Adin
desberdinetan Euskera erabiltzea bultzatzeko proiektuak indartuko ditu
Doberak 2004an
Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako proiektuak aurkeztu
zituzten. Aurtengo beste helburuak dira elkartearen lana zabaltzea,
herrian euskerazko kultur eskaintza haunditzea eta zerbitzuak indartzea.
Dobera
Euskara Elkarteak atzo egin zuen urteko batzarra eta 2003ko balorazioa
egin eta 2004ko egitasmoen berri eman zuten. Aurtengo egitasmoari dagokionez,
adin eta sektore desberdinetako beharrei aurre egiteko proiektuak jarri
ditu martxan Doberak eta euskera erabilera bultzatzen duten proiektu
horiek indartzea da aurtengo helburua.
Haur,
gazte eta helduentzat
Eskola umeentzako klasetik kanpoko orduak dinamizatzen dituzte hiru
begiralek, umeek euskeraz egin dezaten, iaz Elizatxo eta Urumean eta
aurten Elizatxo, Urumea eta Inmaculadan. Gaur egun 400 umek hartzen
dute parte egitasmo honetan. Gazteentzako, berriz, komiki tailerra dago
martxan eta astero ematen dituzte klaseak. Helduentzat, Gure Artean
Euskaraz egitasmoa daramakite aurrera Doberak, AEKk eta Langile ikastolak,
euskeraz hitz egin nahi duen jendeari inguru bat sortu eta erraztasunak
emateko.
Kultur
eskaintza
Dobera Euskara elkarteak ekitaldiak antolatzen ditu urtero herritarrentzako
eta aurtengo emanaldiei lehengo astean eman zien hasiera, Euskal zinemagileen
film laburren emanaldiarekin. Emanaldiak arrakasta haundia izan zuen
eta bete egin zen Biteriko areto nagusia. Euskal antzerki amateur zikloa
ere Hernanin egiteko asmoa du Doberak eta Kultur Errotako pare bat emanaldi
ere izango dira Hernanin, 2004an. Bestalde, 2garren Dobera saria antolatuko
du aurten Doberak eta martxo bukaeran kaleratuko dira oinarriak.
Zerbitzuak indartu
Doberak euskeraren inguruko zenbait zerbitzu eskaintzen ditu eta horiek
indartu nahi ditu aurten. Informazioa nahi duen jende askok jotzen du
Doberara eta zerbitzu hauek gero eta indar eta garrantzia haundiagoa
ari dute hartzen.
1) Testuak itzultzeko zerbitzua mantenduko du iazko eskaera ikusita.
Doberak testuak itzultzaileetara bideratzen ditu. Iaz eskaera bat baino
gehiago izan zen eta ingurugiroari buruzko unidade didaktiko oso bat
ere euskeratu zuten.
2) Inguruan dauden euskerazko ikastaroen berri ere ematen du eta ematen
jarraituko du Doberak, gehien bat informazio eske pasatzen den jendeari.
3) Doberara iristen diren lan eskaintzak bideratu ohi ditu Doberak,
gehienak Kronika bidez. Beste euskera elkarteek eta taldeek bidalitako
eskaintzak bideratzen dira eta iaz jende interesatu askok deitu zuen
Kronikan argitaratu zenean.
4) Euskeraren inguruko zerbitzu eta eskaintzen informazioa emango da
(abizenak euskeratzeko, zuzenketa lanak egiteko, euskerazko produktuak
euskeratzeko eta abar).
Hernaniko
Kronika
Hernaniko Kronika Dobera Euskera Elkarteak argitaratzen du eta sendotzen
jarraitzea izango da aurrerako helburua ere. Aurtengo lehen erronkari
heldu dio Doberak: Kronika astean 7 egunetan argitaratzeari eta etorkizunean
baditu beste helburu batzuk: bi orriko Kronikak argitaratzea, koloreak
sartzea, diseinua berritzea, interneteko bertsioa indartzea eta abar.
Egitasmo zabala aurkeztu zuen atzo Doberak Hernanin euskeraren normalizazioan
eragiten duten proiektuak indartu eta berriak sortzeko.
Dobera
sariaren 2-garren edizioa
Doberak, berriro, beka bat aterako du Hernanirekin zerikusia duen
euskerazko lan bati emateko. Aurreko edizioak ikerlanak behar zuten
sariketara aurkezten zirenak, baina, baldintza hori aldatu egin
da eta orain edozein lan izan liteke saritua. Orain bi urte izan
zen Dobera sariaren lehen edizioa eta Urko Apaolazari eman zitzaion
beka errepublika garaitik trantsiziorako Hernaniko historiaren parte
bat aztertzeko. Emaitza Aldaba Joka liburua izan da. |
Ezker
Abertzaleak mobilizazioak deitu ditu biharko eta etzirako
Ezker
Abertaleak mobilizazioak deitu ditu biharko, hauteskunde egunerako,
eta astelehenerako. Bihar, eguerdiko 12:00etan manifestazioa aterako
da plazatik Apartheid ez, Euskal Herria aitortu eta errespetatu
lemarekin. Astelehenean, aldiz, kontzentrazioa egingo dute bi astetik
behin antolatu dituzten mobilizazioen barruan, eta lema izango da: espainiar
inposaketari ez, frantziar mespretsuari ez, Euskal Herria aitortu eta
errespetatu, 20:00etan plazan.
Boto kontatzea bihar
Bihar iluntzean, 20:30ak aldera, Garinen botu kontaketa egingo dute.
Hauteskundeetarako botuak nahi dituztenentzat eskura izango dituzte
Garin tabernan edota web orri honetan: www.orain.info.
Iturritxo
auzo elkarteak Latsunbe-Antziola biala, tiro kanpoa eta elkartearen
egoera hizpide asanblada orokorrean
Bizilagunei dei egiten diete auzo elkartean inplikatzeko eta parte
hartzeko.
LATSUNBE
Berri eta Marieluts auzoetako Iturritxo auzo elkarteak urteko batzarra
izan du eta bertan auzoarekin zer ikusia duten hainbat puntu hitz egin
zituzten bizilagunen artean:
1) Santa Barbarako tiro kanpoarekin dituzten arazoaz aritu ziren batetik.
Kirol Patronatua, Txantxangorri elkartea, federazioa eta auzo elkartea
akordio batera iritsi ziren tiro kanpoa hilabetean bitan erabiliko zela
esaten zuena eta auzo elkarteak dionez urtarriletik aurrera igandero
somatzen dira tiroak. Patronatuarekin harremanetan jartzea erabaki dute
egoera soluzionatzeko.
2) Latsunbe eta Antziola auzoak lotuko dituen bial berriaren berri eman
zuten bizilagunen artean eta Ertzaintzaren aurrean doazean aparkamentuak
nola geratuko diren ere aipatu zuten.
3) Latsunbeko farmaziaren parean jarriko duten semaforoa ere aipatu
zuten, Latsunbetik kotxeak ateratzen lagunduko duena, auzo elkarteko
kideen hitzetan.
4) Auzo elkartearen egoera ere izan zuten hizpide eta aipatu zuten elkarteak
bazkide gutxi dituela. Horregatik, bizilagunak animatu nahi dituzte
auzo elkartean inplikatzera eta aktibitateak organizatzera animatzera,
beti jende bera aritzen baita lanean.