Zazpi
probintzietako dantzariak Hernanin, bederatzigarren Dantzari Festan
Apirilaren 19tik 25era da eta azkenekoa izango da egun nagusia.
Hernanitik Ttarla dantza taldeak, dantzari txikiek, San joan konpartsak
eta Musika Eskolako musikariek hatuko dute parte.
Apirilaren
19tik 25era izango da Dantzari Festa Hernanin eta aurten ere ekitaldi
asko izango dira, astelehenetik igandera. Egun haundia igandekoa izango
da eta bertan Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Araba, Behe Nafarroa, Lapurdi
eta Xuberoako dantzariak ibiliko dira kalez kale dantza erakustaldia
egiten. Zortzi dantza taldek hartuko dute parte igandean eta horien
artean izango da Ttarla Hernaniko dantza taldea ere.
Egunero
ekitaldiak
Urteroko moduan Euskal jantzien erakusketa egongo da Biteri kultur
etxean, astelehen, astearte eta asteazkenean 17:00etatik 20:00etara
eta ostegun eta ostiralean 17:00etatik 19:00etara. Hiru hitzaldi ere
izango dira Biterin: Baserritarren Jantziak, Uda eta Baserritarren
Janzkerak. Dantzara animatzen diren guztientzat dantza ikastaroa izango
da ostiralean Plaza Berrian, Patxi Perezen eskutik, eta larunbat goizean
kalejira eta Erromeria dago Tilosetan, Hernaniko Musika Eskolako musikariek
girotuta. Larunbat ilunabarrean, berriz, Donostiako Eskola dantza
taldeak dantza emanaldia emango du Biteri kultur etxean. Igandean
egun osoko festa dago.
EGITARAUA
-Apirilaren 19tik 25era
Apirilak 19-20-21-22-23
17:00-20:00 edo 17:00-19:00 Euskal-jantzien erakusketa. Biterin.
Apirilak 20
15:30-16:30 Hitzaldia: Baserritarren jantziak. Hizlaria: Axen
Egaña. Biterin.
19:30 Hitzaldia. Uda, jaiak eta jantziak. Hizlaria: Javier de
Juanes. Biterin.
Apirilak 22
19:00 Hitzaldia: Baserritarren Janzkerak. Hizlaria: Ramon Garcia.
Biterin.
Apirilak 23
19:00 Euskal dantza ikastaroa Patxi Perezekin. Plaza Berrian.
Apirilak 24
12:00 Kalejira Kaxkoan eta erromeria Plaza Berrian.
16:30 Dantzari txikien emanaldia Biteri plazan.
20:00 Dantzaldia Eskola dantza taldearen eskutik. Biterin.
Apirilak 25
10:30 Kalejira
11:00 Dantza talde guztiek ikurriña dantza plazan eta kalejira
eta dantza emanaldia Hernanin barrena.
13:30 Preso eta errefuxiatuen omenezko ekitaldia.
14:30 Bazkaria Tilosetan.
17:30 Erromeria Baionako Harrabost Txarangak girotua. |
Txakur
kakak eta txakurrek eragindako txikizioak
direla eta, ordenantza bete egin behar dela dio Udalak
“Txakur gorotzen presentzia nabarmena” dela ohartarazi
du. Sagastialdeberrin txakur batek 6.000 euro inguruko kalteak egin
dituela ere jakinarazi du.
Andoni
Amonarraiz, Zerbitzu Publikoetako zinegotziak Kronikara bidalitako
prentsa ohar batean, hernaniarrei jakin arazi die txakur kaka asko
ageri dela Sagastialdeberrin dagoen atletismo pista inguruan eta baita
herriko beste kaleetan ere. Horrekin batera, dio txakur batek “seguru
aski jabeak bultzatuta” kalteak eragin dituela Sagastialdeberriko
zonaldeko zuhaitzetan. Prentsa oharrak dio 13 direla kaltetu dituen
zuhaitzak: 2 errotik aterata eta beste 11 urte honetan zehar hilko
direnak. Sortutako kalteen balorazioa ere egin dute eta 5.961,97 euroko
kalteak direla adierazi du Udalak.
Parkeak
pertsonentzat
Amonarraizek gogorarazi nahi izan du zonalde berdeak pertsonek, eta
bereziki haurrek, erabili eta gozatzeko guneak direla. “Eta
ez da bidezkoa helburu honekin sortutako guneak txakurren gorotzez
beteta egotea, honek ez baitie haurrei libre jolasten uzten”
dio zinegotziak.
Bestalde, jakinarazten die herritarrei, beharrezkoa dela animaliak
edukitzea arautzen duen ordenantza betetzea.
