|
2004 urtea |
Martxoak 11 |
Osteguna |
Alea: 1044 |
Hiru
lapurreta egin zituzten atzo Hernanin, bi tabernetan eta harategi batean” Atzo
arratsean hiru lapurreta izan ziren Etxeberri, Lizeaga eta Orkolagan,
bi taberna eta harategi batean. Denetan, kaja erregistradorak eta makina
tragaperrak miatu dituzte, eta ez dute beste ezer ikutu. Oraingoz ez
da argitu zenbat diru eraman ote duten. Atletismoa Joseba Lizeaga eta Eider Aldabe hernaniarrak Euskadiko txapeldun eta hirugarren gelditu dira, Ortuellan jokatu berri diren probetan. Joseba Lizeaga karrera osoan buruan joan zen eta azkenean alde egin eta bakarrik sartu zen helmugan. Eider Aldabek, berriz, sprint luze bati esker lortu zuen brontzezko domina. Taldeka, Langilek 4garren bukatu zuen. Eider eta Josebarekin batean, Mikel, Txomin eta Manex ere izan ziren Euskadiko txapelketan eta karrera polita egin zuten. Aurreneko biek Espainiako txapelketa jokatuko dute hilaren 21ean. Bildu
Hernanik eskatuko du Manu Azkarate presoaren inguruko mozioak gaurko
plenoan eztabaidatzea Bildu
Hernani plataformak Manu Azkarate preso tolosarraren egoera salatzen
duten mozioak gaurko plenoan eztabaidatzea eskatuko du. Lehengo asteleheneko
Bozeramaileen Batzordean eztabaidatu ziren bi mozio, bata Bildu Hernanik
aurkeztua eta bestea Gobernu Taldearena, eta Gobernu taldearena onartu
zen. Bildu Hernaniri positiboa iruditzen zaio onartutako mozioaren edukia,
baina, formekin ez dago ados bi arrazoirengatik: Babestutako
etxeak egin eta hirigune historikoak berritzea, biak garrantzitsuak
direla esan zuen Javier Madrazok Javier Madrazo Etxebizitza eta Gai Sozialetako kontseilaria Hernanin izan zen atzo Alde Zaharra nola gelditu den ikusten, Joxan Rekondo Alkatea eta Txema Mercado eta Beatriz Fernandino zinegotziekin. Joxan Rekondok Udalak eta Jaurlaritzak etxebizitza gaian elkarlanean azken aldian egin dituzten proiektuak nabarmendu zituen: Alde zaharreko 2-3 faseak (Kardaberaz kalea eta Iturriaga kalea) eta Sagastiako babes ofizialeko 350 etxe egiteko proiektua, besteak beste. Madrazok berak nabarmendu zuen babes ofizialeko etxeak eta etxe sozialak eraikitzeko ahalegin berezia egiten ari direla. Bide horretan adierazi zuen, Sagastialdeko etxeak egiteko asmoa dagoela eta Antziolan 48 etxe eta Etxeberriko estazio ondoan beste 24 Alokabidek erosi eta alkilatzeko asmoa duela. Hirigune historiakoak berritzearen garrantzia ere nabarmendu zuen Madrazok, “degradazioagatik hiri-inguru horiek herritarren elkargune izateko funtzio historikoa galdu lezaketelako”.
|
2004ko
Aurrekontuak
Udaltzaingoa Zaharren
egoitza Etxerat
elkartea Galdutakoak Tur
Lach musika talde irlandarra gaur Hernanin
Takolo,
Pirritx eta Porrotx igandean
Oilumen izango dira
|