Kaxko
auzo elkarteak zentro osora zabaldu eta dinamizatzaile berriak nahi
ditu
Asteazkenean, hilaren 12an, bilera egingo du, Biterin 20:00etan.
Gaiak: txotx garaiko balorazioa, Tilos eta Gudarien plaza berritzea,
soinuen arazoa, Karmen jaiak eta abar aztertuko dituzte.
Alde
Zaharreko Kaxko auzo elkarteak bilera mamitsua du datorren asteazkenean
(maiatzak 12) Biterin. Batetik, gaur egunean auzoak dituen gora-behera
nagusiak tratatuko dituzte. Bestetik, berriz, Kaxko auzo elkartea
zentro osoaren auzo elkartea izatea da helburua. Berez, sorreran halaxe
izan zen eta deialdiak ere zentro osoan egiten ziren, baina, piskanaka
bi kaletako jendea gelditu da.
Orain auzo elkarteari bultzada berri bat eman nahi diote. Horretarako
Kaxkok dinamizatzaile berrien parte hartzea eskatu du: Alde Zaharrera
bizitzera etorri diren gazteak, merkatariak, zentroan bizi ez arren
aktibitate ekonomikoa hor duen jendea eta abar. Horiei denei deialdi
berezia egin die Kaxkok datorren asteazkeneko bilerara joateko.
Autobusak
eta kristalezko basoak taberna kanpoan
Txotx garaiari buruzko balorazioa da Kaxko elkarteak asteazkeneko
bileran hitz egingo duen puntuetako bat. Elkarteko kideek aurreratu
dutenez, aurten jende dezente kejatu da, eta udaltzainetan denuntziak
jarri ere egin dituzte. Arrazoi nagusiak, bi: autobusetako zalaparta
eta kristalezko basoak taberna kanpoan.
Aurten, txotx garaiko autobusek Zinkoenean utzi eta hartzen zuten
jendea eta hor inguruan bizi direnen kejak sortu ditu horrek. “Zalaparta
eta zaratak ez dira behin bakarrik izaten: aurrena sagardotegitik
herrira datozenean izaten da, eta ez dira denak batera etortzen. Gero
joaterakoan berriz. Eta joan ere autobus bakoitza ordu batean joaten
da” diote auzo elkartekoek. Autobusetakoa beste era batera moldatu
behar dela nabarmendu dute.
Kristalezko basoek ere keja dezente sortu dute oso arriskutsuak gelditzen
direlako, eta tabernariek horri soluzio bat eman behar diotela uste
du auzo elkarteak.
Gudarien
eta Tilosetako plazak elkarren osagarri
Asteazkeneko bilerako beste puntu garrantzitsu bat Alde Zaharra berritzeko
laugarren fasea da. Auzotarrek eskatuta, Udalak onartu du Tilosetako
plaza ez ezik Gudarien plaza ere berritu eta lurra aldatzea. Auzo
elkarteak uste du bi plazek elkarren osagarri izan behar dutela, eta
jendea bildu eta aktibitateak egiteko balio behar dutela. Zentzu horretan,
Udalari eskatuko diote auzotarrekin kontatzeko proiektua egiten ari
direnean.
Gai horrekin batera, Kaxko auzo elkarteak Tilosetako frontoia tapatzea
eskatu dio Udalari. Joan den urtean pelotako jendeak egin zuen eskari
hori, bere proiektu eta guzti. Auzo elkarteak proposamen bera aurkeztu
du, pelotako jendearekin hitz eginda.
Papelerako
soinuak
Kaxkoan, batez ere Atzietan bizi direnek duten beste kezka bat Papelerako
soinuena da. Zentzu horretan, soinu maparen eta neurrien jarraipena
egiteko asmoa dute.
Bestalde, Karmenak ere badatoz eta auzo elkarteak jaiak prestatzen
hasiko da.
Omenaldia
Kepa Miner 'Txalaka'ri
“Euskal
Herriaren alde egin duzuna gogoan izango dugula hitz emanez agurtzen
zaitugu”
Maider Mendizabal,
Maite Ruiz, Amaia Martinez, Goiatz Manzisidor, Itxaso Urkizu, Nagore
Arozena, Susana Muneta eta Ainhoa Montesek jokatuko dute.
Kepa
Miner Txalaka zena hitz horiekin agurtu zuen Joxean Pagola Beltzak,
atzo eguerdian Tilosetan egindako omenaldian. Kepa Minerrek 15 urte
egin zituen kartzelan. 1999an utzi zuten libre gaixotasunagatik, gaitza
diagnostikatu eta handik bost urtera. Ekitaldian hitz egin zuenetako
bat Joxean Pagola izan zen, bolada batean Kepa Minerrekin batera kartzelan
elkarrekin egondako hernaniarra. Beltzak Kepa Minerrek Euskal Herriaren
aldeko askatasunaren alde egindako borroka nabarmendu zuen, eta baita
komisarian eta kartzela barruan sufritu behar izan zituenak ere: “Neurri
haundi batean espetxeak hil hau” esan zion Pagolak Txalakari
zuzendutako eskutitz batean.
“Kepa Miner kartzela politikak hil du” esan zuen ekitaldiko
aurkezleak eta gaur egunean beste zenbait presok sufritzen duten egoera
ere salatu zuen. Ekitaldian, dantzariek agurra dantzatu zioten Minerri
eta lore sorta eta oroigarria eman zizkioten senideei. Jende asko
bildu zen. Ondoren, manifestazioa egin zen eta arratsaldean Kepa Minerren
errautsak zabaldu zituzten.
Jaione Tejedor Gipuzkoako bigarren gimnasian
Jaione
Tejedor gimnasta hernaniarrak bigarren gelditu da Gipuzkoako Txapelketan,
jubenil mailan. Txapelketa Bergaran jokatu zen eta gimnasiako hiru
modalitateetan oso postu onak egin zituen Tejedorrek: mazoetan aurrena,
pelotan bigarren eta zintan laugarren. Guztiak kontuan hartuta, generalean
bigarren gelditu zen.
Taldeka berriz, hernaniarra aurrena gelditu zen Eibarko ipuruarekin.
Bestalde, orain dela gutxi, Jaione Tejedorrek Euskal Ligako proba
jokatu zuen Gernikan, zinta modalitatean. Han ere, buruz buru bigarren
gelditu zen. Taldeka berriz, hirugarren. Hernaniarrak Euskadiko txapelketa
izango du orain hurrengo proba.