Lau
hernaniar Usurbilgo Udaletxea margotzen aritu dira, Victor Goikoetxea
pintoreak zuzenduta
INEMen bitartez kurtso bat egin dute 15 lagunek eta ondorenean Usurbilgo
Udalak kontratatu ditu Udaletxea, 2 ikastetxe, igerilekua eta abar margotzeko.
Inemek
eta Usurbilgo Udaletxeak kurtso batzuk antolatu dituzte jendeari edifizioak,
fatxadak eta abar pintatzen erakusteko. Ikastaroak bi zati izan ditu
Lasarteko bulegoko INEMeko arduradunek esan dutenez: batetik “brotxa
lodiarekin” pintatzen ikastea eta bestetik muralak pintatzen ikastea.
Kurtsoa jaso dutenak ez dira langabetu soilak, artea, pintura edo antzeko
ikasketak dituen jendea da gehiena. Kurtsoan 15 lagun aritu dira eta
horietako 4 hernaniarrak izan dira eta bi irakasletako bat ere Victor
Goikoetxea pintore hernaniarra izan da.
Kurtsoa bukatuta, Victor Goikoetxeak proposatu zion Usurbilgo Udalari
ikasleek margotzea Udaletxea eta zenbait udal eraikin. Udalak onartu
egin zuen eta 12 ikasle aritu dira pintaketa lanetan Goikoetxea eta
beste irakasle batek gidatuta.
Trompe
l’oeil estiloan
Lanik ikusgarriena Udaletxe sarrera eta eskaileretan egin dute: trompe
l’oeil estiloan margotu dute, hau da, begiari tranpa estiloan.
Estilo honetan zerbait den bezalakoa margotzen dute: harri itxura emanez,
marmol itxura emanez eta abar. Udaletxe sarrera hondar harriz egina
balego bezala utzi dute eta marmolezko paretak egin dizkiote, baina,
pinturarekin. Sapai erdi erdian bobeda margotu du Victor Goikoetxea
berak eta Usurbilgo Eliza, haritz bat, armarria eta abar margotu ditu,
alegia, Usurbilgo historiaren ikuspuntu bat bobeda batean. Bulegoak
eta fatxada ere talde honek margotu ditu eta Usurbilgo 2 ikastetxe,
igerilekua eta kanpo santua ere bai. Victor Goikoetxea bera eta ikasleak
oso esker oneko azaldu dira Udalarekin, “ho-rrelako lan haundia
egiteko konfiantza izan dutelako” berengan.
Lanerako
saltoa
Usurbilgo Alkateak, Victor Goikoetxeak berak eta INEMeko arduradunek
pintaketa lanen bukaera ekitaldian azaldu zutenez, ikastaro eta lan
guzti honen helburua jendea lan mundurako trebatzea izan da. Ikasleek
ez dute margotzen bakarrik ikasi, paretak akondizionatzen eta ingurua
preparatzen ere aritu dira eta brotxarekin pintatzetik abiatuta ikutu
artistikoa ematen ere ikasi dute. Orain lan mundurako pronto daude Goikoetxeak
esan zuenez eta lan berezixeagoak egiteko ere nozioak hartu dituzte,
bere hitzetan.
Victor Goikoetxea berak Kronikari esan dionez, bera ere “brotxa
lodiarekin” hasi zen pintore 13-14 urte zituela, baina, gerora,
mugak hautsi eta Parisera joan zen zerbait bereziagoa ikasi eta pintaketa
artistikoagoan trebatzera eta orain lan bereziagoak egiten ditu.
“Publizitateak estereotipo sexistekin jokatzen
du eta horri kontra egiteko araudia behar da”
Nati Abril EHUko irakasleak publizitatean
emakumeei eta gizonei zer tratamendu ematen zaien aztertu zuen Hernanin
emandako hitzaldian.
Nati
Abril irakasleak Hernanin emandako hitzaldian nabarmendu zuen publizitateak
etengabe jokatzen duela estereotipo sexistekin, eta horri aurre egiteko
normatiba bat behar dela, muga eta kriterio batzuk finkatzeko. Aipatu
zuen Europan egin zela tankera horretako saiakera, baina, presio ekonomikoak
medio ez zela aurrera atera. Abrilen hitzetan, egoera kezkatzekoa da
publizitateak barrutik jan egiten dituelako gizon-emakumeen arteko berdintasunaren
bidean ematen diren aurrerapen txikiak.
EHUko irakaslearen esanetan, iragarkietan zenbait idea eta balore gizonenak
eta besteak emakumeenak balira bezala azaltzen dira. Agintea, teknologia,
kontrola edo inteligentzia bezalako ezaugarriak saltzeko gizonaren irudia
erabiltzen dute; eta, samurtasuna, garbitasuna, etxea, familia eta abar
saltzeko emakumearena. Abrilen iritziz gainera, estereotipo horiek oso
sutil, fin eta modu ironikoan erabiltzen dituzte askotan, eta konturatu
gabe iristen zaizkigu. Kezka haundiena sortzen dion puntuetako bat da,
gaur egunean publizitatea umeei ere estereotipo horiek sartzen ari dela,
eta horren aurka inork ez duela ezer egiten.
Genero indarkeria
Nati Abrilek Hernanin azpimarratu zuen beste ideatako bat da estereotipo
sexistak betetako diskurtso publizitario horrek baduela bere eragina
genero indarkerian ere, gizona elementu dominatzaile gisa azaltzen delako,
besteak beste. Eta, hain zuzen, genero indarkeriaren kontra indartzen
ari den mugimenduan du esperantza publizitate diskurtso sexista horri
aurre egiteko. Abrilek arrazakeriaren adibidea jarri zuen neurri gisa.
“Gaur egunean gure gizarteak ez ditu iragarkietan diskriminazio
arrazistak onartzen” dio EHUko irakasleak eta uste du modu berean
egon litekeela normatiba bat publizitatean genero diskriminaziorik ere
ez egoteko.
Boxeoa gaur
Kiroldegian boxeo eta Kick Boxin konbateak izango
dira gaur gauean, Jacinto Santin zenaren omenez. Errenteriako Paco
Bueno gimnasioko boxeolariak arituko dira, Santander eta Gijonekoen
kontra welter, super welter eta super arin kategoriatan. Konbateak
22:30etan hasiko dira.