2004 urtea

Martxoak 15

Astelehena

Alea: 1048

Pertsona bat hil zen atzo, manifestazioan zijoala Ertzaintzak kargatu eta bihotzekoak jota
Kontxi Sanchiz da hidakoa, 58 urteko emakume hernaniarra n Ertzaintzak manifestazio burua identifikatu eta jarraitzen utzi zuen. Segidan, norbait atxilotzeko manifestazio barrura sartu eta kargatu egin zuen.


KOntxi Sanchiz 58 urteko hernaniarra bihotzekoak jota hil zen atzo Ertzaintzak manifestazio paketsu baten kontra kargatuta. Ezker Abertzaleak deitua, manifestazioa egiten ari zen bezperan Iruñan Angel Berroeta hil izana salatzeko Polizia hiltzailea, Espainiari Ez lemarekin eta Atsegindegin Ertzaintzak manifestazioa gelditu eta pankarta zeramakitenak identifikatu arazi egin zituen. Ondoren, eta berriz manifestazioa abiatu orduko, Ertzaintza jende artera sartu zen norbait atxilotzera eta kargatu egin zuen.
Estuasun horretan, eta Permachek familia aipatuz azaldu duenaren arabera, Kontxi Sanchiz portal batera sartu zen babestera. Ondoezak eman eta Nagore Gonzalez alaba ertzainengana joan zen laguntza eske eta Ertzainak “neri bost axola” erantzun. Anbulantzia iritsi eta Kontxi Sanchiz ospitalera eraman zuten, baina, medikuek ezin izan zuten ezer egin bizitza salbatzeko.

“Jazarpen izugarria”
Kontxi Sanchiz familiarekin batean egindako agerraldian Joseba Permachek gogor salatu zuen gertakaria. Bere esanetan, Angel Berroeta eta Kontxi Sanchizen heriotzak Madrileko atentatuak ezkeroztik PPk eta zenbait komunikabidek ezker abertzalearen kontra egindako kriminalizazioaren ondorio dira. Zentzu horretan, Permachek esan zuen EAJ, EA, EB, Zutik, Aralar eta Nafarroa Bai koalizioak ere ardura politikoa dutela, Gobernuaren estrategia jarraitu eta berak deitutako mobilizazioetan parte hartu dutelako. Permachek euskal gizarteak bizi duen salbuespen egoera eta bereziki ezker abertzalearen kontrako “jazarpen izugarria” salatu zituen.
Atzo arratsaldean 2.000 lagun inguru bildu ziren heriotza salatzeko manifestazioan. Gaur, 20:00etan herrialde mailako manifestazioa egingo da Hernanin eta astearterako ere deialdiak iragarri ditu Ezker Abertzaleak.

Ertzaintzak ikerketa zabalik
Ertzaintzak adierazi du gertatutakoa argitzeko ikerketa hasi duela. “Kontzentrazio ilegal bat bozketa gune batera hurbiltzen ari zela izan ziren gertakariak. Ertzaintzak bi aldiz egin zuen tiro airera abisu gisa eta horrek protesta urrundu egin zuen; ez zen inongo kontaktu fisikorik izan” dio Ertzaintzaren komunikatuak.


Hauteskundeak
Bergarako Ekimena nagusi 2.500 botorekin, eta Partidu Sozialistak 2.131 atera ditu

EAJk 1.971 boto lortu ditu, EAk 994, PPk 911, EBk 763 eta Aralar-Zutikek 733. Parte hartze haundia izan da n Zapatero izango da Espainiako Presidente.

