Udal
Aurrekontuak - Ezker Batuaren zuzenketak
Udalak 400.000 euro inbertituko ditu 2004an protekzioko
etxeak egiteko lurra erosten
Erabakia Ezker Batuak Gobernuaren proposamenari egindako zuzenketa
batetik etorri da. EBk etxebizitzak alkilatzeko programa bat jarri nahi
du martxan Hernanin.
Ezker
Batuak EA-EAJrekin paktatu du 2004an Udalak 400.000 mila euro inbertituko
dituela Babes Ofizialeko etxeak egiteko lurrak erosten. Ezker Batua
Udal Gobernuan dago EA-EAJrekin batera, baina, hala ere bera izan da
2004ko Aurrekontu proposamenari zuzenketa gehiena aurkeztu dizkiona.
Zuzenketarik garrantzitsuena lurra erosteko 456.000 euro inbertitzea
izan da, eta 456.000 izango ez badira ere, 400.000 izango dira, garai
bateko 666 miloi pezeta. Txema Mercadok Kronikari adierazi dionez, diru
hori bi lekutatik aterako da: aurtengo aurrekontutik 150 mila euro eta
beste 250 mila euro azken urteetan lurra erosteko jarri eta gastatu
gabeko partidetatik. Proiektu hori aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzako
Etxebizitza Sailarekin hitzarmena sinatuko da. Ostiralean egin zen Aurrekontuak
onartzeko Hazienda Batzordea eta proposamenak aurrera egin du. Ezker
batuak zuzenketak aurkeztu zituen Udalean eta Txema Mercadok Kronikari
esan dionez, batzuk Udal aurrekontuetan sartzea lortu dute, beste zenbait
puntu atzera bota dira aurrekontuak kontenplatzen zituelako edo oraindik
zehaztu ezin direlako eta beste batzuetako partidak negoziatu eta erdi
bide bat onartu da.
Ebakuazio
planak
Ezker Batuak Gobernuko beste kideekin hitzartu duen beste puntuetako
bat da ebakuzio planak egitea Biteri, Musika Eskola eta Udal Euskaltegian
eta horretarako 30.000 euro inbertituko dituzte.
Etxebizitzei inguruko beste bi proiektu
Txema Mercado eta Beatriz Fernandino ordezkari dituen Udal Taldeak etxebizitzaren
inguruko beste bi helburu ere baditu. Ezker Batuak Etxebizitzak alkilatzeko
programa martxan jarri nahi du eta horretarako etxe hutsei buruzko azterketaren
bigarren fasea egitea proposatzen du herrian zer behar dagoen jakiteko.
Gobernu Taldeak hitzartu du zerbitzua martxan jartzean presupuestatzea
gastuak, oraindik aurreikusi ezin direnez.
Beste
zenbait eskari
Etxebizitza ez ezik Kultura, Hezkuntza eta Nazioarteko kooperazioa ere
Ezker Batuak zuzentzen ditu eta hor ere zenbait zuzenketa aurkeztu dizkio
2004rako Aurrekontu proposamenari eta Udal aurrekontuan lekua izatea
hitzartu dute. Multikulturalitatearen alde 1.500 euro gehiago ematea
hitzartu dute eta Gazte Txokorako eta kooperaziorako diru partida haunditzea
ere bai, Kontsumitzaile bulegoari kanpainak egiteko partidak ematea
eta herriko ikastetxeen aldeko kanpainak egitea.
Etxeak
alkilatzeko programa
EB/IUk etxebizitzak alkilatzeko programa martxan jarri nahi du eta
etxe hutsei buruzko azterketaren bigarren fasea egitea proposatzen
du herrian zer behar dagoen jakiteko. Zerbitzua martxan jartzean
presupuestatuko da.
Ezker Batua
“Ezker Batuak aurkeztutako zuzenketetatik lortu da 237.200
euro gehiago sartzea Udal Aurrekontuetan etxebizitza, gai sozial,
hezkuntza, kultura eta formazio eta enpleguan, eta 250.000 euro
gehiago mugitzea” |
‘Epeleko
poxpolinak’ bigarren urtez bildu dira Irubiden
Epeleko emakumezkoak elkarren arteko bazkaria egiten hasi ziren iaz
eta aurten ere elkartu dira Irubide jatetxean, Epelen bertan. Beren
burua Epeleko poxpolinak izenarekin bataiatu dute eta iaz helduenak
elkartu baziren ere aurten adin guztietakoak elkartu dira; baita oso
gazteren bat ere. Primerako giroa izan zuten larunbatean eta bazkaria
dantzan bukatu zuten.
Jasota
Bezala -Gutunak
Torturari
stop!
Atxiloketa bortitza. Buruan tiro egiteko mehatxua. Lehen kolpeak.
Esku burdinak estuturik. Hotza. Beldurra. Izua. Kolpeak berriz
ere, kolpeak buruan, besoetan, zangoetan, barrabiletan. Zentzu
gabeko galdeketak. Irainak. Ezinegona. Ziegaren hezetasuna gorputzean
sarturik. Beste kolpe sesioa, kolpeak lepoan, sorbaldan, bizkarrean,
ostikoak oinetan. Urduritasuna. Gorputz osoa dardarka. Elektrodoak
jarriko zizkidatenaren mehatxua. Dardarak biderkaturik. Ikara.
Denbora nozioa guztiz galduta. Amets gaiztoa bukatzen ez zenaren
sentsazioa. Umilazioak. Postura nekagarrietan egotera beharturik.
