Larramendi Kalea 11- 20120 Hernani / Telefonoa: 943 330899 / Faxa: 943 336306 / E-maila: kronika@kronika.net
Logotipo Kronika.net
Ostirala, 2013/05/24
AURREKO EDIZIOAK





Kronika Zaharrak
Argitaratzailea
Dobera Logotipoa
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
Eusko Jaurlaritza Logotipoa
Hernaniko Udalaren Logotipoa
BILATZAILEA



 GAURKO KRONIKA

Gaurko kronika
ARGAZKIAK

Eguneko argazkia



Jasota Bezala
Beste behin eskubideak zozketan!
Zaloa Ruiz Elkartzeneko kidea
2006/05/18 - Osteguna

Lotsagarria iruditzen zait udalean dauden politiko hauen jarrera. Penagarria iruditzen zait ikustea nola gozatzen duten zozketa kontu hauetan. Etxebizitza baten beharra dutenen artean zozketa. Umeak haurtzaindegira eramatea beharrezkoa egiten zaienen arteko zozketa. Bihar zer zozketatuko dute? ogia? ura? bizitzeko beharrezkoa zaigun oxigenoa bera? mingarria egiten zait ikustea nola proposatzen duten milaka etxe eraikitzea, edota sagardo museo erraldoi bat bultzatzea edota igerileku espaziala, udako bi hilabeterako. Sinestezina egiten zait, haurtzaindegiaren inguruan eman diren arazo guztiak emanda, eta eraikin berri bat eginda, 62 eskaerarentzat 34 plaza bakarrik egotea. Halaxe da, bizimodu duina lortzea zorte kontua da!

Zaloa Ruiz Elkartzeneko kidea