Juan
Mari Uriarte Donostiako Gotzaia
“Hernani herri indartsua eta iniziatiba haundikoa da, eta ez dezala
bizitasun hori galdu”
Uriartek Pazko ondoren azalduko ditu Hernanin bisita Pastoralak
eragindako erreflexioak eta mezua n Gazteen giza problematikak eta kristau
problematikak aparteko moduan ikutu dute Donostiako Gotzaia.
Juan Maria Uriartek bisita Pastorala egin berri du Hernanira eta hemen
Kronikan egindako erreflexioak. Hasteko, zer da bisita pastorala?
Ni Gipuzkoako kristau guztien artzai egin ninduten eta artzainak zuzenean
bere artaldea ezagutzea egokia da. Hori ezin egin nezake Gipuzkoako
200 parrokietan astero, ezta urtero ere. Baina, noiz behinka bai: zuzenean
kristau komunitateak eta herriak dituen arazoak jakin, ikusi eta ikasi,
eta kristau taldea adoretu eta hauspotzeko. Nik asko ikasten dut bisita
pastoraletan. Lehenengo ondo ezagutu kristau problemak eta eliz problemak
eta gero, errotak lana egiten du nere barruan. Nik orain entzundakoa
mezu bihurtuko dut Pazko ostean, batzarren batean eta mezetan edo nahi
duten kristau guztien aurrean, hau eta hau ikusten ditut, Herri lanetan
hemendik jo behar genuke, eta abar. Pastoral ikustaldiak hiru momentu
ditu: Prestaketa, denbora haundiz eta oso ondo preparatu dute. Bigarrena
ekintzak, egun hauetako ekintzak eta hirugarren, erreflexioak egin eta
aurkeztu.
25
dira azkenengoz Hernanin bisita Pastorala izan zela. Motibo berezirik
orain egiteko?
Aintzinako
eliz legeak 5 urtez behin honelako bisita bat egiteko eskatzen zuen.
Jakina orduan bisitak axalekoagoak ziren. Hori orain ez da posible Gipuzkoakoa
bezalako Eliz barruti batean bost urtero egitea eta egiten dugunean
saiatzen gara sakonago egiten. Zer egiten dugu? Ni saiatzen naiz bailaraz
bailara egiten. Orain bi urte Arrasate eta Oiñati inguruan egin
genuen, iaz Zumarraga aldean eta aurten Hernani aldean
Zer aurkitu duzu Hernanin eta zer osasun du Kristau lanak Hernanin?
Herri bezala ikusten dut indartsua dela, arazoz beterikoa
baina baita iniziatibaz eta iradokizun haundikoa ere. Ez da herri motela,
ez da herri epela, ez da herri makala. Bai, benetan indartsua, eta jakina
herri indartsuak eta gazte asko dituzten herriak izaten dituzte beren
arazoak. Ni gazteen giza problematikak eta gazteek kristau problematikak
aparteko moduan ikutu nau. Eta kristau problematikan zerbait aportatu
ahal badezaket, ba pozik. Jakina, ba herri bezala, iritzi desberdineko
taldeak daude, alkarri auzika ibili izan dira talde horiek. Gaur, entzuten
dudanetik baretzen doaz auzi horiek eta Elizak herri honi egin lezaioken
zerbitzu ederrena izango da, bakoitzak bere diferentziak dituela, bateratsu
jokatzen eta herria gehiago paketzen jardutea. Hori izango litzateke
Elizaren zeregin on bat.
Kristau taldeari begira, nik gogotsu ikusten du kristau taldea, arduratsu
eta arduratitsu ere . Inquietud eta ansiedad. Jakina, ikusten dut desproportzio
haundi bat dagoela. Giza problemak, kristau problemaeta eta eliz komunitateak
ahal lezakeenaren artean. Hor desproportzio bat dago. Ahulago dago eliz
komunitatea lehen baino, eta bestetik problemak dira sakonagoak eta
nabarmenagoak. Eta Orduan desproportzio horrek apur bat larria sortu
lezake, ezta?. Baina larriak ez ditu problemak konpontzen eta gauzak
baretu egin behar dira arazoei banan bana heltzeko.
Zein
da bidea desproportzio hori konpontzeko. Indarra galtzen ari al da Eliza?