Lorik egin gabe. Jan gabe. Ahultasun fisiko ikaragarria. Deklarazio
faltsuak sinatzera derrigorturik. Lur jota. Berriro ere galdeketa,
berriro ere kolpeak.
Ez naiz lehena izan, eta zoritxarrez, ez naiz azkena izango. Milaka
euskaldun izan dira deskribatu ezinezko egoera honen testigu zuzenak.
Milaka euskaldun polizia ezberdinen tortura basatia pairatu dutenak.
Amorrua sentitzen dut beraien burua abertzaletzat duten batzuk
gai honekiko hartzen duten jarrera lotsagarria ikustean. Bai,
PNV eta EAz ari naiz. Mezu politak zabaldu bai, baina praktika
basati hau desagertzeko borondaterik azaltzen ez dutenak. Abertzaleen
arteko frontetik urrun, Estatu espainiarreko torturatzaile faxistei
behin eta berriz elkarlanerako keinuak egiten dizkietenak. Eta
larriagoa dena oraindik, tortura hori praktikan jartzen dituztenen
gidari direnak (Ertzaintzaren kasuan).
Bada garaia, indarrak bilduz, torturari esku frenoa jartzeko.
Bada garaia, behingoagatik, Estatu torturatzaileei beraien menpe
bizitzeko prest ez gaudela esateko. Martxoaren 14ean aukera paregabea
dugu. Esan dezagun EZ ESPAINIARI, EZ TORTURARI, EZ INPOSAKETARI.
Eman diezaiogun baietza AUTODETERMINAZIOARI, EUSKAL HERRIARI.
Nere bozka behitzat hautes-ontzian egongo da!
Animo!!
(Sorterritik 540 kilometrora)
Gorka
Loran Lafourcade
Valdemoroko espetxea
|
|
Errugbia
22-31 irabazi zuen atzo Hernanik Gernikan
Partidu gogorra jokatu zuten atzo Hernanik eta Gernikak eta hernaniarrek
22-31 menperatu zituzten etxekoak. Hernaniarrak erraz joan ziren markagailuan
aurretik, baina, bukaeran 3 ensaio egin zituzten gernikarrek eta asko
urreratu ziren. Arbitroak 8 bat txartel hori atera zituen eta bukaerarako
eskuetatik alde ere egin zion pixka bat partiduak. Hernanik datorren
asteburuan jokatuko du seguruenera ligako atzeratutako partidua, Riojaren
kontra eta martxoaren 21-22ko asteburuan hasiko du igoera fasea, gaur
bertan zozketan egokitzen zaion taldearen kontra. Baliteke Landare jokatzeko
moduan egotea igoera faserako.
Boleibola
Bi taldeek galdu
Hernaniko lehen bi taldeek izan dute partidua asteburuan eta biek ere
galdu egin dute. Mutilen taldeak igoera faseko partidua zuen Sestaon
eta 3-2 galdu dute. Jokoak:25-19, 21-25, 18-25, 25-18 eta 15-10. Nesken
taldeak Getxon jokatu du eta 3-0 galdu dute. Jokoak: 25-7, 25-8, 25-14.
Xakea
Hernanik ezin Elgoibarren kontra
Hernani Ak Elgoibarren kontra jokatu zuen atzo Hernanin eta 1,5-2,5
galdu zuten etxekoek. Emaitza honekin zail jarri zaio mailaz igotzea
Hernaniri, Elgoibarrek aurrea hartu baitio, eta esperantzak mantentzeko
datorren asteburuan irabazi egin beharko diote Debari. Ez da jardunaldi
erraza izango, Deba lider baitijoa Fomento Crekin batean.
Bestalde, Hernani Bk ere galdu egin zuen 1,5-2,5 eta hortzak estutu
beharko ditu Gipuzkoako 3garren mailara ez jaisteko.
Aralar
tabernan eta Peña Otaño elkartean mus txapelketetarako
izen ematea zabalik dago
Martxoaren 15ean bukatzen da izen ematea Aralar tabernan, gaur zortzi.
Aurten
da Aralar tabernako mus txapelketako 20garren edizioa eta izen ematea
zabali dago dagoneko. Izena tabernan bertan eman behar da eta bikoteko
40 euro ordaindu behar dira. Izen emateko epea gaur zortzi bukatuko
da, martxoaren 15ean.
Lau
bikote saritu
Sariak ez dira nolanahikoak aurtengo edizioan ere:
1) 1.800 euro eta txapela, trofeoa eta oparia.
2) 1.000 euro eta trofeoa eta oparia.
3) 500 euro eta trofeoa eta oparia.
4) 300 euro eta trofeoa eta oparia.
8garren bikoterarte Riojara egingo dute bidaiara gonbidatuak izango
dira.
Peña
Otañoko txapelketa
Peña Otañoko mus txapelketa ere laster dira jokatzen hastekoak
eta izen ematea zabalik dago elkartean bertan.
Asteazkenean
Gotzon Garate idazlea izango da Elizatxon
Gotzon
Garate idazlea joango da etzi, asteazkena, Elizatxo ikastetxera, Goizuetako
ezkongaiak nobelari buruzko hitzaldia ematera. Garatek azalpenak eman
eta ikasleen dudak argituko ditu.
Hitzaldia liburutegian izango da 3 eta 4 mailako ikasleentzat, goizeko
11:30etan.
|