2004 urtea

Abuztuak 10

Asteartea

Alea: 1195

Quiroga Laukoteak zabalduko du gaur Chillida-Lekuko ‘Hamabostaldia’

Chillida-Lekun musikaren sortze prozesua azaldu nahi izan dute aurten, lau kontzerturen bitartez .Quiroga Laukotea Manuel Quiroga biolin jole gallegoaren omenezko talde gaztea da: Aitor Hevia, Cibran Sierra (biolina) Lander Etxeberria (biola) eta Elena Escalzak (biolontxeloa) osatzen dute.

Musika Hamabostaldiaren barruan, gaur hasiko da Chillida-Leku museoan izango diren emanaldiak. Quiroga soka Laukoteak zabalduko du lau kontzertuko egitaraua eta lau kontzertu izango dira, asteartero bana. Jose Inazio Ansorena eta Joserra Senperenaren arteko kontzertua, Marife Nogales eta Ana Maria Ochoa kantariak, eta Migel Ituarte piano jolea etorriko dira, besteak beste Hernanira.
Orain artean Zabalagan protagonista nagusia musika kontenporaneoa izan bada ere, laugarren urte honek planteamendu berria du. Alejandro Zabala Musikeneko zuzendaria izan da ziklo berri honen bultzatzailea: “kontzertuei marko teoriko estetiko moduko bat emateko bultzatu nahi dugu Chillida-Lekuko eszenarioa” esan zuen Zabalagan egingo diren emanaldien inguruan. “Zerk bultzatzen du musika sormena? Galdera horri erantzun nahi dio aurtengo programak” Zabalaren esanetan. Horrela, kontzertu bakoitzak sormen horren atzean dauden lau indar erreprensatuko ditu: hitza, inprobisazioa, kontzeptua eta pintura.
Quiroga Laukoteak helduko dio gaurko kontzertuari. Aitor Hevia, Cibran Sierra, Lander Etxeberria eta Elena Escalzak “idea eta estilo musikalari helduko diote eta horretarako Beethoven eta Brahmsen obrak interpretatuko dituzte, 19:00etatik aurrera.

Jazza eta kantu tradizionala
Bigarren kontzertuan Jose Inazio Ansorena txistularia eta Joserra Senperena piano joleak arituko dira, Andoni Egaña bertsolaria, Kirmen Uribe poeta eta Jon Maia dantzariak lagun dituztela. Inprobisazioa izango dute ardatza. Joserra Senperena jazz mundutik dator eta Ansorenak kantugintza tradizionala sakondu du gehiena. Txistulariaren ustetan, datorren kontzertua “esperientzi poetikoa izango da, bi mundu horien arteko konbinaziotik sortutakoa”.
Hitzaren bueltan berriz, Ana Mari Ochoa sopranoa, Marife Nogales mezzosopranoa eta Ainhoa Urkijo piano jolea izango dira protagonista. F. Schubert, R. Schumann, J. Brahms, G. Faure, C. Debussy eta abarren obrak interpretatuko dituzte abuztuaren 24an.
Aurtengo ziklo hau bukatzeko, Migel Ituarte piano jolea musika eta pinturaren arteko harremanetan barrena ibiliko da, Schönberg eta Mussorsgskyren obrak interpretatuta.

Luis Chillida, pozik
Luis Chillida Hernaniko Museoko zuzendariak pozik da laugarren urtez Hamabostaldia Chillida-Lekura etorri izanagatik eta aipatu zuen Eduardo Chillidarentzat musika oso garrantzitsua izan zela beti.

Lau indar sortzaile, Lau kontzertu

Abuztuak 10 Kontzeptua.
Quiroga Laukotea.
Abuztuak 17 Inprobisazioa.
Jose Inazio Ansorena txistularia, Joserra Senperena piano jolea. Kirmen Uribe poeta, Jon Maia dantzaria eta Andoni Egaña bertsolaria.
Abuztuak 24 Hitza.
Ana Maria Ochoa sopranoa, Marife Nogales mezzosopranoa eta Ainhoa Urkijo piano jolea.
Abuztuak 31 Pintura.
Migel Ituarte piano jolea.
Sarrera: 6 euro.


Oarso, Victor Hugo eta Tilosetako kioskoak botako dituzte aste honetan

Atzo bota zuten Tilosetako kioskoa eta beste biak aste honetan botako dituzte.
Udaletxeak dio kioskoak inork ez hartu izana dela hauek botatzeko arrazoia.


Atzo bota zuten Tilosetako frontoi atzeko kioskoa Udaletxeko langileek. Horretaz gain aste honetan bertan Oarso eta Victor Hugo kaleetan dauden kioskoak botatzeko asmoa dagoela adierazi zioten Kronikari Udaletxeko langileek.
Kioskoa botatzeko erabakia aurtengo uztailaren 1ean egindako Tokiko Gobernu Batzarrean hartu zen. Lehiaketa publiko ezberdinak egin ondoren kioskoak hutsik jarraitzea eta bere garaian kiosko ardura hartu zutenek epea baino lehen kioskoa utzi izana dira Udaletxearen hitzetan kioskoak botatzeko arrazoia.