Animaliak
edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantzak beste
hainbat punturen artean dio:
1)
Debekatua dago balkoietan, garajeetan, pabiloietan, sotoetan,
zabaltzeetan, lorategietan edota bestelako edozein lokaletan
animaliak sartu eta gordetzea, baldin eta animaliek auzokide
eta oinezkoei beren usain, zikinkeria, ulu edo zaunkekin traba
egiten badie.
2)
Hiriko bide, leku publiko eta guztien erabilerarako diren eraikin
kolektiboetan, txakurrak kontrolpean eta korrea batekin lotuta
eduki behar dira. Korreak egokia izan behar du animalien ezaugarrietarako.
3)
Debekatua dago txakur gorotzak bide eta plaza publikoetan, haur
parkeetan, eta oro har jendea biltzen den lekuan uztea. Txakurraren
jabeak edo txakurra daramanak txakurraren gorotza jaso egin
behar du. Txakur batek bide publikoa zikintzen badu, herritarrek
eskubidea dute txakur-jabeari edo eramaileari zikindutakoa garbi
dezan eskatzeko.
4)
Aipatutako artikuluak betetzen ez badira zigor erregimena ezarriko
da. Bertan hutsegite arintzat hartzen da txakurren gorotzak
leku publikoetan uztea. Honek 60,10 euro eta 300,50 euro bitarteko
multa izango du.
|
|
Literatura
tailerra gaur hasi eta asteazkenero
Andragoto Ateneoan Gota Kokorota literatura tailerra jarriko dute
martxan asteazkenetik aurrera. Tailerra asteazkenero izango da 20:00etan.
Karabel
eta Landare arteko bidea itxita egongo da hiru hilabetetan
Udaltzaingoak adierazi du gaurtik aurrera bidea itxita egongo dela
Karabel eta Landare-Gureola bitartean. Landarera joateko, Zubiondo
zubi berria erabili beharko dela, Ibaiondo poligonotik barrena.
Jubilatu
Etxea
Asturiasera joateko
zozketa gaur, eta
zuzendaritzako urteroko babarrun jana ostiralean
Goiz Eguzki Jubilatu Etxeak Santander eta Asturiasera joateko 10 eguneko
bidaia antolatu du, maiatzaren 25etik ekainaren 4ra. Bertara joateko
zozketa gaur egingo dute, Goiz Eguzkin, arratsaldeko 17:00etan. Bestetik,
ostiralean, hilaren 16an, zuzendaritzako urteroko bazkaria antolatu
dute. Urtero bezala babarrun jana egingo dute. Eguerdiko 14:00etan,
Goiz Eguzkin.
‘Siamesas
pero no revueltas’ umore emanaldia
ostiralean Atxur tabernan
Saioa Elgezabal eta Bea Aberasturik antzeztuta Siamesas pero no revueltas
umore emanaldia izango da ostiralean Atxur Tabernan. Emanaldia Oliver
Productionsek aurkezten du eta beraiek diotenez irauten duen 45 minutuetan
parre algara ederrak egiteko aukera izango du inguratzen denak. Iluntzeko
22:30etan hasita, Atxur tabernan.
Sahara
Saharako haurrak udaran etxean hartzeko aukera
7-12 urte bitarteko haur Sahararrak udaran bi hilabetez
etxean hartu nahi dituztenek izena emateko epea apirilaren 30ean bukatzen
da. Hernaniko Udalak antolatutako programa da hau eta adierazi du
haurrak direla etorkizunerako eta bakerako itxaropena eta horregatik
ezinbestekoa dela zonalde gatazkatsuetatik eta hauek sortzen duten
saminetik ateratzea. Haur hauek, beraien familia eta lagunak bezalaxe,
errefuxiatuen kanpamenduan jaio eta bizi dira eta era guztietako beharrak
dituzte, janaria, osasuna eta hezkuntzari dagozkionak bereziki. Interesatuek
943-337017 telefonora deitu behar dute edota e-mail bat bidali: irantzu-j@hernani.net
helbide elektronikora.
Musa
- Peña Otaño
Partidak bihar
Peña Otañoko mus txapelketan partidak izango
dira bihar eta bertara joateko zita dute: Igor-Gorka/Eugenio-Garmendia,
Aitor-Luis Mari/Vicente-Manolo, Balantxa-Balantxa/Enrike-Linter, Rekalde-Bilbao/Pello-XX
eta Alejos-Dabid/Juan Ig-Luis. Hurrengo partidak datorren asteartean,
hilaren 20ean izango dira.
Astigarraga
Artikutzara irteera
Ostiraletik igandera Artikutzara irteera antolatu du Astigarragako
Xaguxar elkarteak. Kultur etxean eman behar da izena eta 20 euro ordaindu
behar dira.
|