Hondakinentzako
plan alternatiboa aurkeztu du Arnasak: birtziklatzea du oinarri eta
“erabat bideragarria” dela dio
Bilketa selektiboan sakontzea eta jendea horretara hezitzea dira
neurrietako bi n Plana San Markosen eta Diputazioan aurkeztuko dute.
Arnasa plataformak Urnietan esperientzi piloto bat jartzeko asmoa du.
Inzinerazioaren
kontrako Arnasa plataformak hiri hondakinak gestionatzeko plan alternatibo
bat aurkeztu du. Plan horren oinarri nagusia da gaur eguneko teknologiekin
zaborraren % 90 birziklatu litekeela, horretarako bitarteko egokiak
jarri ezkero. Bitartekoekin batera, Arnasak klabea jotzen du jendea
hiri hondakinen gaian hezi eta kontzientziatu beharra ere. Jazinto Albizu
Arnasako lehendakariaren hitzetan, planteamendua erabat bideragarria
da. Bere ustetan, inzineradorak iraganeko kontua dira.
Plataformak atzo emandako prentsaurrean adierazi zuen beren plan alternatiboa
San Markos Mankomunitateari eta Diputazioari aurkeztuko diotela. Albizuk
esan zuen orain hasi dela hiri hondakinei buruzko benetako debatea,
eta erakunde publikoei sentsibilitatea eskatu die debate horretan. Albizuk
azpimarratu du plana erabat irekia dela.
Sortzen dugun zaborraren % 90 birziklatzea helburu duen plana ez omen
da inongo utopia eta martxan dauden esperientzietatik hartu dute ideia.
Arnasako kideen esanetan, Kataluniako Bajo Llobregat eskualdean egin
da tankera horretako esperientzia. Han ere inzineradora jarri zuten,
baina, jendea mobilizatu egin zen eta birziklatze sistema antolatu zuten
“erraustegiari janik ez emateko eta gaur egunean erraustegia ixtekotan
dira” diote Arnasako kideek.
Plan
Integrala eta Agenda 21
Inzineradoraren kontrako plataformak nabarmendu duen beste puntuetako
bat da beren plana ez dagoela Diputazioak onartutako Plan Integraletik
eta Agenda 21etik kanpora. Alderantziz. Plataformaren hitzetan, Diputazioaren
eta Mankomunitatearen plan integralak inzinerazioa azken soluzio gisa
dauka. Erretzearen aurretik daude birziklatzea, konpostajea eta abar.
“Guk egin duguna da bitarteko pauso horiek emateko plan alternatibo
bat osatu” dio Arnasak. “Gainera, -diote- berez Erakundeek
egin behar zuten lana egin dugu guk eta batzuek lotsatu egin beharko
lukete horregatik”.
Esperientzi
pilotua
Arnasa plataformak bere proposamena konponbide ona dela erakusteko esperientzi
pilotua jarriko du martxan Urnietan. Bi helburu nagusi dituzte, eta
biak ere Diputazioaren Hiri Hondakinak kudeatzeko Plan Integralak dituenak:
1) hondakinen % 40 birziklatzea eta 2) orain urtetik urtera % 3 zabor
gehiago sortzen badugu, kopuru hori urtean % 1 baino gehiago ez izatea.
Plan Integralak 2016rako ditu helburu horiek eta Arnasak Urnietan bi
urteetan lortu nahi ditu. Horretarako neurri zehatzak planteatu dituzte
Urnietarako moldatuak. Planak 202.501 euroko aurrekontua du. Esperientzi
pilotoa Urnietan hasi arren, jendea han ikusten dutelako sentsibilizatuena,
planteatzen ari dira beste herrietara zabaltzeko aukera ere.
Inzineradoraren
zabortegia
Arnasaren iritziz, gaia aipatzen denean datu garrantzitsu bat gordetzen
da: erretzen denaren % 30 ez dela desegiten. Beraz, uste du inzineradorak
ez direla zabortegien alternatiba, desegiten ez den hondakin horrek
zabortegia behar duelako eta “gainera hondakin horiek toxikoak
eta arriskutsuak dira”. Arnasaren alternatibaren arabera % 10
lijoake zabortegira.
