NOAUA! ASTEKARIA:
Santixabeletako Haurren Eguna antolatzen dabiltza gurasoak
NOAUA! ASTEKARIA:
Lehen lan ildoak zehaztu ditu Hezkuntza Mahaiak
NOAUA! ASTEKARIA:
Australiara doaz Garazi Iturralde eta Xabier Olano, munduko garaipen berriaren bila
Astigarragako Ergobi aldera hartu pasieran, eta hor ikusten ditugu zubibidearen azpian, itxura batera, ugaritzen ari diren txabolak, eta haietan bizi diren gizakiak. Gizakiak ote?, gizakitzat ote ditugu?
Zenbat kostatu ote da euren txabolen uralitazko sabaietatik gorago estalki duten zubibidea, autoak bertatik ziztu bizian igarotzeko egindako errepidea, eta hari eusteko altxatu dituzten zutabe galantak? Kostatu den euro pilaren hamarrenarekin, etxe itxurazkoak lituzkete bizileku, eta ez ibai ondoan, arratoiekin partekatzen dituzten etxola hotzak eta hezeak. Pasa berri dugun otsail hormatua pasa egin behar zen gero txabola horietan!
Gazteak ikusten ditugu gehienbat pasadizoan, bizi baldintza kaxkarrak gorabehera, gaztetasunaren irria dutela ezpainetan, edo zaharxeagoak txatarra edo burdin puskaren batekin arrastaka, azal belztu eta arropa belztuekin. Benetan ikusten al ditugu? Zenbat haur egongo dira hor eskolaratu gabe? Harritzekoa al da gizaki horietakoren batek kable puska batzuk eskuratzea ahal duen tokitik, ahal duen tokian, ahal duen prezioan, saltzeko?
Astigarragakoentzat Hernani partean daude, eta Hernanikoentzat Astigarragakoan; inon ez, ibai ondoan, arratoiekin batean, leku hotz eta heze horretan auto-zaratadun estalkia dutela babes?! Zubipeko gizakiak!