2004 urtea

Martxoak 5

Ostirala

Alea: 1038

Emakumearen inguruko hainbat aktibitate Martxoak 8aren bueltan, gaur hasita
Martxoaren 23ra bitartean hitzaldi, pelikula, musika ekitaldi eta abar antolatu ditu Berdintasun Kontseiluak eta Gazte Txokoak n Kontseiluak gogoratu nahi du emakumeari dagokion lekua egunero aldarrikatu behar dela.

MartxoaREN 8 dela-eta, emakume langilearen nazioarteko egunaren inguruan, Berdintasun Kontseiluak eta Gazte Txokoak hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Martxoaren 8an Berdintasun Kontseiluak gogoratu nahi izan du emakumeari dagokion lekua egunero aldarrikatu behar dela. Irantzu Jauregik, Udaletxeko Berdintasun Saileko teknikariak, adierazi du pentsatzen dela emakumeak gauza asko lortu dituela, baina, gogoratu du oraindik ere urrats asko falta direla emateko, aldaketa hauek ez baitira egun batetik bestera gertatzen.

Egitarau zabala
Martxoaren 8aren inguruan egitarau zabala antolatu du Berdintasun Kontseiluak eta Gazte Txokoak eta gaur hasi eta hilaren bukaerara arte iraungo du. Gaur arratsaldeko 17:30etan Gazte Txokoan, Emakumea eta neska gazteak gaur egun tailerra egingo dute eta tailerraren gidari lanetan arituko dira Ane Iturbe eta Garoa Gartziandia.
Bihar, Gazte Txokoan baita ere, arratsaldeko 17:30etan emakumeari buruzko murala pintatuko dute. Gauean, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko festa izango da Gunea garagardotegian. Arratsaldeko 20:30etan Bartzelonatik datorren Nunilak ipuinak kontatuko ditu. 21:00etan afaria izango da eta ondoren disko jartzaileak. Izena eman nahi duenak Udaletxeko Berdintasun Sailera deitu behar du, 943-337017 telefono zenbakira edota irantzu-j@hernani.net helbidera email bat idatzi.
Martxoaren 7an, Thirteen pelikula botako dute Gazte Txokoan arratsaldeko 18:00etan. Martxoaren 10ean, Oihulari Klown antzerki taldeak Divinas obra antzeztuko du eta bertan umore klabean aztertuko dituzte Jesukristo, Amabirjina eta Maria Magdalena pertsonaje historikoak.

Bi hitzaldi
Martxoaren 16an, Nati Abrilek Mujeres y hombres en la publicidad hitzaldia emango du Biterin arratsaldeko 19:00etan. Nati Abril EHUko irakaslea eta kazetaria da eta lan haundia egin du generoak, komunikazio, publizitate, eta kazetaritza alorretan nola funtzionatzen duen aztertzen. Hitzaldian iragarki ezberdinetan emakume eta gizonezkoek duten rola aztertuko du.
Martxoaren 23an, Ana Cachafeirok El origen de la sumision inconsciente hitzaldia emango du, arratsaldeko 19:00etan Biterin. Ana Cachafeirok azalduko du egungo gizarte patrialkala ez dela beti horrela izan eta garai batean gizartean berdintasun haundiago zegola. Azalduko du garai bateko gizarte horretatik gaur egungo gizarte patriarkalerako aldaketak ekarri duela gaur egun gizakiak biolentoagoak eta sumisoagoak izatea.

Berdintasun Kontseilua
Berdintasun Kontseilua Udaletxeko Berdintasun Sailetik sortutako taldea da. Bertan biltzen dira herrian berdintasunaren inguruan sensibilitatea eta interesa duten herritarrak eta berdintasun teknikaria. Martxoak 8ko egitaraua Berdintasun Kontseiluak eta Gazte Txokoak proposatu dute eta Udalaren babesa jaso du

Egitaraua
Martxoak 5: “Emakumeak eta neska gazteak gaur egun” tailerra. 17:30etan, Gazte Txokoan.
Martxoak 6: Mural pintaketa emakumeari buruz. 17:30etan, Gazte Txokoan.
Martxoak 6: Martxoak 8a ospatzeko festa Gunea garagardotegian. 20:30etan Nunilaren ipuin kontaketa. 21:00etan afaria eta 23:00etan disko jartzaileak. Izena emateko: 943-337017.
Martxoak 7: ‘Thirteen’ pelikula. 18:00etan, Gazte Txokoan.
Martxoak 10: ‘Divinas’ antzerkia, Oihulari Klown antzerki taldearen eskutik. 20:00etan, Biterin.
Martxoak 16: Nati Abrilen hitzaldia, ‘Mujeres y hombres en la publicidad’. 19:00etan, Biterin.
Martxoak 23: Ana Cachafeiroren hitzaldia, ‘El origen de la sumision inconsciente’. 19:00etan, Biterin.




