Zikuñagako
Ama: 25 urte bizikleta gainean
Laurogeigarren
hamarkada aurretik sortu zen Hernanin eta 150 zikloturista izateraino
iritsi izan da hasierako urteetan. Gaur egun 60-70 bat lagunek osatzen
du zikloturista taldea, eta igandetan 30 bat lagun ateratzen dira
bizikletan ibiltzera. 25garren urteurrena ospatzeko bazkaria egingo
dute Urnietako Oianume jatetxean, uztailaren 10ean, larunbata.
1979an sortu zen Zikuñagako Ama zikloturista taldea eta geroztik
etenik gabe egin izan ditu bizikleta irteerak. Hasiera batean txirrindulari
izandako eta zikloturista ibiltzen zen zaletu koadrila batek sortu
zuen Zikuñagako Ama taldea eta derrepentean hartu zuen indarra.
Hasiera haietan 150 kide izatera ere iritsi ziren, baina, denborarekin
behera egin zuen honek eta izan ditu urte tristeagoak ere, 20 lagun
inguru elkartzen zirenak. Azken aldian susperraldia izan du zikloturista
taldeak eta gaur egun 60-70 bat lagunek osatzen dute Zikuñagako
Ama, eta iganderoko bueltan 30 bat lagun elkartzen dira.
Mendaten
zita
Jose Mari Gonzalez, Pedro Navarro, Inazio Loinaz eta Jesus Rodriguez
dira gutxi gehiago bildu eta antolakuntzaz arduratzen direnak eta
Mendate dendan biltzen dira. Kronikari esandakoaren arabera egitura
propioa sortzeko bidean dira.
Zikuñagako Amako Kideek Kronikari jakin arazi diotenez taldea
guztiz irekia dago animatzen diren guztientzat.
Proba
desberdinak
Taldea maiatza aldean hasten dira iganderoko irteerak egiten eta azaro
ingurura arte segitzen dute. Mailaren arabera pare bat talde behintzat
osatzen dira, buelta luze edo motzagoak eta erritmo desberdinak medio,
eta gehiena ibiltzen den taldeak bestelako probak ere egiten ditu:
Ruta del Vino, Quebrantahuesos eta abar. Normalean, gainera, gainerako
herrietako zikloturista taldeekin batean egiten dituzte irteerak.
Zikuñagako Amako kideek Kronikari esan diotenez, beren taldean
gehiena ibiltzen direnak 14.000 kilometro egitera iristen dira, eta
indartsuenak 33 km/orduko mediatan ere ibiltzen dira.
Urteurreneko ospakizunak
Aurten 25 urte bete dituela ospatzeko, bazkaria dago uztailaren 10ean,
Urnietako Oianume jatetxean. Izen emateko 943 556966 edo 943 331447
telefonotara
deitu.
Hamalau
orduan erre eta ordu betean jan
Larunbatean
190 kiloko txekorra erre zuen burduntzian Berriak Elkarteak.
Aurtengo
Haragiaren Eguna ere arrakastatsua izan da eta ordu beterako hezur
hutsa zen 190 kiloko txokorra. Aurten ere 1000 pintxo inguru atera
dira eta baita razioak ere eta hozteko denborarik eman gabe jan
du jendeak, goizeko 07:00ak ezkero burduntzian erretakoa.
Berriak merkatari eta komertziante elkarteak antolatzen du festa
eta gustora daude aurten, jende asko inguratu baita eta txekorra
oso osorik jan baitute. Iaz asko zen, baina, jende gehiago izan
omen da aurten.
Txakolin
egun arrakastatsua Santa Barbara elkartea
Txakolin
egun arrakastatsua izan da aurten ere Santa Barbara elkartean. Joan
den larunbat eguerdian egin zuten eta bost txakolin klase eta nahikoa
pintxo izan zen aukeran. Elkarteak urtero antolatzen du Txakolin eguna
eta harrera oso ona izan du orain arteko edizioetan.
Txantxangorri
elkarteak
Ehiza Txakur eta karabina Tiro txapelketa antolatu ditu
Txantxangorri
elkarteak 32garren Ehiza Txakur lehiaketa antolatu du ekainaren 19rako,
Xoxokan. Herri eta probintzia mailako txapelketa da. Proba ekainaren
19an da, larunbata, goizeko 09:00etatik aurrera. Izen ematea egunean
bertan egin behar da, goizeko 08:30etan. Antolatzailea Txantxangorri
da eta Hernaniko Udalaren laguntza du. Txantxangorrik San Juanetarako
antolatu du txapelketa hau.
Gure
Etxolak 25garren urteurrena ospatu zuen
Joan den
ostiralean ospatu zuen Gure Etxola emakume elkarteak sortu zeneko
25garren urteurrena. Meza izan zuten Sandiusterrin eta bazkaria ondorenean,
jatetxe batean. Gure Etxolan 54 bazkide dira gaur egunean eta ikastaro
eta ekitaldi mordoa antolatu izan dute: yoga, brikolajea, elektrizitatea,
dantzak, eskulanak, hainbat eskursio, erakusketa, bazkariak eta abar.
Oraindik ere martxan daude aktibidade horietako batzuk. Argazkian
meza aurreko argazkia, Sandiusterri aurrean.