Hernanin Bergarako Ekimenak lortu du babesik zabalena Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. 2.500 lagun inguruk eman dute Legez baliorik gabeko botoa. Datu horiek ezin konpara litezke 2000ko emaitzekin, orduan Euskal Herritarrokek abstenitziorako deia egin baitzuen.
Bigarren indarra PSE-EE izan da. Zapateroren alderdiak 2.131 boto atera ditu, 2000garren urtean baino 400 gehiago. Madrilen 163 Diputatu lortu ditu. EAJ izan da hirugarren indarra 1.971 botorekin. Jeltzaleek aurrekoan baino 600 boto gehiago lortu dituzte eta portzentualki ere EAJ da gehiena igo dena. 7 Diputatu izango ditu.
EAk 994 boto atera ditu. Boto kopuruan gora, baina, portzentaian behera egin du. EAk ordezkaritza bat izango du. PPk behera egin du eta 911 boto atera ditu. 148 Diputatu. EBk gora egin du Hernanin eta 763 bot atera ditu. 5 Diputatu Madrilen. Aralar-Zutik koalizioak 733 boto lortu ditu. Madrilen ez du ordezkaritzarik. Koalizioak ez du ordezkaritzarik lortu Madrilgo Kongresuan.
Atzo 10.373 hernaniarrek botatu zuten, % 67, 11ak. 2000garren urtean baino ia 4.400 gehiagok.


 

Waterpoloa
Gipuzkoako Kopa Santa Barbaran

Gipuzkoako Tiro Olinpikoko Federazioak Txantxangorriri hala eskatuta, Plater tiratze txapelketako Kopa Hernanin jokatuko da ekainaren 13an. Txapelketa Foso Unibersal modalitatean da eta 50 plateretara jokatuko da, Santa Barbarako tiro lekuan.

Xakea
Hernani Ak irabazi, eta igoera postuetan da

Hernani a-k 3,5-0,5 irabazi zuen larunbatean Debaren kontra, txapelketako azken hirugarren jardunaldian. Hernaniarrak igoera postueta dira orain, hirugarren, eta aukera haundia dute saltoa emateko laugarrenak baino partida errezagoak geldizen zaizkiolako. Fernando Esnaolak, Mikel Apezetxeak eta Gerardo Plazak irabazi egin zuten bere partida eta Gregorio Estebezek tablak egin zuen. Hernani Bk berriz 1,5-2,5 galdu zuen Bergararen kontra. Magi Ijurjok irabazi eta Txema Orellanak berdindu egin zuen. Koldo Bilbao eta Josu Arrietak galdu.

Jai Batzordea
Inauteriak baloratzeko bilera gaur

Gaur arratsaldean bilera egingo da Biterin Inauterietako jaien balorazioa egiteko. Bilera 19:00etan da.

Boboibola
Hernanik 3-0 irabazi igoera fasean

Boleiboleko mutilen taldeak 3-0 irabazi zuen larunbatean Universidad la Rioja ekipoaren kontra. Hernaniarrek igoerako faseko partidua zuten eta joko erakustaldi polita egin zuen partidu osoan, eta partzialek ere erakusten dute hori: 25-16, 25-20 eta 25-14 izan ziren.

Futbola
Hernanik irabaziz hasi du Emakumeen Kopa

Emakumeen kopa asteburuan hasi du Hernanik eta 1-3 irabazi diote Usurbili. Hernaniarrek liga nahiko ondo bukatu dute eta Koparako joko maila onean eta indar haundiz daude

Gorengoek 1-2 galdu Touringen kontra
Gorengo taldeak atzo jokatu zuen Touring taldearen kontra eta Zubipen eta etxekoek 1-2 galdu zuten. Partidu garrantzitsua zen atzokoa mailari eusteko borrokan eta Touring Hernanitik 6 puntura jarri da atzo irabazita.

Errugbia
Hernanik 48-7 irabazi zuen, jende berriarekin

Hernanik jende berriari lekua eman eta probak egiteko erabili zuen Riojaren kontrako partidua. Benbenen mutilak ondo moldatu ziren eta 48-7 irabazi zuten ligako azken partidua. Orain denak igoera faserako prestatzen hasiko dira buru-belarri.

Erakusketa
Maider Kalongeren egur lanak Goiz Argin

Gaurtik aurrera Maider Kalonge hernaniarraren artelan erakusketa egongo da Goiz Argi tabernan jarrita datozen bi asteetan. Kalonge Errapia taldekoa da eta egur lanak jarri ditu erakusketan.

Buelta lehenengo orrira