Indarra galdu ez hemen bakarrik sartaldeko Europa osoa dago fede aldetik
krisi ikaragarri batean. Ez Amerika, ez Afrika, Asian dauka kristautasunak
halako esnatze haundi bat, baina, hemen Europa zaharrean, badago krisi
bat. Beraz ez da Hernaniko krisia edo Gipuzkoako krisia, krisi kulturala
da. Eta jakina, momentu horretan, gizarte indartsu batean eliza indargeago
sentitzen da. Eta indargetasunak egin behar du lehenengo baretu, bigarren
gure indarrak ondo neurtu, Jesusengan eta Jainkoarengan dugun konfiantza
ez galdu eta ahal duguna egin eta hori al den ondoena egin. Eta gero
fruituen obsesio barik. Gurea da kristau bezala bizitzea, fededun bezala
pozik bizi izatea, besteri aurkeztea eta herriaren alde ahal dugun guztia
egitea. Eta ahal duguna egiten badugu, ahal ezin dugunagatik Jainkoaz
ez digu inoiz konturik eskatuko.
Ze
arazo eta kezka aipatu dizkizute kristau taldeek?.
Egia esan hainbat idea irten dute eta jakina ideia horiek denak ezin
gauzatu dira. Baina, eurak gelditu dira beren artean batzartzeko, ideia
horien artean sei, zortzi, hamar osatzeko, zerrenda batean jartzeko
eta hori nola egi bihurtu prentsatzeko eta gu ere etorriko gara nola
egin pentsatu eta gauzatzen laguntzeko.
Zein
da XXIgarren mendeko Elizaren eginkizuna?.
Elizaren eginkizunak gizarte honetan eta Gipuzkoan batez ere hiru hauek
izango lirateke: 1) Fedea lotsarik gabe aurkeztu, harrokeriarik gabe
bai, baina lotsarik gabe, konplejurik gabe; 2) Herri hau baketu, baketzen
lagundu. Herri honetan dauden ikusi ezinak, giza eskubideen zapalkuntzak
eta horiek alde batetik salatu eta bestetik pertsonak desberdinak izanik
beren aukeretan eta iritzietan, horrek bateratsu, baketu. 3) Alboratuenak
izan behar dute elizaren aurreneko maiteenak. Alboratuak asko dira baina,
alboratuen artean daude oraindik ere alboratuagoak direnak, bakarrik
bizi diren zaharrak edo etorkinak, familia hautsita, desestrukturatuta
daudenak Horiei laguntzea Hernanirako laugarren helburu bezela jarriko
nuke. Hori egitea, baina, ez inorekin konpetentzian, lagunduaz, esaterako
giza erakundeei hemen, sozial erakundeei, sozial taldeei lagunduaz,
eta sozial taldeetan kristauak sartuaz, ez hori dominatzeko eta kontrolatzeko,
hori hobetzeko eta aberasteko baizik. Hori izango litzake laugarren
helburua oso inportantea dena honerako. Elizak ez du nahi lehengo indarrik
izan. Ez du nahi. Gizartea heldu egin da, adultoa da, eta gizarte adulto
batean Eliza zerbitzari da gizarte hori hobetzeko. Eta gizarte horretan,
giza baloreak, Ebanjelioarekin oso lotuta doazen giza baloreak ezartzeko,
eta gizarte horretan, Elizak bere kristau fedea aurkezteko, apal-apalik.
Familia
desestrukturatuak aipatu dituzu. Horren inguruan oso gauza gogorrak
entzun da zenbait Gotzairen ahotik.
Horretaz Deustuko Unibertsitatean eman nuen joan den astean konferentzia
bat eta hori argitaratu egingo da: familiaren aldaketak zeintzuk diren,
aldaketa horren barruan zeintzuk diren problemarik haundienekoak eta
baita horren interpretazio bat emango dut, eta baita etika aldetik balorazio
bat ere, balorazio xume baina garbi bat. Era berean aipatzen dut Elizak
zer egin lezaken familaren aldaketa mundu honetan. Horretaz nahi nuke
Hernaniko herriari eta elizari nere konferentzia hori aurkeztu, hor
zehatz analizatzen ditu gauzak.
Sufritzen
ari direnen ondoan egotea zen bisitaren helburuetako bat eta Hernanin
gatazka politikoa da sufrimendu iturrietako bat. Izan al duzu gertutik
ezagutzeko aukerarik?
Izan dut ezagutzeko aukera, izandu dut espetxeratuen familiekin batzar
bat eta biktimen familiekin egoteko nere prestutasun osoa dut, eta oso
pozik egongo nintzake heurek egon nahi balute nerekin. Eta gero, badaude
beste sufrimendu klase batzuk. Esaterako, orain dela gutxi hil zen mutiko
bat hemen bidean. Bere gurasoekin jarri naiz harremanetan eta beren
etxera etorriko naiz, berekin egotera eta neure giza samurtasuna eta
heurekin sentitzen dudan batasuna agertzeko. Berdin egin nuen Urnietan
ere semeak bere burua urkatu zuen familiarekin. Nik badakit momentu
horretan, elizaren keinuak onartuak izaten direla eta baita gero ikutu
egiten dutela. Adibidez, Asier Huegunen kasuan ni harremanetan egon
nintzen familiarekin Kolonbiako Elizarekin, hauspotzen, laguntzen, ni
eta beste batzuek ere bai. Eta nik badakit horrek ikutu haundi bat egin
diotela. Ikusi dute ez dela Eliza goian dabilen zerbait, edo bihotz
gogorrekoa. Ze Jesusen samurtasuna guk agertzen ez badugu zertan gelditzen
da ba dena
.
