2004 urtea

Maiatzak 10

Astelehena

Alea: 1103

Hernani Institutuan Industria zikloak ikasten dituzten % 100 kolokatzen da lanean
Zikloak bukatzean, ikasleek enpresetan praktikak egiten dituzte eta asko enpresa horietan geratzen dira lanean n Erdi eta goi mailako zilkloetan matrikulatzeko epea ekainaren 1etik 9ra bitartean izango da.

HERNANI Institutuan hemendik gutxira hasiko da goi eta erdi mailako zikloetan izena emateko epea. Matrikulazioa ekainaren 1etik 9ra egin behar da eta batez ere industria arloko zikloak dira aukeran daudenak. Zerbitzu arloko goi mailako ziklo bat ere badago, Gizarte eta Kultur Animazio zikloa.
Patxi Apezetxea da Hernani Institutuko zuzendaria eta berak esandakoaren arabera, industria arloko zikloetan matrikulatzen den ikasleen % 100ak lortzen du lana eta Institutua bera da lan kolokazio honetaz arduratzen dena. Izan ere, ziklo guztien amaieran ikasleek enpresetan praktikak egiten dituzte eta asko enpresa horietan geratzen dira lanean. Horrela ez bada Institutuak berak beste lanpostu batean kolokatzen du ikaslea, izan ere Hernani Institutuak 130 enpresa eta erakunderekin du harremana. Hala ere, Gizarte eta Kultur Animazio goi mailako zikloan lana aurkitzea besteetan baina zailagoa dela dio Apezetxeak.

Herrian gehiago gelditu
Kurtso honetan 220 ikasle matrikulatu dira guztira. Horietatik 105 ikasle batxilergoetan eman du izena: Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak eta Natur eta Osasun Zientziak batxilergoetan. Gainerako 115 ikasleak goi eta erdi mailako zikloetan egin dute matrikula. Orain arte ikasle asko Hernanitik kanpoko zentroetan matrikulatzen zen. Horren inguruan Patxi Apezetxeak dio: “iruditzen zait herritik kanpora ikastera doazen ikasleen flujo hori gutxitu egin dela eta orain ikasleak gehiago geratzen direla herrian ikasten”. Hala ere, Hernani Institutuko zuzendariak dio, orain ikasle gutxiago dagoela, jaiotza gutxiago izan delako. Baina, hemendik urte batzuetara berriro ere gazte eta ikasleen kopuruak gora egingo duela dio Patxi Apezetxeak jaiotzen gora dijoan neurrian

Patxi Apezetxea
Institutuko zuzendaria

“Orain ziklo bezala ezagutzen diren kurtso horiek EPOn izan dira sortu zenetik, baina orain aukera haundiagoa dago”
“Herritik kanpora ikastera doazen ikasleen flujo hori gutxitu egin dela eta orain ikasleak gehiago geratzen direla herrian ikasten”

Enpresekin harremana
Hernani Institutuak 130 enpresa eta erakunderekin du harremana.

1948tik lanbide heziketan
Hernani Institutua garai batean EPO eta Santa Barbarako Agustin Iturriaga zirenak osatzen dute. Patxi Apezetxeak dio gaur egun goi maila eta erdi mailako ziklo izenarekin ezagutzen diren ziklo horiek EPOn sortu zenetik izan direla. Hala ere, dio zuzendariak, “gaur egun gai ezberdinei buruzko ziklo gehiago dago eta aukera haundiagoa dago”.

Kalitate zertifikatuak
Hernani Institutuak Aenorrek ematen duen ISO zertifikatua du eta gaur egun FQM zertifikatua lortzeko bidean da. Bi zertifikatuak gestio edo kudeaketa kalitatearekin zer ikusia duten zertifikatuak dira.

ERDI MAILAKO Heziketa-Zikloak (2 urte irauten dute):
Mekanizazioa: piezen mekanizazio prozesuak determinatu, mekanizazio makinak eta sistemak prestatu eta programatu, fresadora, tornua, enpresa edo tailer bat gestionatu...
Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak: Boltaje apal eta ertaineko energia elektrikoa banatzeko ekipamenduak eta instalazioak egin eta mantendu, edifizioetako instalazio bereziak mantendu, ekipamendu elektroniko automatizatuak eraiki eta mantendu, enpresa edo tailer bat gestionatu...
GOI MAILAKO Heziketa-Zikloak (2 urte irauten dute):
Proiektu Mekanikoen Garapena: fabrikazio mekanikoko produktuak garatu eta hauek automatizatu; produktu hauen kalitatea fabrikazio makanikoko prozesurako matrizeen, moldeen eta lanabesen proiektuak garatu; produktuaren kalitatea kudeatu...
Instalazio Elektroteknikoak: energia elektrikoa banatzeko ekipamenduak eta instalazioa garatu eta mantendu tentsio apal, ertain eta transformazioko zentroetan; eraikinetako instalazio bereziak garatu eta mantendu, etxeetako kontrol automatikoko ekipamenduak garatu eta mantendu...
Gizarte eta Kultur Animazioa: gizartean esku hartzeko proiektuak, animazio kulturaletako proiektuak, aisialdirako animazio programak. ...Hauek antolatu, dinamizatu eta ebaluatu.