Hernani eta Martutene arteko barianteak bi karril izango ditu sentiduko, eta 2006an bukatuko dute

Diputazioko arduradunek atzo jarri zuten obrako aurreneko harria n Donostiatik Andoainera bitarteko bariante osoa 2010erako egotea espero dute.

Urumeako bariantearen bigarren zatia martxan da eta atzo eguerdian jarri zuten Diputazioko arduradunek proiektuaren lehenengo harria. Bariante berria Martindegiko rotondatik Martutenera joango da eta bi karril izango ditu sentidu bakoitzean, Hernanitik Astigarragako tartean hiru izango baditu ere. Bariante berriak lau kilometro izango ditu eta 2006ko udaran bukatzea espero dute. Obrak 60 miloi euroko aurrekontua du. Ekitaldian Diputatu Nagusia Jose Juan Gonzalez de Txabarri, Batzar Nagusietako lehendakaria Leire Ereño eta Hernaniko Alkatea Joxan Rekondo, besteak beste.
Bariante zati berria Martindegin hasi eta Floridako mugan trenbide gainetik pasako da mendebaldera, eta gero trenbide parean joango da Martuteneraino. Donostiako Bigarren sahiesbidea ere inguru horretatik pasako da Galarreta, Arizmendi eta Etxeberri gainetik barrena eta Urumeako barianterako lotura izango du Astigarraga parean.
Martutenetik aurrera, Diputazioak hiru sarrera egingo ditu Donostiara, eta oraindik lan horiek hasi ez badira ere 2006an eginda egotea espero du Txabarri Diputatu nagusiak.
Urumeako bariante osoa Donostiatik Andoainerakoa da, eta N-1 eta A-15 Iruñeako bariantearekin lotuta joango da. Guztira, 18 km izango dira, 218 miloi euro eta 2010erako eginda egotea espero da.
Proiektu estrategikoa
Joxe Juan Gonzalez de Txabarrik adierazi zuen Urumeako bariantea proiektu estrategiko bat zela Gipuzkoarentzat eta Donostialdeko herri eta auzoen arteko komunikazioa.


Pelota
Gaur Esnal-Prado Aio-Fuertesen kontra


Bi pelota partidu jokatuko dira gaur gauean Hernanin. Iñaki Esnal eta Pradok Aio eta Fuertesen kontra jokatuko dute aurreneko partidua. Bigarrengoa berriz, Buruntza txapelketako hirugarren kanporaketako partidua izango da: Murumendiaraz-Gabarri II/ Mikel-Almandoz. Pelota jaialdia gaueko 22:30etan.

Andragoton kontzertua
Andragoton Brendan eta Juancar musikarien kontzertua dago gaur. Gitarra eta banjoa jotzen dute bi musikari hauek eta kontzertua gaur gaueko 22:30etan izango da.

Elkarrik firma bilketa
Elkarrik bihar egingo du firma bilketa elkarrizketaren alde. Pasa den larunbatean egitekoa zen firma bilketa baina eguraldi txarra dela eta bihar egingo dute. Mahaiak egongo dira Udaletxe aurrean, Plaza Berrian, Dia supermerkatuan, kiroldegian, Galarretan eta Zinkoenean. Firma bilketa beste hainbat herritan ere egingo da eta asmoa da egun horretan guztira 25.000 firma biltzea.

Hezkuntza Batzordea
Hezkuntza, Prestakuntza eta Laneko Batzordeak bilera egingo du gaur. Gai ordeneko puntu nagusiak dira Enplegua eta formazio sailaren 2004ko aurrekontuaren azalpena eta Egilan S.Arekin lankidetza hitzarmena eskatzea.

Hernaniko txirrindulariek bihar hasiko dute denboraldia
Hernaniko J. O. C.C. astebukaera honetan hasiko du denboraldia. Larunbatean infantil mailako lasterketa antolatu dute eta bertan izango dira Oinatz Arizaga txirrindularia. Lasterketa Ibarluze poligonoan egingo dute arratsaldeko 16:00etan. Bestetik, kadete mailako taldeak Azpeitian izango du lasterketa larunbat arratsaldean.


Kontzertua eta Antzerkia
Musika kontzertua eta haurrentzako antzerkia
GLarunbatean haurrentzat Jim altxor uhartean obra antzeztuko du Gorakada antzerki taldeak goizeko 11:00etan Biterin. Igandean, Txistulari Bandak eta Musika Bandako bi tronpeta jolek kontzertua eskainiko dute Milagrosan eguerdiko 13:00etan. 8 obra eskainiko dituzte eta tartean izango dira Urteaga, Ansorena eta Cortoren piezak. Zuzendari lanetan Patxi Apezetxea arituko da.

Buelta lehenengo orrira