%
90 birziklatu liteke
“Diputazioko teknikoen informazioa iturri gisa hartuta,
Arnasak dio gaur egungo teknologiekin hiri hondakinen % 90 birziklatu
litekeela”. |
Inzineratzen
denaren % 70 desegiten da
Inzineradorak ez du dena erretzen.Botatako hondakinen % 30 gelditzen
da eta gainera hondakin toxiko eta arriskutsuak dira |
Benetako
debatea orain
Arnasa plataformaren ustez orain hasi da hiri hondakinen gestioaren
buruzko debatea. Erakundeei eskatu die debate horrekiko sensibleak
izateko |
Maider
Kalongeren egur lanak Goiz Argin
Astelehena
ezkero Maider Kalongeren artelan erakusketa egongo da Goiz Argi
tabernan jarrita
eta datozen bi asteetan izango da ikusteko aukera. Pertxeroak, ordulariak,
ikurrak eta abar daude. Kalonge Errapia taldekoa da eta egur lanak jarri
ditu erakusketan. Bere lanak gustoko dituenak erosi ere egin litzake.
Kalongek Arte Ederrak ikasi zituen, baina, tailan Biteriko ikastaroetan
ikasi du. Bere ustez ez da esku kontua tailan ondo egitea, pazientzia
kontua gehiago dela dio. Berak denbora asko hartzen omen du lanak egiteko
eta emaitza Goiz Argi tabernan du ikusi nahi duenak.
Jasota
Bezala (Gutunak)
Mila
esker bihotz bihotzez Euskal Herriari
Agur eta ohore Kontxi!
Martxoaren 14a inoiz ahaztuko ez dugun eta era berean lehenbailehen
ahaztu nahi dugun egun beltza da guretzat. Azken lau egun hauek gogorrak
izan dira guretzat; gure ARTISTA hil dute, gure ama, emazte, arreba,
koinata, izeba, ... erail dute eta beste behin ere gezurretan aritu
dira, gure sufrimenduarekin jolasean. Eskerrak, guk beti maite izan
ditugun Euskal Herriko herritarrek ezin hobeto zaindu gaituztela eta
betiko moduan pertsona duinak direla erakutsi digutela.
Azken egun hauetan entzun den gauza berdina errepikatu nahi dugu; Kontxi
emakume langilea, bere senideekiko entregatua, umila, maitagarria, loreen
maitalea, eskulanetan abila, sukaldean artista eta biziz betetako emakumea
zen. Ondo zekien zein zen bere nortasuna eta nor zen hemen egia esaten
zuena. Horregatik eskatzen dugu errespetua! Inork ez baitigu ukatuko
Kontxi Ertzainen karga baten ondorioz hil zela. Gu bertan geunden eta
badakigu egia, eta Ertzainek ere badakite egia. Eskatzen diegun gauza
bakarra BAKEAN UZTEA DA! Pertsonak badira joka dezatela pertsonak bezala
eta zaila egiten bazaie ere aurpegia eman dezatela!
Lau egun hauek minez betetakoak izan dira, baina, era berean Euskal
Herriak bere errespetua eta laguntza eman digu eta hori laguntza haundikoa
izan da guretzat. Kontxik hainbeste maite zituen Hernaniko kaleak jendez
bete dira, ikurrinak ere ugariak izan dira eta Kontxiri hainbeste gustatzen
zitzaizkion loreak ere jaso ditugu. Herriak gure emazte, ama, arreba,
koinata, izeba, ... maitatua zela erakutsi digu. Jendearen inplikazioa
izugarria izan da eta horrexegatik idazten dugu eskutitz hau, era honetan
gure eskerrik beroena jaso dezazuen gurekin egon zareten guztiek!
Bestetik, gure maitasun eta adiskidetasun beroena adierazi nahi dizuegu
Angel Berruetaren senitarteko guztiei.
Besterik gabe eskerrik beroena eta besarkada beroa gurekin egun hauetan
egon den Euskal Herri osoari eta GORA KONTXI! GORA ANGEL! eta GORA EUSKAL
HERRI LIBRE ETA SOZIALISTA!
KONTXI, ANGEL GOGOAN ZAITUZTEGU!
José
Ramón, Ainhoa, Olatz, Nagore, Angel, Karlin eta Loli, Naiara
eta Edu eta Nerea.
(Bere senideak)