Udaberriko
antzerki zikloa datorren astean Biterin
‘Globacilación’, ‘Euskera
sencilloaren manifestoa’, ‘Victor Bechv’ eta ‘Ixa’
asteartetik ostiralera
Bi obra euskeraz eta bi gazteleraz izango dira. Biteri kultur etxean,
iluntzeko 20:00etan.
Udaberriko
Antzerki zikloa hemen da eta aurten eszenatokietan dabiltzan lau antzerki
ikusteko aukera izango du antzerkizaleak: bi euskeraz (Euskera sencilloaren
manifestoa eta IXA) eta bi gazteleraz (Globacilación eta Victor
Bechv).
Lau obrek gaur egungo munduari buruzko hainbat gai ikutuko dituzte,
eta gehienak humorez eta ironiaz: globalizazioa eta bere ondorenak,
inmigrazioa eta prejuizioak, euskera ikasten ari direnen gorabeherak
bi baldintzomano eta subjuntibopatak kontatuta, eta antzerkia obra bat
ikustera joan eta antzerkiko protagonista bihurtzen denaren istoria.
Obra hau Hika talde hernaniarrak antzeztuko du eta Mikel Laskurain izango
da protagonista.
Martxoak
23, asteartea 20:00
Globacilacion
(Hortzmuga Teatroa eta Hirugarren Mundua eta Pakea)
Inguratzen gaituen errealitatean sakontzea da obra honen asmoa,
bere alde on eta txarrak agertuz. Globalizazioa berez ez dela
ez ona edo ez txarra azalduko dute antzerkian, globalizazioaren
arazoa egiten den erabilera dela adieraziko dute, humore eta parodia
klabean.
Martxoak
24, asteazkena 20:00
Euskara Sencilloaren Manifestoa
(Galipot Teatroa)
Antzerkiaren protagonista munduko euskaldunberri zaharrenak dira.
Orain dela berrogei urte hasi ziren euskara ikasten eta dagoeneko
ez dakite besterik egiten, engantxatuta daude. Euskaltegi-adiktoak,
baldintzomanoak eta subjuntibopatak bihurtu dira.
Martxoak
25, osteguna 20:00
Victor Bechv
(Vaiven Producciones)
Aurriritziei buruzko obra da hau, bi kultura ezberdinetako pertsonaiek
topo egiten dute, Banibenik eta Mari, eta amodiozko istorio bat
hasiko da. Bestetik, Mariren semeak bere aitaren oroimena darama
gainean, baita maite duen Nerearen oroimena ere. Ametsgaiztoa
bihurtuko zaio dena.
Martxoak
26, ostirala 20:00
IXA
(Hika Teatroa)
Ixa da antzerkiko protagonista. Agindu diotelako joan da antzerkira
eta han konturatuko da berriro ere antzerkiko jendeak ez diola
agindutako lana ordainduko. Bere lana zein den ordea gorde egingo
du bukaeraraino. Ixak erabaki gogor bat hartuko du bere eskubideak
defendatzeko. |
Atletismoa
- Munduko txapelketa beteranoetan
Migel Angel Garin seigarren munduko txapelketan
Migel
Angel Garin hernaniarrak seigarren egin du beteranoentzako Munduko txapelketan,
Pentatlonen. Pista estaliko Mundiala izan da Master atletentzako eta
Alemanian jokatu ziren aurreko asteburuan.
Marka bikaina da eta Garin pozik dago egindako lana eta emaitzarekin.
Hala ere, atleta hernaniarrak zaintiratua eta bertigoa izan zituen proba
aurreko egunetan eta horrek ez zion utzi behar bezala entrenatzen. Oker
hori izan ez balu, brontzezko medaila lortzeko borrokan sartuko zen,
hirugarrengotik seigarrenera oso alde txikia izan zelako.
Punttu-punttuan egoteko aukerarik izan ezta ere, Migel Angel Garinek
Espainiako errekorra ondu egin zuen Alemaniako proba horietan. Beraz,
Espainiako txapela eta errekorrarekin bukatuko du pista estaliko denboraldia.
