Udalak
badu Aurrekontua, EA-EAJ eta EBren botoekin
Partidu Sozialistak kontra botatu zuen eta Partidu Popularra abstenitu
egin zen n Bildu Hernani ere Plenoan izan zen eta salatu zuen herriko
sektore askorekin kontatu gabe egindako Aurrekontua dela n Kontxi Sanchizen
heriotza salatzeko mozioa ez zen eztabaidatu.
Udalak
asteazkeneko Pleno berezian onartu zuen 2004rako Aurrekontu proiektua
EA-EAJ eta EBren aldeko botoekin. Udaletxea, Ongintza eta Kirol Patronatua
biltzen dituen Aurrekontu osoa 24.928.721 eurokoa da. Plenoan ordubete
inguruko eztabaida izan zen Aurrekontuen gainean.
2004ko programak biltzen dituen puntu nagusien artean daude kanposantua
haunditzea, Babes Ofizialeko etxeak egiteko lurra erostea, haurtzaindegi
berria, Kiroldegiko obrak eta Ongintzako zerbitzuetarako partidak haunditzea,
piszina irekiak egitea, eta auzo elkarteekin hitzartutako beste hainbat
obra eta proiektu. Inbertsioak haunditu eta gastu arruntari eutsi izana
da Joxan Rekondo Alkateak azpimarratzen dituen bi puntu nagusiak.
Asteazkeneko Plenoan, Haurtzaindegiaren gaia izan zen Aurrekontuan eztabaida
gehiena sortu zuenetakoa. Gobernuak uste du Montesen jartzea dela egokiena
eta 64 plazatik 100era haunditzea agindu zuen. Bildu Hernanik eta PSE-EEk
edifizio propio bat eskatu zuten.
“Konkrezio
gutxi”
PSE-EEk Aurrekontuen kontra botatu zuen eta horretarako bi arrazoi nagusi
eman zituen Plenoan: Aurrekontuak oso berandu aurkeztu direla eta 3.355.000
euroko partidak daudela zertarako diren argitu gabe. Morcilloren ustez,
Aurrekontuak abenduan edo urtarrilean onartu behar dira eta hori zorrotz
bete behar da. Horretaz gainera, PSE-EEko bozeramalearen hitzetan, Alderdi
Sozialistak Aurrekontu proposamena egina jaso du eta ez du zuzenean
parte hartzeko aukerarik izan. Hala ere, onartu zuen bere zuzenketa
gehienak onartu direla eta agindu zuen erabat argitzeko dauden proiektu
eta iniziatibei jarraipen zehatza egingo diela, eta Hernanirentzat onak
diren kasuan bultzatu eta onartuko dituela.
“Baztertzaileak
dira”
Bildu Hernanik Aurrekontuak egiteko bidea eta edukia biak kritikatu
zituen. Ixiar Minerren hitzetan, Gobernuak auzo elkarteen proposamenak
bildu ditu, baina, beste sektore asko bazterrean utzi ditu: kultura,
kirola, Bildu Hernani bera, besteak beste.
Proiektu konkretuei dagokionez, BHk positibo jo zuen babestutako etxeak
egiteko lurra erosteko zuzenketa onartu izana eta adierazi zuen etxebizitzaren
gaia gertutik jarraituko duela. Piszina irekiak egin ordez, BHk eskatu
zuen kiroldegikoak haunditzea saturatuta daudelako. Zinegotzien soldatak
igo izana ere kritikatu zuen.
“Udalbideri
laguntza”
Partidu Popularreko bi zinegotziak abstenitu egin ziren eta EA-EAJren
inguruko Udalbiltzari laguntza emateko aukera zabalik uztea izan da
arrazoietako bat. Hala ere, Gandasegik adierazi zuen 2004ko Aurrekontuak
aurrekoak baino zabalagoak direla eta txalotzekoa dela sarrerak haunditu
izana inbertsioak egiteko. Era berean, aitortzen du PPren zuzenketa
gehienak jaso dituela.
