Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Asteazkena, 2013/06/19
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Jasota Bezala
Berotasuna
Iulen Lizaso Aldalur ¡
2010/12/07 - Asteartea

Kronikara bidalitako originalean, eta abenduaren 4an argitaratutakoan, Cristina-Eneako hizlaria Michael Wintzel izan zela esan nuen, Carlos Martinez Or­gado ISRko zuzendaria esan beharrean. Aurreko egunean, Bi­te­rin izan zen Xabier Olano, Usurbilgo Udaleko kontuhar­tzailea, eta Usurbilgo Atez Atekoaren gestio ekonomikoa azaldu zuen, eta balantzea aurkeztu zuen. Balantzea egiterakoan, Olano 2010eko aurreneko seihilekoko datu errealetan oinarri­tzen da, eta urte batekoa osatzeko bider bi egiten du. Balantzea defizitarioa da Gipuzkoako herri guztietan; baina ezarritako hiru sistemen konparaketa egiterakoan, Atez Atekoa da defizit gutxiena duena. Usurbilen bilketa sistema lau hilabetero aldatuko balute, lau kontenedoreko sistemarekin defizita 101.181 eurokoa izango litzateke; bost kontenedoreko sistemarekin 130.690 eurokoa; eta Atez Atekoarekin 88.029 eurokoa. Urtetako zabortegiko kontaminazioa eta usain txarra proportzioan dijoa bertara botatzen den materia organikoarekin. Kasu honetan, aurreneko hilabetean Usur­bilek %100 eramango luke, bigarrengoan %88-93, eta hirugarrengoan %0. Hori inertizatzeak eta ixteak sor­tzen duen gastuak pro­por­tzio bera izango du 2013­an... eta nola ordainduko da? Hernaniko proportzioa an­tzekoa izango da. Hala ere, Atez Atekoa oraindik gaizki egiten dutenek igo egiten dute proportzio hori; boltsa edozein modutara ateratzen dute, edo edozein lekutan uzten dute, badakite eta hondakin-boltsak ez duela matrikularik. Usurbilen 2009ko martxoan hasi ziren eta 2010eko urrian ezin izan dute balan­tze hau aurkeztu, ez baitute oraindik papera, kartoia eta ontzi arinak erosi dizkien enpresaren dirua jaso. Hernanin diru-sarrera hauen partidak jaso ez izanak zurrumurru asko sortzen ditu, tartean, Atez Atekoak sortzen duen galera; Usurbilen, 2010eko irailera arte ere berdin erabil zezaketen, baina ebiden­tziak aurre hartu dio inteligen­tziari... eta despolitizazioak kontzien­tziazioari.