Zine
Kluba, Sagardo Kofradiren festa eta Antzerki Zikloa martxoko kultur
ekintzen barruan
Haurrentzako antzerkia, seilu erakusketa, kontzertuak eta ipuin
kontatzea ere izango dira n Martxoaren 17 artean argazki erakusketa
dago Biterin, Ekuadorko amazonian petroleroek egindako txikizioa azaltzen
duena.
Martxoko
kultur egitaraua atera du Hernaniko Udaleko kultura batzordeak eta Zine
Kluba, Tolarea Sagardo Kofradiaren festa eta Antzerki Zikloa dira ekitaldi
nagusiak. Horiez gain badaude Txistulari Bandaren kontzertua, Medicus
Mundiren argazki erakusketa eta seilu erakusketa Biterin eta Lur Kortaren
ipui kontakizuna.
Erakusketa
Martxoaren 17 arte Yana Curi Paradisu zauritua argazki erakusketa dago
Biterin, arratsaldeko 18:00etatik, 20:00etara. Ekuadorko Amazonasen
petroleo enpresek 1972 ezkero egindako txikizioa azaltzen dute argazkiek,
bai naturan eta bai bertako jendean. Ur pozoinduak, minbizia eta sarraskiak
eragindako gaitzak nabarmen ikusten dira argazkietan, eta egoeraren
aurrean herriak emandako erantzuna ere agertzen du Medicus Mundik antolatutako
erakusketak. Martxoaren 17tik apirilaren 3ra berriz seilu erakusketa
izango da Biterin, Gipuzkoako elkarte filatelikoak antolatuta.
Martxoko
egitaraua
Martxoak 4-11-18, osteguna: Zine kluba. pelikulak: Las invasiones
barbaras, La deliciosa Marta eta Ser y tener. Iluntzeko 22:00etan,
Biterin.
Martxoak 6, larunbata: Haurrentzako antzerkia. Jim altxor uhartean,
goizeko 11:00etan, Biterin.
Martxoak 7, igandea: Txistulari Bandaren kontzertua. Eguerdiko
13:00etan, Milagrosa.
Martxoak 17-Apirilak 3: Seilu erakusketa. Biterin, astelehenetik
ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.
Martxoak 21: Tolarea Sagardo Kofradiaren festa.
Martxoak 23-26: Antzerki Zikloa. 23an, Globalización;
24an, Euskara sencilloaren manifestoa; 25ean, Victor Bechv;
eta 26an, Ixa. Biterin, arratsaldeko 20:00etan.
Martxoak 29: Lur Korta ipui kontatzen. Biterin, 17:30etan 3-4
urte artekoentzat; eta 18:00etan 5-7 urte artekoentzat.
|
Teresa
Flores: “Ipuin kontalariak entzuleak bezain ondo pasa behar du”
Liburutegiak antolatuta ipuinak kontatzeko ikastaroa izan zen pasa
den astean
Ostegunean
hasi eta larunbata bitartean ipuinak kontatzen ikasteko kurtsoa izan
zen eta Granadatik etorritako Teresa Flores izan zen irakaslea. Teresa
Flores MCEPeko, (Movimiento Cooperativo de Escuela Popular) ordezkaria
izan da bai Espainia eta bai nazioartean. Kurtsoak alde teorikoa eta
praktikoa izan zuen, batetik ikasleek ipuinak entzun zituzten eta bestetik
ipuinak kontatzeko teknikak ikasi zituzten. Teresa Floresek munduan
zehar ipuinak kontatzeko baliabide eta teknika ezberdinak erabili ditu
eta horiek lantzen aritu dira klasean: hondarrarekin ipuinak kontatu,
jostailuzko telebista batekin ipuinak kontatu, soka eta paperarekin
ipuinak kontatu, besteak beste.
Bigarren urtea da Teresa Floresek kurtso hau ematen duela eta arrakastatsua
izaten da, aurten 32 pertsona apuntatu baitira eta batzuk lehengo urtean
aritutakoak dira.
Aralar-Zutik
koalizioak larunbatean kartelak jartzen ari zirela izandako liskarra
salatu du
Koalizioak dio 3 gazte oihuka eta kartelak kentzen inguratu zitzaizkiela
eta gauzak oso gaizki bukatzeko arriskua izan zutela.Aralar-Zutiken
ustez ez dira jarrera esponteneoak.
Hernaniko Aralar-Zutikek salatu du joan den larunbatean 3 gazterekin
liskarra izan zutela, kalean hauteskunde kanpainako kartelak jartzen
ari zirela. Koalizioak bidalitako prentsa oharrak dio 3 mutil gazte
ohiuka, kartelak kentzen eta bero bero azaldu zirela eta “kristorena
armatu zutela” eta gauzak oso gaizki bukatzeko arriskuan jarri
zirela. Aralar-Zutikek esaten du horrelako jarrerak salatu beharra daudela
ez direlako “ekintza espontaneo eta marginalak soilik”.