Zer osasun du apaizgintzak Gipuzkoan eta bereziki Hernanin?
Apaizak sartaldeko Europan asko eskastu dira. Munduan, berriz, gero
eta apaiz gehiago dago, orain dela 5 urte eta 10 baino gehiago dago.
Hemen, eskasia dago, oso urri: 10 gazte seminarista, apaizen adina gora.
Ni Espainiako eliz barruti askotan ibili naiz eta apaiz asko ezagutu
ditut eta nik esango nuke hemengo apaizgoa jatorra ikusi dudala, sanidade
batekin eta ikuspegi nahiko irekiarekin beste apaizgo batzuekin konparatuta.
Gipuzkoako apaizgintzaren osasuna nik uste nuena baino sendoagoa da.
Kanpoko
apaizak izango ditugu Hernanin hemendik 20 urtera?
Baliteke. Euskal Herritik misiolari asko atera dira. Baliteke kanpoko
batzuk behar izatea, baina, neri asko kostako litzaidake. Ze gu herri
berezi bat gara eta bertan dauden potentzialitateak gehiago jorratu
behar dira. Lehenengo laikoak inkorporatuaz lan askotara (80 laiko daude
Gipuzkoa sueldo batekin Elizbarrutiaren zerbitzurako), eta apaizen bokazioak
sortzen lagundu. Nik neuk datorren urterako neuretzako daukadan helburu
bat hauxe da: hortik ibili eta ikutu gazte kristauak dabiltzan tokian
apaiz beharrizana agertu eta ia nork daukan halako gogoa eta hari lagundu
apaiz izateko erabakia hartzen.
Hernaniar
batengandik jaso zenuen Gotzai ardura. Zer aldaketa ekarri ditu Juan
Maria Uriartek eta zein dira aurrera begira zure helburuak?
Bai, Hernaniar hori nire lagun haundia da eta izan da. Bilbon Gotzai
laguntzaile nintzela eta bera hemengo Gotzai zela elkarrekin asko lan
egin genuen, eta hainbat idatzi bion artean egin genituen politiko arazoei
buruz. Jose Maria Setien ni baino sei urte helduagoa da eta beregandik
asko ikasi dut. Berak egindako egitasmoak neureganatu nituen eta baita
5 urterako eginda zegoen egitaraua ere nereganatu egin nuen. Eta mantentzen
ditut hona etorri nintzenean kristau herriaren aurrez aurre hasierako
mezatan esandako formulatako bi helburuak: sinesmena bizkortu eta gizarte
hau baketu. Horiek dira nere bi ardurak.
Pakea
aipatu duzu. Nola ikusten duzu egoera?
Bakerako baldintzak hurbilago daude ni hona etorri nintzenean baino.
Ni etorri nintzenean su etena amaitu berria zegoen eta etsipena haundia
zegoen jende askorengan. Nahiko hurbiletik segitzen ditut hor dauden
bideak eta hor ematen diren pausoak Hainbat politikari neregana etortzen
direlako bere erreflexioak egitera, eta bai, ni horretan ondo enteratuta
nago, sekreturik jakin gabe baina, bai. Nik ikusten dut pakerako bidea
gaur erreztsuago dagoela nahiz eta oraindik izan gure baldintzak eta
geure larrialdiak. Bakerako bidea errezago dago lehenengo eta behin
herri honek zeukan pake egarria haunditu egin delako asko; bigarren,
herri honek giza eskubide oinarrizkoak, esaterako, bizia errespetatzea
bezalako oinarrizko eskubidea gehiago eta sakonago bereganatu duelako;
eta hirugarren, herri honek hori eginaz batera bere giza eskubide sozialak
eta politikoak ere ba moldatzen doalako. Eta laugarren, guztiok ikusten
dugulako ahari topekan ez dugula pakerik egingo. Ahari topekan gelditu
egin behar gara eta pentsatu elkarrizketaren bidez zer den posible gaur.
