Etxeko
laguntza: geroz eta pertsona gehiagok eskatzen duen zerbitzua
Batez ere edadeko pertsonei ematen zaien zerbitzua da: ohetik
jeikitzen lagundu, garbitasuna egin, jantzi, erosketak egin, zenbait
gestio eta abar . Gaur egunean Hernanin 89 pertsonek jasotzen dute
laguntza hori.
Etxez
etxeko laguntza zerbitzuak 22 urteko historia du Hernanin eta geroz
eta jende gehiagok eskatzen duen laguntza da. Gaur egunean 89 pertsonek
jasotzen dute zerbitzu hau eta 35 langile ari dira lanean. Etxeko
laguntza da, azken batean, eguneroko etxeko martxa eramateko arazoak
dituenari laguntzeko sistema. Hamarretik bederatzitan edadeko pertsonei
ematen zaie, baina, baita gazteei ere, familiako gorabeherak edo bestelako
ezintasunen bat medio. Zerbitzua jasotzen duen jendeak gogotik estimatzen
du laguntza. Oinarrizko lanak egiteaz gain, askori seguritatea, babesa
eta bizi poza ere ematen die.
Etxeko laguntza orduka ematen da. Gehienek etxeko lanak eta garbitasuna
eskatzen dituzte, eta egunero 2 orduko zerbitzua izaten da hori. Aurten,
denera, 32.000 ordu emango dira, iaz baino 10.000 gehiago. Andoni
Amonarraiz buru duela, Ongintzako zuzendaritzak onartu berria du zerbitzu
zabaltze hori lehenbailehen martxan jartzea. Zerbitzua haundituta,
laguntza zai zeuden behar haundieneko kasuak kubrituta daudela diote
Ongintzan. Hala ere, ikusten dute beste 18 pertsona daudela laguntza
hori eskatuta daudenak.
Familia
inplikatu
Etxez etxeko zerbitzuak oinarrizko lanak egiten ditu, beharrak ikusita:
ohetik jaiki eta ohean sartzen lagundu, pertsonaren eta etxeko garbitasuna,
erosketak, jana jarri, arropa lanak, medikuak agindutako tratamendua
zaindu eta abar. Baina, ez da beti erreza izaten zehaztea zer den
langile horien lana. Batzuetan, ez dagozkien lanak ere egiten dituzte,
baina, etxez etxeko zerbitzuaren helburuetako bat familia inplikatzea
eta zaintzen duten pertsona familiaren laguntza ere izatea bada. Eta
horrekin batera, zerbitzuak laguntzen du pertsona hori ahal den arte
bere ingurunean mantentzen.
Etxeko laguntza goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00ak arte ematen
da, berez. Hala ere, gehienek 09:00etatik eguerdiko 13:00etara hartzen
dute. Asteburuetan ere ematen da behar izan ezkero, baina, normalean
ez da kasurik izaten. Aste Santuan, adibidez pertsona batek jaso du
etxeko laguntza.
Moldatzeko
baliabideak
Etxeko laguntza behar duten pertsonek batzuetan etxe barruan hobeto
moldatzeko gauzak behar izaten dituzte: grua, takataka, komon bereziak,
ohe bereziak eta abar. Baliabide horiek denak zerbitzu horren bidez
debalde lortzeko aukera izaten da, eta bestetan Ongintzak laguntzak
ematen ditu etxean jartzeko.
Baserrietara
Etxeko laguntza baserrietara ere iristen da eta hiru etxetan ematen
da. Ongintzak orain ikerketa berezi bat egingo du baserri munduko
behar sozialak aztertzeko.
Etxeko laguntza eskatzeko Ongintzan hartu behar da ordua. 943-55 78
54.
.
Etxeko
lanak eta konpainia
Gehienek etxeko lanak egitea eskatzen dute eta aldi berean
etxean bizi den edadetuari konpainia ere egiten zaio. Hori
asko eskertzen dute.
Zerbitzuaren
helburua
Pertsona helduei eta orokorrean, etxean laguntza behar duten
pertsonei laguntza osoa ematea da. Laguntza eskatzeko arrazoia
eguneroko bizimoduan moldatu ezina da.
Zerbitzuaren
Maiztasuna
Beharraren arabera erabakitzen da zenbatero eman laguntza:
egunero ordu bat, astean 4-6 ordu. Kasu berezi bat dago eta
pertsona batek egunero 3 orduko laguntza jasotzen du.
Finantziazioa
Diputazioak, Udalak eta norberak. Orduko 42 zentimotik 14,80
euro arte ordaintzen du norberak, diru sarreren arabera. Zerbitzu
osoak 533.518 euroko aurrekontua du eta aurten 32.000 ordu
emango dira.
|
Ardi
mozten, udako beroak hasi aurretik da
Udaberria
izaten da ardiak mozteko garaia, udarako berorako pronto egon daitezen.
Hernani inguruan, leku gehientsuenean bezalaxe, bakantzen ari dira
artaldeak, baina, bada oraindik ofizioari eusten dionik eta Antonio
Apezetxea, Patxi Apezetxea eta Julian Pagola dira horren adibide.
Ardi mozten aritzen diren hiru lagun hauek garai bateko eran aritzen
dira ardi mozten, goraizeekin. Praktika eskatzen duen lana da ardi
moztearena, baina, kolpe asko huts egin gabe aritzen da hirukotea:
goraizeak harraitzean ondo zorroztu, ardiari lau hankak lotu eta mahai
gainean jarrita ilea moztu.
Urnietako Perurenaren artegian aurkitu ditugu eta beren hitzetan hemendik
eta ekain aldera arte Hernani inguruko leku bat baino gehiagotan ariko
dira. Iaz 1.000 ardi inguru moztu zituzten eta aurtetxi
Garai batean estimatua zen artilea, baina, kontu horiek bukatu ziren
artzaiak berak Kronikari esan dionez. Gaur egun gutxi ordaintzen da
“eta askotan eramaten dutenean gustora” esan digu.