|
2004 urtea |
Apirilak 5 |
Astelehena |
Alea: 1069 |
| Errugbia
- Ohorezko B mailara igotzeko fasea Ohorezko B mailan jokatuko du Hernanik datorren urtean. Atzo, 21-0 irabazi zuten igoera faseko bigarren partidua Galiziako Xestur taldearen kontra, eta Galizian ere hernaniarrek irabazi zutenez (11-27), hernaniarrak izango dira datorren urtean Ohorezko B mailan jokatuko dutenak. Aurreneko
zatia parekatua Jendea
gustora Atzo jokatu zutenak: Illarramendi, Seco, Sarasola, A. Mitxelena, Insausti, Lamaison, Iker Apezetxea, Otaño, Garmendia, Iñaki Apezetxea, San Miguel, Agirresarobe, I. Mitxelena, Larrañaga, Pintado. Kanbioak: Olano, Azurmendi, Arruabarrena, Pernas, Casado, Aginagalde eta Paredes. Jardunaldi
Extremeñoak Asteburu honetan ospatu dira, urtero bezala, Jardunaldi Extremeñoak. Extremadurako produktuak, dantzak, kultura, geografia... erakusgai izan dute antolatzaileek, eta jende asko inguratu da Latsunbera larunbat eta igandean, goiz edo arra-tsalde pasa egitera. Jenderik gehiena atzo inguratu zen Latsunbera, eguraldiak lagunduta, eta lan haundia egin behar izan zuten serbitzen eta informazioa ematen ari ziren antolatzaileek. Extremadurako dantzak urteroko ikuskizuna izaten dira eta atzo ere jende askoren harreta piztu zuten.
Pelota - Berria Txapelketako Finalak Atzo jokatu ziren Hernanin, Berria txapelketako finalak. Amezketako Zazpiturri eta Bidegoian-Albizturko Aurrera Saiaz taldeak ziren finalistak eta amezketarrek irabazi zituzten jokatutako hiru partiduak. Aurten jokatu da lehendabiziko aldiz Berria txapelketa, Euskal Herriko pelota eskola onenak tartean zirela. Antolatzaileak gustora ziren atzo, finalak bukatu ostean.
|
Aste
Santuetan Kiroldegian
ordutegi berezia |