Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Igandea, 2013/05/26
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Jasota Bezala
Benetan, zerbait aldatzen ari dela?
Andoni Amonarraiz Gómez EAJ-PNVko bozeramailea *Erredakzioan euskeratua
2011/02/25 - Ostirala

Gaur, 2011ko otsailaren 24an, Abia­dura Haundiko Trenaren aurkako taldetxo batek, Her­naniko Udaletxea hartu eta itxi egin dute. Bai, itxi egin dute. Zein izan da arrazoia Gobernu Taldeko zinegotziek, momentu horretan barruan baitzeuden, hori onartzeko? Berdin jokatuko al zuten ekintza hori ŽAHTa­ren alde gaudenok` egin izan bagenu? Iruditzen zait beraien ideia politikoak jarri dituztela legearen gainetik. Zigortuko al dira indarrez instituzio publiko bat itxi dutenak? Zergatik ez da betearazten kartelei eta pankartei dagokien ordenantza eta zakurrei dagokiena, berriz, behin eta berriz azpimarratzen da? Asko borrokan ari gara in­darrezko egoerak desager­tzeko gure gizartetik eta betikoak, gu­txiengoa, edo betikoetatik ba­tzuk, beraien ohiturekin jarrai­tzen dute beldurtu nahian eta herriak sufritu dezala lortu nahian. Ekintza honek lortuko duen bakarra da, Eusko Jaur­laritzako arduradunekin Udale­txean beren etxetik 10 minututara bildu behar zuten hernaniarrek Gasteize­raino joan behar izatea, gure herritik 3 ordutara. Horrela, Hernaniko Udale­txean agin­tzen dutenek he­rria­ren interesen alde egiten dute. 86 egun falta dira. Animo.