“Ez
dago onartzerik”
“Nork, zergatik eta zertarako bultzatu eta berotzen ditu horrelako
jarrerak -edo larriagoak” galdetzen du koalizioak eta ez herritarren
eta ez justiziaren mesederako ez direla esaten du. “Aniztasuna
ukatzea eta Euskal Herriko jabeak sentitzea” leporatzen die Aralar-Zutikek
eta nahi den guztia esan eta egitea. “Eskubide batzuk exigitu
eta beste asko zanpatzea. Hori ez dago onartzerik. Eskuindarrek ala
ezkertiarrek egin” dio prentsa oharrean, eta horrela ez dela denon
“askatasunaren hazirik ereiten”. Aralar-Zutikek kanpainako
leloarekin aurrera jarraituko duela dio Euskal Herria Ezkerretik.
|
Gobernu
Batzarrak dio Udal informatika eskaintza
ez dela murriztu, zabaldu egin dela
Otsailaren 21ean Kronikan azaldutako gutunari erantzunez, prentsa oharra
atera du Udal Gobernu Batzarrak. Gutunak zioen Udal informatika zerbitzua
erdira jaitsi dela eta ixteko asmoa daukala Udalak. Gobernu Batzarrak
dioenez azken aldiko erabakiekin Udal informatika zerbitzua ez da murriztu,
zabaldu baizik. “KZ gunea ireki da Biterin bertan, liburutegian
egin diren hobekuntzak kontuan harturik, eta Informatika Aretoaren antolaketa
berria gaineratuta, ezin esan liteke informatika eskaintza gutxitu egin
dela Hernanin” dio Gobernu Batzarrak.
41 konputagailu
Lehen 19 ordenagailu zeuden tokian orain 41 ordenagailuko zerbitzua
dagoela dio Gobernu Batzarrak. “ Liburutegian ofimatika eta interneteko
aukera iriki da. Informatika aretoan, lehen bezala, ofimatika, diseinua
eta internet erabili daitezke. KZ gunean, berriz, internet” dio
prentsa oharrak eta lehen astean 65 orduko eskaintza zena 86 ordukoa
dela orain. “Ondorioz, informatikako udal baliabideak gehiago
dira eta astean sei egunez, goiz eta arratsaldez erabil daitezke, informatikako
Udal zerbitzuaren etorkizuna, beraz, ziurtaturik dago” dio prentsa
oharrak.
Aralar-Zutik koalizioak hitzaldia antolatu du ostegunerako
Datorren ostegunean, martxoak 4, hitzaldia antolatu du Aralar-Zutik
koalizioak Sandiusterrin, 19:30etan. Joxe Elizondo Niko eta Ernesto
Merino Zutik eta Aralarko kideek hitz egingo dute, hauteskunde koalizioaren
nondik norakoiei, helburuei eta aurkezteko arrazoiei buruz. Koalizioak
ezaugarriak, ikuspuntua eta jarduerak azalduko ditu “egungo Euskal
Herriarekiko, zein estatua eta munduarekiko” eta bere apustua
“Euskal ezker baten aldekoa, anitza eta irekia” dela dio.
Aralar-Zutikek hernaniar guztiak gonbidatu ditu hitzaldira.
Espeleologia ikastaroa
Felix Ugarte Espeleologia elkarteak oinarrizko espeleologia ikastaroa
antolatu du apirilaren 17-18rako. Ikastaro teoriko eta praktikoa izango
da. Espeleologia seguru egiteko teknikez gain, kobazulo batean barrena
ibili, kare harrizko inguruen berezitasuna gertutik ezagutu, eta leize
batera jeisteko aukera ere izango dute apuntatzen direnek. Felix Ugarte
elkarteak Etxeberrin du egoitza, 9garren zenbakian behean, eta bertan
eman behar da izena.
Film laburrak bihar
Bost film labur botako dituzte bihar Biteri kultur etxean, arratsaldeko
19:30etan, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. 2003an arrakasta izan
duten euskerazko bost film dira: Basurdea, Belarra, Dortokaren uhartea,
Terminal eta Topeka. Hitzaldi bukaeran Topeka pelikulako zuzendariak,
Asier Altunak, hitzaldia emango du eta jendearen galderei erantzungo
die. Bost film hauek Euskal Herriko 22 herrietan dituzte botatzekoak,
Topagunea Euskara Elkarteen federazioaren eskutik. Hernanin izango da
lehenengo emanaldia. Debalde da.
Pelota
Xabier Legarreta eta Gorka Ezeiza dijoaz Kronika Esku Pelota Txapelketan
aurrena, partidurik galdu gabe
Kronika
Eskupelota txapelketa aurrera dijoa eta iazko irabazleak dijoaz aurrena
orain artekoan. Legarreta eta Ezeizak jokatutako 6 partiduak irabazi
dituzte. Hurrena Zelaia eta Urdangarin dijoaz 6 partidu jokatu eta 5
irabazita eta 3garren Urabayen eta Villar dijoaz 4 partidutatik 2 irabazita.
Bigarren
buelta
Datorren larunbatean hasiko da bigarren buelta. Partiduak dira: Etxabe-Gurrutxaga/Legarreta
Ezeiza; Gartzia-Kijera/Urabayen-Villar; eta Zelaia-Urdangarin/Miner-Mitxelena.
Tilosetan dira partidak, 16:00etan hasita.
Lehenengo bueltako partidu batzuk jokatzeko daude. Bigarren bueltako
partida horiek doble balioko dute eta horrela jokatu beharrik ez dago
falta diren partidu horiek.
Eusko
Jaurlaritza
Madrazoren bisita bertan behera
Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Kontseilariak bertan
behera utzi zuen atzo Hernanira egitekoa zuen bisita, elurra zela eta.
Hondatutako lekuak berritzeko programan sartuta dauden inguruak ikustera
zen etortzekoa Hernanira Ezker Batuako koordinatzaile nagusia.
Gobernu
Batzarra
Hirigintzako puntuak gaur gobernura
Gaur arratsaldean Gobernu Batzarra bilduko da eta 10 puntu
izango ditu gai ordenean, gehienak aurreko asteko Hirigintzan aurrera
atera zirenak. Besteak beste: Remy-Harineran jatetxea jartzeko eskaera,
Eziagon bi enpresa berri jartzeko eskaera eta Oraune Promozioak Udalari
zenbait lokal uztea Puigen. Gobernu Batzarra arratsaldeko 17:30etan
izango da.
|