Asun Ayerdik jana eta prezio justuari buruz hitz egingo du bihar Gure Etxolan
Hitzaldia arratsaldeko 17:00etan da eta nahi duen guztiarentzat zabalik dago

Gure Etxola zentro kulturalak hitzaldi bat antolatu du biharko alimentazioa eta prezio justuari buruz. Hizlaria Asun Ayerdi izango da. Ekitaldia 17:00etan da eta nahi duen guztia joan liteke.



Futbola
Jaione Tejedor Gipuzkoako bigarren gimnasian

Jaione Tejedor gimnasta hernaniarrak bigarren gelditu da Gipuzkoako Txapelketan, jubenil mailan. Txapelketa Bergaran jokatu zen eta gimnasiako hiru modalitateetan oso postu onak egin zituen Tejedorrek: mazoetan aurrena, pelotan bigarren eta zintan laugarren. Guztiak kontuan hartuta, generalean bigarren gelditu zen.
Taldeka berriz, hernaniarra aurrena gelditu zen Eibarko ipuruarekin.
Bestalde, orain dela gutxi, Jaione Tejedorrek Euskal Ligako proba jokatu zuen Gernikan, zinta modalitatean. Han ere, buruz buru bigarren gelditu zen. Taldeka berriz, hirugarren. Hernaniarrak Euskadiko txapelketa izango du orain hurrengo proba.


Euskal Herrian Euskaraz
200 keja osasun zerbitzua euskeraz ez jasotzeagatik

Euskal Herrian Euskarazek osasun zerbitzua euskeraz izatea eskatzeko eskaera eguna egin zuen larunbatean. Deialdiari erantzunez, Plaza Berrian 200 lagunek adierazi zuten beren keja osasuna zerbitzua euskeraz jasotzen ez dutela argudiatuta. Protesta ekintza horren barruan, larunbat eguerdian kontzentrazioa egin zen Plaza Berrian bertan.
EHEk hizkuntz eskubideei buruzko ekimen gehiago iragarri ditu maiatzaren 17tik 30 bitartera.

Txantxangorri
Cabarcenora datorren larunbatean

Hernani B eta Askartza Bk atzeratutako partidua jokatuko dute gaur, 13:00etan, kiroldegiko igerilekuan.

Herriko pala txapelketa
Iñigo-Angelek 30 Valero-Galarzak 24

Pala txapelketako bi bikoterik onentsuenak jokatu zuten elkarren kontra, eta Iñigo-Angelek (iazko txapeldunak) 30-24 irabazi zioten Valero eta Galarzari. Bukaeran sei tantoko aldea izanagatik, azkeneraino oso berdinduta joan ziren.
Gainerako emaitzak: Lujanbio-Imazek 29/Asier Juan Marik 30; Eñaut-Xabierrek 30/ Jon-Nikok 22; Mañel-Ekaitzek 24/Pako-Manuk 30; Iñaki-Ibaik 19/Lujanbio-Imazek 30; Iñigo-Angelek 30/Andoni-Josebak 15.


'Kultur Etxea’ emakume zentroak eskurtsiorako izena emateko epea zabaldu du
Hernaniko Kultur Etxea emakumearen zentro sozio kulturalak adierazi du aurtengo eskurtsiorako izena ematea zabalik dagoela. Apuntatzeko: Elkano kaleko 17garren zenbakian, astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:00etara. Epea maiatzaren 20 arte dago zabalik.

San Joanak
Jai Batzordeko bilera asteartean
San Joanetako Jai Batzordeak programa osotzen joateko bilera egingo du hilaren 11ean, Biterin, 18:00etan.

Bertsolaritza
Hernanik ezin Orioren kontra

Hernani eta Orioko bertsolariek GR-4 Bertso Rutako saioa jokatu zen larunbatean, Gunea zerbezerian. Hernanik finalean sartu edo ez jokatzen zuen, baina, oriotarrek gaina hartu zioten eta azkeneko saioan erabakiko da dena. Hernaniko taldean Unai Agirre, Aitor Usandizaga eta Iker Alustizak kantatu zuten. Oriotik, Xabier Sukia, Ibai Esoain eta Imanol Lizarazuk.

Buelta lehenengo orrira