Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Asteazkena, 2013/06/19
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Jasota Bezala
Epaiketa politikorik ez! Utzi euskal gazteria pakean!
Axier Olano Zabaleta
2010/07/05 - Astelehena

Zoritxarrez Euskal gazteriaren aurkako erasoak salatzeko txoko bihurtu den ‘apartatu’ honetan, beste eraso larri bat salatu beharrean aurki­tzen gara beste behin ere. Donostiako 17 gazte, epaituak izaten ari dira Madrilen gaur egun, SEGI gazte erakundeko kide izateaz leporatuta, 8 urtetik gorako kartzela zigorrei aurre egin behar dietela. Beraien delitu bakarra Euskal estatu sozialista eraiki nahi izatea izan bada ere. Estatu espainiarrak eus­kal gazte independentisten aurka duen obsesio errepresioaren beste adibide bat da hau. Ez da bakarra ordea, gogora ekarri behar dugu pasa den urtean Markina-Xemeineko 8 gaztek sei urteko espetxe zigorra jasatera kon­denatzen dien sententzia jaso zutela, Audientzia Na­zionaleko epaile faxisten eskutik. Hauetako sei kondena hau betetzen ari dira dagoeneko espainiar espe­txeetan sakabanaturik. Oraingoan Donostiarrei tokatu zaie baina ondoren gehiago da­toz: Oarsoaldea, Bara­kaldo, Iruńea, Gasteiz, Hernani… Militantzia politikoa zigortzea beste xederik ez duten ‘epaiketa’ hauek Estatu espai­niarraren estrategia errepresiboan dute bere izaera, justifikazioa eta fun­tsa. Agerian geratu da beste behin ere Euskal Herriak ukatuak dituen eskubideen aldeko defentsak min handia ematen diola eta errepresioa areagotzea beste alternatibarik ez zaio geratu bere estatus inperialista mantendu nahi badu. Euskal gazteriak ez du etsiko ordea. Duela urte asko hasitako bide berean jarrai­tzeko asmoa dugu, gure herriaren eskubide guztiak bermatuak izan arte. Atxiloketa, tortura, ‘epaiketa’ eta espetxe zigorren gainetik tinko jarraituko dugulako borrokan Euskal Herriaren askatasuna lortu arte. Oraingoan zuei tokatu zaizue, baina egindako lan guztia ez da hutsala izan eta eredu zarete beste askoren­tzat ere. Eutsi gaztiak! Zuekin gaude! Ez gaituzte geldituko! Gora euskal gazteria!