Bakoitzak beretik zerbait utzi beharko, nahiz eta denoi egiten zail
egin geuretik zerbait uztea, baina hori gabe ez dago pakerik. Eta elizak
esan duena bere dokumentuetan eta nik ere hori esaten dut, guztion artean
guztiontzako pakea eta horrek esan nahi du bilatu beharko dela formula
edo proiektu bat denen nahia kontuan hartuta osatu beharko dena, nahiz
bakoitzarena erabat bete ez. Batzuk dioten, hemendik eta ekainera bitartekoa
izango dela adierazgarri eta balitekeela itxaropena sortzeko motiboak
eta keinuak egotea. Neure ekintzetan, isil-isilean ahalegintzen naiz
horretan.
Lau
eguneko bisita Pastorala eta gero, zer esango zenioke Hernaniko Herriari.
Bizitasun hau ez galtzeko, ze gaurko gizarteak lozorroan sartzen gaitu
errez errez, eta lozorroan sartzen den herriari lapurra etortzen zaio
azkar. Bigarren, herriko gazteei, presentismo batean bizi gabe, erantzunkizunezko
heziketa bereganatu dezatela. Gaztediak medio asko dauka bere esku gaur
eta medio batzuk gaztetasuna eta gizatasuna galdu edo galdu arazi egiten
dute irabazi arazi egin beharrean, eta ez daitezela inongo eta inoren
morroi izan. Morroi izateko gara, aske izateko baizik, eta ez gure pasioen
morroi ere eta gutxiago drogaren morroi edo abar. Hirugarren, herri
honetan bateratzen hasi berritako bidean pausoak aurrera eman daitezela,
hor jakin dezatela bateratzen gaituen motiboak gehiago direla sakabanatzen
gaituztenak baino. Laugarren, herri honetan badirela azkenengo direnak,
pobreen artean probre direnak, nahiz eta pobretasun ekonimiko haundian
izan ez eta azkenengoen ardura izan dezatela. Azkenik, Elizak antzinako
elizaren irudi hori ahaztu dezala, gaurko eliza ez da horrelakoa. Eliza
ez dadila inoiz jarri konpetentzia modura, nabaritu dadila Eliza laguntzeko
dagoela eta horretarako eliza hurbildu dadila jendearengana eta heurek
elizarengana. Eta kristauei esango nieke ez iluntzeko nahiz eta iluntze
antzeko garaiak izan eta benetako fedeak ematen duen bizipoza, indarra,
etika eta itxaropena bizi ditzatela sakon-sakon eta lau gauza horiek
hitzik gabe hitz egingo diete Hernaniko herri osoari.
Saskibaloia
Hernanik galdu egin du igoera faseko lehen partidua, baina, aukera haundiak
ditu igotzeko
Asteburuan hasi dute Gipuzkoako lehen mailarako igoera fasea Atletiko
SS-en etxean eta 45-38 galdu du Hernanik partidu borrokatuan.
Hernaniko
kadeteen taldea denboraldi dotorea ari da egiten eta igoera fasea jokatzen
ari dira Gipuzkoako 11 talderekin batean. Denboraldia taldeko 3garren
bukatu dute bigarren mailan eta horrek eman die igoera fasea jokatzeko
aukera. Orain, 12 talde ari dira borroka horretan eta 10ek lortuko dute
datorren urtean Lehen mailan jokatzeko aukera.
Talde bakarra
Urteak dira Hernanin saskibaloia desagertu zela, baina, talde hau Langile
ikastolako eta Inmaculadako eskolarteko taldeetatik sortu da. Gehienek
urte batzuk daramazkite elkarrekin jokatzen eta talde sendoa osatzen
dute. Aurten lehenengo urteko kadeteak dira ia denak, baina, estu hartu
dituzte zahartxeagoak ere eta aurtengo eskarmentuak asko balioko die
datorren urtean goiko mailan jokatzeko txartela lortu ezkero.
Lehen partidua Atletiko SS-en etxean jokatu dute hernaniarrek Donostian
eta ezin izan dute garaipenik ekarri, 45-38. Hurrengo partidua larunbatean
dute Joyeria Ayestaran talde donostiarraren kontra, kiroldegian, 16:30etan.
Kontseiluaren
‘Hizkuntza eskubideak! Denon konpromisoa’ kanpaina martxan
jartzeko bilera bihar Larramendin.
Kontseiluak Hizkuntza eskubideak! Denon konpromisoa izeneko kanpaina
jarri du martxan. Kanpainaren zutabe nagusiak dira elkarte eta enpresen
konpromiso hartze dinamika berrindartzea, Akordio Sozio-Politikoa eta
norbanakoen konpromiso prozesua. Hernanin martxan jartzeko bihar, osteguna,
bilera egingo da 19:30etan Larramendi 11ean. Herriko talde eta elkarteei
deialdia egin zaie kanpaina matxan jartzeko.