NOAUA! ASTEKARIA:
Ikastola Eguneko ekitaldiak, astelehenetik aurrera
NOAUA! ASTEKARIA:
Puzgarriak gaur, Zubietan
NOAUA! ASTEKARIA:
Datorren greba orokorra babesteko agerraldia larunbatean
`Demokrazia deitzen diote...
... baina ez daŽ. 15M mugimenduaren lelo politikorik ohikatuena da, honako honekin batera: `Ez iezaiezu bozkatu ez baikaituzte ordezkatzenŽ. Madrileko Puerta del Soleko protesten efektu nagusia errutinarekin haustea izan da, non, demokrazia liberalak lasai ederrean egin duen irrist. `Neoliberalismoa, oinarritu da Margaret Thatcherrek goraipatutako gezurrean, hau da, alternatiba bat ezinezkoa zela. Eredu demokratikoak, berriz, iraun du, joko batera mugatu delako, ia-ia bipartidista, telebistan oinarritua, ideologikoki deskafeinatua, modu pribatuan finantzatua (edo diru publikoarekin pribatizatutakoa) eta inongo militantziarekin lotura ez duena. Eginbehar honek azkenean sortu zuen kartel bat arau zorrotzekin osatua eta arauak onartzen ez zituena kanpoan geratzen zenŽ. Juan Carlos Monedero Zientzia Politikoetako irakaslearen ikuspuntuak indarra hartzen du hauteskunde eszenatoki berriaren aurrean, non partidu minoritarioentzako arau zahar eta murriztaileak direnen aurka borrokatu behar den. A-20ko hauteskundeak, Hauteskunde Lege lotsagarri eta antidemokratiko batean oinarrituko dira. Orain artekoa gutxi balitz, urtarrilaren 28an, PP-PSOE-PNV eta CIUk ezkutuan eta IUren isiltasunarekin, LOREG (L.O. 2/2011) legearen alde bozkatu zuten. Lege honen arabera, gaur egun parlamentuan ez dauden alderdiei aukera kendu nahi zaie aurkezteko. Herritarrek eskatzen dutena da edo alderdi horiek behar dutena?... lotsagarria eta antidemokratikoa.
Iulen Lizaso Aldalur
*Erredakzioan euskeratua