Zeberio IIa eta Altuna Ia ligilako azken
txartelaren bila gaur

Zeberio IIa gaur sartuko da txapelketan n Altuna Iak Aizpuru eta Etxabe utzi ditu kanpoan n Partidua arratsaldeko 17:00etan izango da, Galarretan.

Buruz buruko erremonte txapelketa aurrera dijoa eta geroz eta emozio haundiagoa hartzen ari du. Gaur Patxi Zeberio sartuko da txapelketan, orain dela bi urte finala jokatu zuen erremontista. Aurrean Imanol Altuna izango du eta semifinaletako ligilan nor sartu jokatuko dute Galarretan.
Palmaresari begiratuta, Patxi Zeberio da faborito, orain bi urte finala jokatzeaz gain, iaz ere hiru onenen ligilan sartu zelako. Helduaindarrak, ordea, gaur du lehenengo partidua eta Imanol Altuna amezketarrak dagoeneko bi kontrario utzi ditu txapelketatik kanpora. Eta partidu serio eta onak jokatuta. Estatistikek ezer gutxi balio dute, baina, bi erremontista horiek 1999an jokatu zuten txapelketan elkarren kontra eta Altunak 35-17 irabazi zuen orduan.
Beste partiduak
Beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur Galarretan. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta aurreneko partidua izango da: Zalakain/Gaztelu; jaialdiko bigarren partidua Zeberio IIak eta Altuna Iak jokatuko dutena da; hirugarrena, Altuna II-Badiola/ Bitoria-Aizpuru eta jaialdiko azkenekoa, Juaristi-Iriarte/Bereziartua-Etxabe.

Ongintzako zuzendaritzak
bilera gaura
Ongintza Patronatuko zuzendaritzak ez ohiko bilera deitu du gaur goizeko 11:00etarako. Bileran EULEN enpresari buruzko puntuak hitz egingo dira gehien bat: batetik, enpresak egindako abala itzultzeko eskaera eta gaueko osasun zerbitzuaren abala itzultzeko eskaera. Bestetik, enpresarekin dituzten hainbat kontratutaz hitz egingo dute: gaueko osasun zerbitzua, etxez-etxeko laguntza zerbitzua eta eguneko zentroko zerbitzua. Bilerako azkeneko puntuan 2004ko lan hitzarmenaz hitz egingo dute.

 

 

Donostiako Aste Nagusia
Su artifizialak eta musika
gaur festetan
Egunero bezela gaur haurrentzako ekitaldiak izango dira arratsaldean: 17:30etan haur festa, Sarriegi plazan; ordu berean haur diskoteka eta karaokea Kursaalean eta 18:00etan kometak egiteko tailerra izango da Araba parkean. Bestetik, musika emanaldi ezberdinak entzuteko aukera izango da gaur Donostian: besteak beste, 20:00etan Musika Hamabostaldiko kontzertua izango da Kursaaleko Ganbara Aretoan; 23:30etan Cotiren emanaldia izango da Saguesen, eta ordu berean Dr. Deslaik kontzertua eskainiko du Trinidade plazan; 23:30etan baita ere, Tumbao Calienteren kontzertua izango da Errege Katoliko kalean. Su artifizialak 22:45etan dira.

Jasota Bezala:

Agur Hernaniar guztioi:
Aurten ere, urtero bezala, uztailean zehar Hernaniko Udaleku Irekiak antolatu dira. Zuetako askok Udaleku hauetan parte hartu duten haurrak ikusiko zeniztuzten Hernaniko kaleetatik jolasten, abesten eta bustitzen. Udaleku hauetan parte hartzen duten haur kopurua dela eta, hauek antolatzeko zenbait pertsona eta entitateen laguntza ezinbestekoa izan zaigu.
Beraz, gutun honekin, guzti hauei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.
Mila esker Udaleku hauek egiten lagundu gaituzuen Biteri Kultur Etxeko langileei; HCR Errugbi Elkarteari; Molotoff Irratiari; Hernaniko Panifikadorari; Harriatsu, Agerre eta Otsuenea baserrikoei; Hernani, Urnieta eta Astigarragako kiroldegikoei; Kaxko Elkarteari eta bertako bizilagunei; Urumea, Elizatxo eta Langile ikastetxeei; Mitxel kirol dendari eta guraso guztiei.
Guztiei eskerrik asko.

Amaia Ganzarain, Hernaniko Udaleku Irekietako arduradun eta begirale guztien izenean.




Buelta lehenengo orrira