BHren
mozioa
Bildu Hernanik Kontxi Sanchizen heriotza salatzeko mozioa sartu zuen
eta asteazkeneko Pleno Berezian hura tratatzeko eskatu zuen. BHko kideek
Kontxi gogoan zaitugu zioen parkarta eraman zuten Plenora. Alkateak
erantzun zuen Udalak bere garaian publikoki eskatu zuela gertakaria
eta balizko ardurak argitzeko, eta horri eutsi zion.
Rekondok esan zuen Udalak gai politikoak Bozeramaleen Batzordean eztabaidatuko
dituela, eta ez Plenoan.
Hika Teatroa konpainiaren ‘Ixa’ obrarekin
bukatuko da gaur antzerki zikloa Biterin
Arratsaldeko 20:00etan izango da emanaldia
n Ixa’, pertsonai anonimoa, da antzerki obrako protagonista bakarra
n Mikel Laskurainek antzezten du.
Ixa
obra antzeztuko du gaur Hika Teatroak Udaberriko Antzerki Zikloari amaiera
emanez. Ixa, obrako protagonista bakarraren izena da eta Mikel Laskurain
aktoreak interpretatuko du. Mikel Laskurainekin batera obra hau osatzen
parte hartu dute: Arantxa Iturbek, testua; eta Agurtzane Intxaurraga,
gidoia eta zuzendaritza.
Antzerkia gaur arratsaldeko 20:00etan izango da Biterin eta sarrerak
salgai daude 3,5 eurotan.
Ixa,
‘X’, pertsonai anonimoa
Mikel Laskurain aktoreak Kronikari adierazi dio Ixa umorezko antzezlana
dela eta antzerki egunean gertatuko den guztia ezin dela aurreratu,
gauza asko sorpresa eta momentuan jakitekoak baitira. Ixa, obrako pertsonai
bakarra, garai batean La Navalen aritu zen lanean eta istulu garaietan
barrikadetan aurreneko filan egon zen horietakoa zela dio Mikel Laskurainek.
Langabezian urte asko pasa ondoren lana aurkitu zuen, baina lana berezi
xamarra da, bultoa egitea baita bere ogibidea: ezkontzetan, mitinetan,
funeraletan, kultur ekintzetan, eta abar. Ixa pertsonai anonimoa da,
atentzioa batere deitzen ez duen horietakoa eta jende multzoren artean
ustekabean pasatzen dena. Mikel Laskurainek azaldu du Ixak eszenatokian,
jende guztiaren aurrean, erabaki gogor bat hartuko duela, muturreraino
eramango duena gainera.
Pelota-Berria Txapelketa
Hernanik Amezketako Zazpi Iturriren kontra du semifinala, igandean
Hernani eta Amezketako Zazpi Iturrik jokatuko dute
Elkarte arteko txapelketako finalaurrea. Partiduak Urnietan dira igande
goizean eta Rufino Rekalde Hernaniko delegatuak gauza oso berdin ikusten
ditu: kadeteetan, hernaniarrek aukera gehixeago, jubeniletan amezketarrek,
eta nagusietan borroka haundia ikusten du Rekaldek. Hernanitik honako
hauek arituko dira: Aizpitarte-Grajal, Erdozio-Gorrotxategi eta Zabala-Mendizabal.
Partiduak 10:30etan hasiko dira. Beste semifinala bihar jokatuko da
Aginagan, 17:00etan: Bidaniako Aurrera Saiaz eta Iruñeako Oberena
arituko dira elkarren kontra.
Futbola
CDH Hernanik Jon Loran bota egin du eta Jose Manuel Seco izango da
entrenatzaile berria
Hernani oso egoera larrian da eta taldeari arnas berria
emateko entrenatzaile berria ekarri du. Rikardo Ramosek adierazi du
asko estimatzen dutela Loranen lana eta jarrera, baina, taldearen
egoera ikusita apustua egin beharra zegoela. Jose Manuel Seco lehen
ere Hernani entrenatua da eta Real Unioneko talde gazteekin ari zen.
Larunbatean jokatuko du aurreneko partidua Hernanirekin.