GOIENA:
Sendabelarrak ezagutzeko aukera Loramendiren eskutik
ELGOIBARREN:
GHK-k bere lehen transferentzia gunea inauguratu du Elgoibarren
GOIENA:
Xabier Letona arrasatearrak ?Argia?-ko zuzendari kargua utziko du
Kartzelak hustutzeko, denok kalera!
Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio `Kolosala´-ren atarian, 2011 urteko azken ostiral honetan, Preso eta Iheslarien eskubideak aldarrikatzeko elkarteratze berezia antolatu da. Azken aste hauetan, Egin Dezagun Bidea, kanpainaren itzalean, herriko zenbait jende bildu gara preso eta iheslarien eskubideak errespetatu daitezen eskatzeko. Oraingo honetan, gure aldarrikapena auzoetan entzun dadin eta jendearen parte hartzea bultzatzeko asmoz, ostiraleko ekitaldi horren esparrua zabaldu nahi izan dugu. Honetarako, arratsaldeko 20:00etan, herriko lau puntu ezberdinetatik, hainbat pertsonez osatutako errenkadak aterako dira Plaza Berrin elkartzeko asmoz: -Zikuņaga auzotik. -Portutik. -Florida auzotik. -Antziola auzotik.
Une berean, herriko kaskoaren zenbait kaleetan mozorrotutako pertsonek Plaza Berrira hurbiltzeko gonbitea luzatuko diote jendeari. Ondoren, Plaza Berrin bildutakoak, Gudari enparantzara joango gara herri antzerkiko ekitaldi batean parte hartzera. Kartzelaratuta eta ihes eginda dauden herriko seme-alabak gure herriko kaleetan berriz ikusteko, denon indarra behar da. Garai berri honetan ezinbestekoa izango dugu kalera ateratzea euskaldunon eskubideak defendatzera, Estatuko botere politiko, juridiko, mediatiko eta Espainiako `iritzi publikoa´ ere, horien kontra baitaude.
Etor zaitezte gurekin!
Joserra Altzelai Sagasta, Egin Dezagun Bidea bilgunearen izenean