Mandazubitik Bazkardorako autobideko obrak
2005ean hastekoak ditu Diputazioak eta 2 urte iraungo dute
Proiektua esposizio publikoan dago Diputazioan, ikusi edo erreklamazioak
aurkezteko n 2008an hastekoa dute, N1ean, Bazkardo-Sorabilla arteko
obra, zentzu bakoitzean 3 karril jartzeko.
Urumeako
autobideko hegoaldeko tramoan egin beharreko obrak esposizio publikoan
daude Diputazioan, maiatzaren 8ra arte. Hiru zati ditu: Mandazubi
eta Urnieta artekoa: zentzu bakoitzean bi karril, 2,7 kilometro eta
26 miloiko aurrekontua; Urnieta-Andoain: zentzu bakoitzean bi karril,
3,1 kilometro eta 29 miloiko aurrekontua; eta N1-A15 (Bazkardo-Sorabilla);
zentzu bakoitzean hiru karril, 4,5 kilometro eta 54 miloi euroko aurrekontua.
Datorren
urtean hasi
Mandazubi eta Urnieta arteko obrak eta Urnieta eta Andoain artekoak
2005ean hastekoak ditu Diputazioak, Bide Azpiegituretako Departamentutik
Kronikari esan diotenez. Bi obrak 24 bat hilabete iraungo dute eta
2007an bukatzea da asmoa. N-1a eta A-15a arteko obrak, berriz, 2008an
hasiko dira eta 2010erako bukatu nahi dituzte.
Arazoak
konpondu
Diputazioaren arabera, Urumeako autobideko hegoaldeko tramoak zenbait
arazori konponbidea jarriko dio: Urnietako semaforoek sortzen duten
denbora galtzea, Andoaingo Ama Candida etorbideko trafikoa eta N1eko
zirkulazioa adibidez.
Astigarraga
aldera
Astigarragatik barrena Hernani eta Martutene elkartartuko dituen bideko
obrak martxan daude, bestalde. 4 kilometro dira eta 61 miloiko aurrekontua
du. Asmoa da 2006rako bukatzea. Donostia eta Martune arteko tramoan,
berriz, orain ari dira proiektua egiten.
Urumeako autobidea zatika ari dira egiten eta Diputazioaren asmoa
da 2010erako bukatzea. Autobideak Andoain eta Donostia elkartuko ditu,
Urnieta, Hernani, Astigarraga eta Martutenen barrena.
Urumeako
autobidea tramoka
- Donostia-Martutene. Proiektua redaktatzen ari dira. Aurtengo
urte bukaerarako hasi nahi dituzte obrak.
- Martutene-Astigarraga-Hernani. Egiten ari dira eta 2006rako
bukatu nahi dituzte lanak.
- Hernaniko bariatea, 1 fasea. Mandazubi-Martindegi. Egina.
- Hernaniko bariantea, 2 fasea. Mandazubi-Martindegi bideari zentzu
bakoitzean 2 karril jartzea. 2008an hasi nahi dute.
- Urnietako bariantea. Proiektua egina. 2005ean hasi nahi dute.
- Andoaingo bariantea. Proiektua egina. 2005ean hasi nahi dute.
- N1-A 15. Bazkardo-Sorabila. 2008an hasi nahi dute. |
Hernani
eta Astigarraga batera aterako dira larunbatean Gipuzkoako herri kirol
txapelketan
Andoainen izango dira probak arratsaldeko 17:00etan n Gipuzkoatik
16 taldek hartuko dute parte eta 3 sailkatuko dira Euskal Herriko
Txapelketarako.
Bihar
jokatuko da Herri arteko Gipuzkoako Herri Kirol Txapelketa, Andoaingo
plazan, arratsaldeko 17:00etan, Ikastolen Elkarteko XIBA taldeak antolatuta.
Herri bakoitzetik 12 lagunek hartuko dute parte: 6 neska eta 6 mutilek,
eta 3 onenak sailkatuko dira Euskal Herriko txapelketara. Hernani-Astigarra
taldean aterako dira: Susi Elosegi, Nere Lujanbio, Nagore Soroa, Izaskun
Intxausti, Edurne Elizondo, Estitxu Eizagirre, Igor Garmendia, Asier
Txini, Jexux Mari Goñi, Ibon Zapiain, Pello Senperena eta Gorka
Ezeiza.
Hamaika
proba
Proba saila egin behar dute parte hartuko duten 16 herritako kideek:
harri jasotzea (neskek 34 kiloko bola eta mutilek 64 kilokoa), 2 minutu;
ingudea (neskek 8 kilokoa eta mutilek 12koa), minutu batean; fardo
altxatzea (neskek 25 kilo eta mutilek 35), minutu batean; fandango
eta arin arina, epaileek puntuatuta; erreleboka: zaku eramatea (mutilek
50 kilo, neskek 35), Txingak (neskek 20 kilo eta mutilek 30); batak
bestea eramatea; lokotxak, toka, trontza eta sokatira.
Gipuzkoatik 16 herrik hartuko dute parte bihar: Idiazabal, Segura,
Ordizia, Tolosa, Zizurkil, Andoain, Hernani-Astigarraga, Igeldo, Usurbil,
Azpeiti, Aia, Arrasate, Soraluze eta Donostiko Antigua, Egia eta Gross.
.
Futbola
Sarrera debalde Zubipen Anaitasunaren kontrako partidurako
Gorengo taldeak jokatuko du bihar Zubipen 16:30etan, Anaitasunaren
kontra eta CDHk sarrerak debalde jarriko ditu taldeari behar den bultzada
emateko. Hernanik 5 partidu daramatza galdu gabe eta mailaz ez jaistekotan
bide horretan segi beharra dauka. CDHko zuzendaritzak dei egin die
herritarrei Zubipera azaltzeko, taldea animatzera.