beste, ´%18,5 birziklatzetik %37 birziklatzera pasatzea 2016rako` (betiere boluntarioek nahi badute). Ados egongo zara nirekin adibide batek gehiago balio duela mila hitzek baino eta horregatik, bi jarriko ditut: Usurbilek Atez Atekoarekin %80a birziklatzea lortu du 2010ean. Herritarrek sistema onartu dute %56 aldeko eta %43 kontrako botoekin. Vilassar de Mar-ek 2002an %6 birziklatzen zuen, Atez Atekoa jarri eta birziklapena igo egin zen %54 edo 60. Ondoren, herritarren gehiengoak Atez Atekoa atzera bota zuen, alkatea aldatu eta Vilassarreko egungo alkatearen arabera, esperientzia hartan herritarrek barneratutako kontzientziazioak eraginda, birziklapena boluntarioa izanda %45ekoa da. Bi kasuetan Atez Atekoak balio izan du gehiago birziklatzeko PIGRUG-ak 2016rako proposatutako helburuak gaindituz. Ospatzeko moduko arrakasta, ezta? Kotxe elektrikoaren adibidearekin proposatzen duzu AA edo derrigorrezko birziklapena aukera ona dela, baina etorkizunerako. Nire apostua AAri aukera bat ematea da; izan ere, esperientzia honek etorkizuna izateko, oraina izan behar du. Nire errekonozimendua, historian, beraien oraina arriskatu dutenei guztiok etorkizune hobea izan dezagun. Nire esker ona, Vilassarreko alkate ohia bezala, beraien postua arriskatzeko gai direnei kausa on bat babestearren (kasu honetan, ingurukoen eta Planetaren osasuna). Agian, Hernanik alkatez aldatuko du AAgatik, baina ostegunean Pello Zubiriak zioen bezala, ezin dugu aldarrikatzen jarraitu kutsatzen jarraitzeko eskubidea. Birziklatzeko obligazioa kanpainarik onena da sentsibilizatzeko, Vilassarren erakutsi duten bezala. Eman diezaiogun aukera bat etorkizunari.