|
2004 urtea |
Ekainak 26 |
Larunbata |
Alea: 1150 |
| Bai bizkarreko hotzak kendu ere! Azeria
aurten ere indartsu atera da zulotik. Atzo izan zen San Joanetako
aurreneko Azeri-Dantza eta sokan zijoaztenek bi ordu pasa behar izan
zituzten urteroko buelta egin eta gehienak gustora uzten. Aste barrua
izanagatik kalea jendez gainezka zegoen eta sokakoek ez zuten lan
gutxi izan bidea zabaltzen ere. Bihar
Azeri-Dantza mistoa Preso eta errefuxiatuei omenaldia Preso
eta errefuxiatuek ehundaka hernaniarren omenaldi beroa jaso zuten
San Joan egunean. Ekitaldiaren aurretik manifestazioa egin zen herrian
barrena eta preso hernaniarren testigantzak izan ziren ekitaldiko
elementu nagusia, preso eta errefuxiatuen eskubideen aldeko aldarrikapenarekin
batera, noski. Gorka Loranen eskutitza, Gari Arruarteren hitzak zinta
batean eta Pakito Lujanbioren bertsoak entzun ziren alabak kantatuta. Meza Elorrabin, 1978an hil zirenen oroimenez Atzo 26 urte bete ziren 1978ko ekainaren 25ean Elorrabin zorigaitz hura gertatu zela, eta urtero bezala meza izan zen hildako sei pertsonen oroimenez. Egun hartan, San Joanetako estropadak ikusten ari zirela zubia erori eta sei lagunek bizia galdu zuten.
|
Pelota
Herri Arteko Finala Kronikako
finala Bertsolaritza
Kontzertuak DJak
gaur Gunean GAURKO EGITARAUA Ekainak 26
|