Sei
brontzezko domina lortu dituzte hernaniarrek Gipuzkoako txapelketetan
Gipuzkoako
judo txapelketak jokatu berri dira eta hernanitik judoka askok hartu
du parte. Nagusietan Oskar Carpintero, Oskar Sanchez eta Unai Alberdi
3garren gelditu dira, 66, 81 eta 100 kilotik gorako kategoriatan. Junior
mailan Xanti Blanco eta Oskar Carpinterok 3garren egin dute 73 eta 66
kilotan. Kadeteetan, Igor Ruiz eta Cristian Fernandez 5garren gelditu
dira eta infantiletan taldeka 3garren egin dute Adrian Aranburu, Julen
Corques, Ekhi Jauregi eta Mikel Gallegok. Bestalde, eskola kirolean
Gipuzkoako txapelketarako sailkatu dira Aitor Soroeta, Aitor Aranburu,
Ander Landaberea, Maider Albizu eta David Buldain. Hernanin indar haundia
du judoak eta kategoria guztien artean 100 lagun inguru ibiliko dira,
arduradunek Kronikari esan diotenez.
|
Errugbia
Jubenilek Euskadiko ligako finala bihar
Hernani-Atletiko
San Sebastian taldeko jubenilek denboraldi borobila daramaki aurtengoa
ere eta igandean Euskadiko Ligako txapeldun izateko aukera dute. Getxoren
kontra jokatuko dute finala, Unbeko zelaian, eguerdiko 12:15etan. Azken
urtetan bikain dabiltza hernaniarrak.
Xabier
Arnaiz gaur aterako da espetxetik eta harrera egingo zaio Hernanin
Xabier
Arnaniz hernaniarra gaur aterako da Ocaña II Toledoko espetxetik,
22 urte kartzelan egin eta gero. Goizean dute aske uztekoa Arnaiz eta
arratsalderako Hernanin izatea espero da. Gaur arratsaldean harrera
egingo zaio Garin aurrean eta bihar arratsaldeko 19:00etan Ongi Etorria
antolatu dute Tilosetan.
Mendiriz
Mendi
Etxaurira egun pasa
Mendiriz Mendik irteera antolatu du martxoaren 28rako, Nafarroako Etxauri
bailarara. Ziriza-Sarbil (1.139 metro)-Mortxe (1.123 metro)- Saldise
da buelta. Goizeko 08:00etan aterako dira Atsegindegitik. Izen emateko
Mendiriz Menditik pasa martxoaren 25a aurretik. Prezioa: bazkideek 8
euro eta bazkide ez direnek 11 euro.
Atletismoa
Aldabe eta Lizeagak Espainiako txapelketa
Espainiako kross txapelketak jokatuko dira asteburuan eta Hernanitik
bi korrikalari joango dira Euskadiko selekzioarekin: Eider Aldabe eta
Joseba Lizeaga. Bi infantilek denboraldi oso ona egin dute orain artekoan
eta emaitza onak ekartzeko esperantzatan dijoaz.
Bola
Usabiaga lehenengo hernaniarra Aian
Regularidadeko tiraldia izan zen lehengo asteburuan Aian eta hernaniarrek
paper ona egin zuten. Irabazle Urnietako Joxe Angel Belauntzaran gelditu
zen 46 brilarekin eta hurrengo hirurak hernaniarrak izan ziren 46na
brilarekin hauek ere: Joxe Mari Usabiaga CDHkoa, Ibon Miner Ur Miakoa
eta Joxe Ugalde Elur Txorikoa. Regularidadean aurrena Nikolas Osaba
Altzakoa dijoa 315 brilarekin eta lehen hernaniarra Antonio Miner Ur
Miakoa da, 9garren, 299 brilarekin.
Jubilatu Etxea
‘Bailea’ berriz bihar
Jubilatu Etxeko taberna martxan da berri ere eta bihartik aurrera hasiko
dira igandeetako dantzaldiak, 18:00etatik 20:00etara.
|